2024/12/16

Egün edo bihar (Roberto Urrutia)


Haize hotzan joan zen ene maïtia, Itsaso handian ekia etzan. Beste mündü beste eder zelian, Bizitzeko beren agitzela. Nik sinetsi nien haren agintza, Aihera bezala bihar (hara) jinen, Xü-basterran ene habian, Kontatzeko gure luze berezgoa. Egün bihar, nahian edo behar, Ikusitik lühertzak, Itsasoko basterran. Egün bihar, nahian edo behar, Eskualdün-bat jarraitzan, “Ara ützüli (ene) Etxolan. “ Xenditzen düt orai gure denetan, Agorila jiten idekitzan. Geretzizea lehenen tristezian, Egün hodei erlek liliez gozan. Jinkuaren aiher mexülariak, Lüze bidagarik bortalian. Xenditüzien gure Etxolan, Baratzeak hara pollitik lilitzean.

Elektrizitatea 25 (Zea Mays)


ELEKTRIZITATEA 25 (ft) AFRIKA BIBANG ‪@afrikabibang631‬ ANE J MARTINA ‪@JMartina‬ ANE SUA ‪@sua6442‬ EIDER ITURRIAGA NI HIL ‪@nihil7707‬ EIRE ‪@EIRETIK‬ ESANEZIN ‪@esanezin‬ ESTI MARKEZ ‪@markezesti‬ IHOLDI ‪@iholdiberis‬ ITZIAR ITUÑO ‪@ingotrock‬ IZARO ‪@izaro2860‬ IZARO ALZAGA JANIRE SUA ‪@sua6442‬ JONE LASPIUR ‪@PoRRuuSKizZo77‬ KATTALIN J MARTINA LA BASU ‪@labasu3886‬ LA FURIA ‪@la_furia_rap‬ LIBE ‪@libemusika7086‬ LIDE HERNANDO ‪@BeleMusika‬ LOVA LOIS ‪@lovalois_‬ MAITE JESUCRISTA MAMEN ‪@purochile440‬ MAREN ‪@Marenoficial‬ MARIA BLANCO MÄBU ‪@mabu‬ NATALIA GARMENDIA NATY PENADAS ‪@NatyPenadas‬ SARA ZOZAYA ‪@sarazozaya1981‬‪@sara.zozaya‬ SÜNE ‪@sune789‬ OLAIA INZIARTE ‪@olaiainziarte‬ OLATZ SALVADOR ‪@OlatzSalvadorMusic‬ UXUE HUNTZA ‪@huntzaofficial‬ ZALOA KOKEIN ‪@kokeintube‬ ZOE IGARTIBURU ‪@zoeigartiburu‬ FERNANDO VELAZQUEZ ‪@fvelazquezmusic‬ BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA ‪@Bilbaorkestra‬ Elektrizitatea 25 abestia 2024/09/15 Tio Pete. Urduliz www.tiopete.com Grabaketa / Nahasketak / Masterra: Jose Lastra Zea Mays eta Jose Lastrak ekoiztua. BIDEOA: FUNDACIÓN FAIR SATURDAY (Gonzalo, Gorka, Oihane, Jordi) ‪@FairSaturdayFoundation‬ Eskerrik asko Elektrizitatea 25: Parte hartu duten emakume abestari guztiei, zuen debora ta zuen artea gurekin partekatzeagatik. Betirako gure bihotzetan geldituko den eguna! Fernando Velazquez. Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Fair Saturday taldea. Tio Pete estudioa, Panda Artist Management, Andoni, Joseba, Eneko, Lastra. Fortun, Gonzalo and company, Jordi, Los Amanece producciones. Zea Mays: Asier Basabe- Drums Ruben Gonzalez- Bass Iñaki Imaz, Piti- Guitar Aiora Renteria- Vocals

Olentzero (IZARO ft Pirritx, Porrotx eta MariMotots)

Music video by IZARO performing Gure gabon gaua with Pirritx, Porrotx eta MariMotots (C) 2024 IZARO. Zuzendaritza, edizioa eta argazki finkoa - Arriguri Argazki-zuzendaritza eta kolorea - Julen Arregi Milikua Ekoizpen-zuzendaria - Ane Aldaya Arte-zuzendaritza eta estilismoa - Osa Mujika Zuzendari laguntzailea - Ander Merino Etxebeste Gafferra - Ander Urrosolo Martinez Steadycama - Imanol Iraizoz MUAH - Laura Lesark Elektrikoa - Eddy Zelaya Guillén Ekoizpen laguntzailea - Josu Lucas Garicano Parte-hartzaileak: Garazi Esnaola, Iker Lauroba, Mattin Arbelaitz, Julen Barandiaran, Eneko Aritza Yaben, Haritz Lauroba, Nerea Andres, Goiuri Eceiza, Iratxe Etxeandia. ------------------------- Eskerrak - Bingen Fernandez eta Sandra Ni Hodnei Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Gaur denok elkartu gara Muxu ta besarkada Goiz goizetik etorri gara Den denok badaezpada Astoa ikusi dutela Mendian honezkero Zure zain gaude denok Ez berandutu Olentzero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Zer ote han goitik datorren gona gorri ezin beste inor izan gure Maridomingi ilusioz beteta agur esan eskuekin hau zortea gurea ospatzea elkarrekin Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Sudur gorri muxu bero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Ikusi nahi zaitut gero Olentzero, Olentzero Gaur berandu du ezkero Olentzero, Olentzero Sudur gorri muxu bero

