2026/10/24

Izan nahi nuke (Natxo de Felipe NDF Kuarteto Philiperena)


 Izan nahi nuke · Natxo de Felipe "NDF" · Kuarteto Philiperena · Natxo de Felipe · Arkaitz Estiballes

Kantatzen dizkizut hemen hamaika bertso lerden preso dauden sentimenduak askatzeko hain zuzen, lanbide batzuk aipatzen ditut zeu ohartu zaitezen zenbat gauza izan nahi dudan eta zer gutxi naizen! Zenbat gauza izan nahi dudan eta zer gutxi naizen! Izan nahi nuke soldadu, neure burua saldu, lubakietatik maitasun telegramak bidaldu ta zure aurka egin burruka, irabazi nahiz galdu balak diren zure musuei alkondara zabaldu. Balak diren zure musuei alkondara zabaldu. Izan nahi dut astronauta izar eder bat hauta bizi osoa bertan eman ilargiari zaunka, ta azkenean ustekabean joko dut zure aurka, zure grabitate indarrak harrapaturik nauka. Zure grabitate indarrak harrapaturik nauka. Nahi nuke apaiz bihurtu, sekula ez makurtu, nire kastidade botuak behin ta berriro apurtu, zugan sinetsi gaur, bihar, etzi, Santu guztiak urtu eta euren lekuan zure edertasuna gurtu. Eta euren lekuan zure edertasuna gurtu. Izan nahi nuke pirata, itsasoak zeharka, Ron-eko portu eta Kantu itzuliko nahi kanta, zeru erdira jarri begira begi bat partxez tapa begi biekin ikusteko ederregi zara ta. Begi biekin ikusteko ederregi zara ta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina