BIDEO: IGNACIO SAEZ
ERORITAKO AINGERUAK
HAN DABILTZA EGAN
GU BEZAIN APURTUTA
EDER EZ DIRENIK EZ ESAN
AZALPEAN GORDEA DUGU IRAGANA
MAITALE AHAZTU BAT BEZALA
BADAKIT ZU ERE
NEGUTIK HELDU ZARELA NIGANA
ESKUKO ARRAIAK ERE
ELKARRI LOTUTA GOAZ
BADAKIT LEKU BAT
NUN MINIK EZ DAGOEN
AMODIOA EGINGO DUGU
HAREN EZPALAK SUTAN
GU BEZAIN APURTUTA
EDER EZ DENIK EZ ESAN
LAZTAN BATEN SAKONERAN DAUDE GURE ORBANAK
MAPA EZKUTU BAT BEZELA
BADAKIZU NI ERE
NEGUTIK HELDU NAIZELA ZUGANA
2025/08/10
2025/08/09
Urtaroak (Korrontzi eta Xabier Amuriza)
URTAROAK
Udaberri, udaberri
zoroak ere igerri.
Zuhaitzak hostotu eta
odolak gora etorri
gorago ikusten ditut
Gorbeia eta Aizkorri.
Uda gori, uda gori
eltxoak ere erori.
Zein labetan errea da
eguzki biribil hori
izerdia dariona
Orhi eta Anbotori?
Udazkena, udazkena
kolorez aberatsena
orbelak airean eta
urak bueltan datozena.
Hego-haizeak badaki
nire maiteen izena.
Negu beltza, negu beltza
haserre da leiho ertza.
Elurrez eta txingorrez
hain beltza ere ez pentsa.
Olentzerok beteko du
otso txikien ametsa.
Korrontzi
Xabier Amuriza
2025/08/07
Denboran (Etxekalte & Habi)
2025/08/05
Axuri beltza (Oskorri)
Axuri beltza ona dut bainan
xuria berriz obea,
dantzan ikasi nai duen orrek
nere oinetara begira.
¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia."
xuria berriz obea,
dantzan ikasi nai duen orrek
nere oinetara begira.
¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia."
2025/08/02
Oihanian (Botakantu)
1
Oihanian zuiñen eijer
Txorriño bat khantari
Eskualdün arbolari
Zazpi probintzier
Amodio dio gazter
Eskuarari bethi exker
Jarraiki aiten ürhatzer
Ez zekülan bazter
Ez deia xarmagari
Nuri ez dü plaser
Txori bat khantan ari
Eskualdün aurhider
2
O txoria hanitxetan
Zurekilan batian
Boztarioz khantatzia (bi aldiz)
Nian desiretan
Sarthü gira plaseretan
Egün plaza eder huntan
Nahiz boztario ezari
Eskual bihotzetan (bi aldiz)
Hots anaie maitiak
Bandera eskietan
Eskualdünak beikira
Nausi güzietan
Etxahun Iruri
2025/07/22
Arlote basatia The wild rover (Zutik euskal kantak)
Urteetan alderrai
egin dut bidea
dzanga-dzanga ardoa,
xurrut pattarra.
Halaxe batu dut
zaku-bete urre
Bideari agur
ta edan hil arte!
Tabernara joanda,...
Ei, aspaldiko!
Dirurik enuela
ta fidatzeko,
zuzenesan nion,...
neskatilari;
haren erantzuna:
bider-itzuli hadi!
Zazta! Hamar txanpon,...
atera nik;
horra neska begiak
argiturik:.....
txantxetan esan diat,....
hi mutila
badiat hiretzat,
hamaika botila.
Banoa etxera
gurasoenera
barka nazatela,...
eskatzera;
eta laztanez, hartzen
banaute,
enaiz berriro,
ibilko eskale.
Sekula berriz eskeko...
enauzue ikusiko.
Ahaztu dut bidea,
bide inpernuko!
2025/07/16
Elizondo (Naxker)
Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri
Ekoizpena: Lucas Alves
Argazki zuzendaritza: Iyán Altube
Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino
Ilustratzailea eta kredituak: Magu
Grabaketa, nahasketa, masterizazioa eta produkzioa: Josu Erviti (Erviti Studio)
Laguntza gitarretan: Eric Deza
Laguntza teklatuetan: Ander Unzaga
naxkertaldea@gmail.com
LETRA:
Isiltasunean murgilduz, bakar bakarrik doa
Zeruaren erdian, nire bihotzarekin dantzan
Egunez zerua estaltzen, gauean xuxurlaka
Zure izpiak nire barrenean saltoka doaz
Taupaden ametsa, nirekin zatozen esan
Beti da zurea argia, gauaren bidean
Nork ikusi du zure negarra?
Nork entzun ditu zure oihuak?
Ez du importa, zure begi argiek
Egia islatuko dute
Zure inguruko sua ezagutzen dute besteek
Utzidazu neri sentitzen barnean duzuna
Hodeien atzean bada ere, beti zutik zaude
Nork ikusi du zure negarra?
Nork entzun ditu zure oihuak?
Ez du inporta, zure begi argiek
Egia islatuko dute
Nork ikusi du zure negarra?
Nork entzun ditu zure oihuak?
Ez du inporta, zure begi argiek
Egia islatuko dute
2025/07/12
Agur Atxabalta (Kaparrak)
Bideo originala:
• KAPARRAK - Agur Atxabalta (feat. Glutenbak...
Irudi grabaketa: Zuk in zuk jan @zukinzukjan
Edizioa: Kaparrak ediciones @k.art04
Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria
LETRA:
Agur Atxabalta, Debagoieneko herririk ederrena
Agur Atxabalta, barrara goiaz tragotxo bat hartzera
Txikito pare bat, 10, ez da azkena ezta azken bigarrena
Ez dou gure kali, ezta joxe mari
Ardaua bakarrik
Ez dou gure kali, ezta joxe mari
Ardaua bakarrik
2025/07/08
Noizbait (Bulego)
Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi
Zure izena milla aldiz oihukatuz noiznahi
Egutegiko horriak aurpegiratu dit
Zenbat gau pasatu dudan itzarrik
Zu ez zaudenetik
Aska gaitezan,malkoz esan zenidan noizbait
Izango dugu,gure aukera seguru noizbait
Geroztik noraezean barneko ekaitzetan
Arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain
Billa nazazu izar bako gauetan
Gida nazazu zure itsas ertzera noizbait
Iritsiko naiz
Argiak jarraituz
Iritsiko naiz berriz saiatuz
Noizbait
Itzuliko naiz
Aurkituko zaitut
Begiak itxiz gertu sentituz
Bilatu nazazu argiontziaz
Gidatu nazazu itsaz ertzera
Iritsiko naiz
Argiak jarraituz
Iritsiko naiz berriz saiatuz
Noizbait
Itzuliko naiz
Aurkituko zaitut
Begiak itxiz gertu sentituz
Oro mintzo (Jesus Aiesa)
Baina nik, hizkuntza larrekoa
nahi haunat ere noranahikoa
jakite hegoek igoa Soina zahar,
berri gogoa azal horizta,
muin betirakoa, azal horizta,
muin betirakoa.
2025/07/04
Ez dudalako (Trikidantz)
Bideo originala: https://youtu.be/uiBu_rXvvVw?si=2iX0X3c1L5DB_d1o
Abestiaren hitzak @Bittori Elizalderenak dira
Grabaketak @Estudios Mussikin egin genituen,Adrian Vallejorekin.
Bideoklipa berriz j.l.cordoncuesta handiarekin @elbotonrojojlc
Gozatu!
𝑬𝒛 𝒅𝒖𝒅𝒂𝒍𝒂𝒌𝒐
Maitasunean ze kolore
Maitasunean zenbat plazer
Bukatu da bota zenidan batean
Muga bat jarrita ezpainen artean
Enauzula mai-ta-tzen.
Etxeko atea itxita
Desagertu zinen
AIO!
Enaiz zuregatik malkotan hustuko
Ta egingo dut dudana gustuko
Merezi dut ze arraio!
Bizi berriaren hasiera
Askatasunean izanen da
Nere oinen erritmoan
Kaos goxoan
Ni izanez
Ez dudalako zu bezalako
Inor behar bizitzaz gozatzeko!
Ez dudalako zu bezalako
Inor behar zoriontsu izateko!
*Nere muxuak harribitxi
Eta besarkadak,
Luxu!
Jakizu faltan botako dituzula,
Ekintzen ekuazioa kalkula:
Zuk bakarrik galdu duzu!*
Bizi berriaren hasiera
Askatasunean izanen da
Nere oinen erritmoan
Kaos goxoan
Ni izanez
Ez dudalako zu bezalako
Inor behar bizitzaz gozatzeko!
Ez dudalako zu bezalako
Inor behar zoriontsu iz
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)