Gure bihotzaren taupadak (Bulego) Euskaraldia 2025

2024/12/10

Ura ixuririk (Haizea)


Ura ixuririk sorginen bidean dohaina bildu dut Bazko arratsean gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina etxeko zakurrek xerkatzen nutena. Jakes nun tuk horak ez tiat senditzen oihanpean kurri, oreina xerkatzen Jakes deit zakurrak, salbazak arreba ama nola sinets Mayi daitekela. Jakes zakurreei hasi da xistuka oreina hil dute kolpez hausikika Jakesek kanitaz eman du pusketan aseko ahal da Mayi gurekilan. Afal, afal, Jakes ni nuk hor lehena ene haragiaz beterik dupina Ama sala zolan nigarra begian puñala sartu du bere bihotzean.

Muñagorriren bertsoak (Benito Lertxundi)


Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere oñian.

Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
zer gizon oyetatik
espera gentzake.

Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk duguna
beñere ezer eman;
bost negar egiteko
nunbait jayo giñan.

Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuziyuak.
Trintxera lanetara
gañera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak.

Kordoiz inguratuik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzetikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
iñundik iñora.

Atiak itxi ta
ogia garesti;
artua ere ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
arritutzen naiz ni.

2024/12/05

Minutuak (Janus Lester)



Errepide biluzietan Aurrera goaz nahi gabe Atzeko leihotik kantuz Laralalala laralalala Zer datorren jakin gabe Ortzimuga gure aurrean Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean Bazterretan gordetzen dira Koloretako etxeak Atzeko leihotik galduz Laralalala laralalala Behin hartutako bideak Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean Ortzimuga gure aurrean Ortzimuga gure aurrean Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean

2024/12/04

Nere ekialdean (Benito Lertxundi)


NERE EKIALDEAN
(B.L.)

Urdina itsasoari irailak eman zion,
Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera,
Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz,
Eta arraunen uherak bezala,
Hiltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzari,
Ezaugarririk utzi gabe,
Ez baitira loturak baino.

Ilunabarretan, harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin elkartzen aniz,
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute.

Bere bihotzean, mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat,
Eta egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean.

Eta behin gauaren besoetan,
Isiltasunaren ahotsa aditzean,
Euria ari du nere begietan,
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude.

Urdina itsoari irailak eman zion
Eta itsasoak nerekin kaio egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

2024/12/02

Bidean goaz (Kokein)


Zuzendaria / Director: Hannot Mintegia Irudia / Image: Markel Suarez Nahasketa / Mix: Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak) Hitzak / Lyrics: Egin dezagun barre kontrola galduz amaiera iritsi baino lehen. Oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi. Bukaera zain dugu begira, irribarre maltzurrez izkutuan. Azken hatsa noiz hartuko dugun zain gu irensteko erabat. Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda. Abestirik xamur eta ederrena sortu nahian elkarrekin, beste behin bizirik sentituz, bidea eginez. Denborak gugan utzi dituen orbain guztiak batuz oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi. Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda. Beste behin… Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda.

2024/12/01

Etxean (JANUS LESTER & NEOMAK)


Ehundaka aldiz imajinatu dut Erabat ezabatuko ote ditut Esna nagoenean zeharkatu nahi dut Norabide egokia aukeratuz Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean Ez heldu eskutik ez nazazu lotu Hegan noa eta ezin dut lurreratu Esan nahi ditudanak ezin topatu Oraindik barrenak ez ditut sendatu Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean Nahiz eta galduta ibili bidean Han bakarrik sentituko naiz etxean Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean

Neguan (Eider ft Maren)


EIDER-en disko berria 💿 NOLA ALDATU GARA? azaroak 22 kalean. El nuevo disco de EIDER 💿 NOLA ALDATU GARA? sale el 22 de noviembre. LETRA - EUS Egun berri bat, pauso berri bat Udara amaitu denaren seinalea Dena aldatzen dela esan zenidan Bitartean, nik zure ametsetan ikusten duzun hori izan nahi nuke Soilik gaurkoz bada ere Poetikoa al da pentsatzea guztiok zerbaiten bila ari garela Nahi dugun hori zer den jakin gabe? Gure burua aurkitu, bidean zentzua galdu Bukaerarik ez du Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan Behin esan zenidan eta betiko gorde nuen nigan x4 Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan