2025/10/11

Alegrantzian (Xalbador eta Ihidoi)


 Alegrantzian bizi guzian egon behar
 ginitaizke beti gazte denak azkar
 tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
 hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.

 Kantu xaharrak ez ahantzi
 eta berriak ditzagun ikasi
 horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
                     
 Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
 anai-arrebak denak gira gu euskaldun
 idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
 bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
                           
                           Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
                           elgarrekilan eginez lan gauden uros
                           herriko bestak antola beti urte oroz
                           alaitzekotan beharrezko direlakotz.

2025/10/10

Lo egin (Itoiz) bideoklipa


Baloi kalboak direla agentzien berri "Maradona productions" orrazien egilea off siden geratu eta sheriffa Wembleyko belarra erre zuten rasten atzetik dabil lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo Lemoiz inguratu pirata eta sioux Bizargorri ta Asterix jake erregeari ontzi eta zaldiz tronpetak "under my thumb" airean Jeriko hautsi lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo Mafalda eta Zakili enamoraturik zine baten atarian diskutitzen ari dira zer pelikula ikusi hori da kuestioa "El Gran Dictador" edo "Emmanuelle en el frontón" lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo

Egun da Santi Mamiña (Mikel Laboa-Oskorri)


Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure arima Esaten dizut egia hau ez da usategia; erroi artean izan nitzaden benetan ausartegia. Egun da Santi Mamiña… Itsas aldean izarra, hari begira lizarra; euskara salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra. Egun da Santi Mamiña… Kantatu zuen oilarrak, argitzen dira belarrak; Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak. Egun da Santi Mamiña… Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa, Solomu luze dultzerik gabe Eman zaidazu bihotza. Egun da Santi Mamiña… Eman zaidazu bihotza eta Ken berriz nahigabeak. Esan noiz garen izanen gure Etorkizunen jabeak. Egun da Santi Mamiña…

Sigarrillos amariyos (Hertzainak)


Nik enkargatua izan nahi nuen baina denok izatez jaiotzatik puta seme batzuk besterik ez gara peninsularesekin hasi nintzen oso gazte biziotan gero hamazortzi zigarro horiek paketeko idealesekin baina la vida sigue igual zerak esaten zuenez ta gaur hamairu urteko edozein umek tripi bat jaten du ta berehala klaseko kide guztiek proba dute lehenengo mozkorra Pablo hire gurasoen ezkontzan harrapa nuen han monagiloa nintzelarik, hi, egin gabe hintzen oraindik baina la vida sigue igual zerak esaten zuenez ta gaur 22 urte, 9 hile eta egun bat geroago hemen gaude hire eguna ospatzen, mozkorrik. Eta gaur gabean ez banauzu ikusten ohean egongo nauk edo ondoko komisarian. Langabe nago, ezin diat Gasteizen paratu Beloradora joango nauk Beloradotik Malagara Malagatik Zeutara ta Zeutatik txironara destinu petrala, hauxe duk hauxe.

Oriko xoria (Pantxoa eta Peio) bideoklipa

Jende gaztea dabila etxetik urrun lanila... ez erran galdurik dela, itzul ditaike berehala. Jin bedi gure artela Oriko xoria Orila! (bis) Xorittoaren hegala arin aidea bezala... Gazteek begira dezatela azkar euskaldun odola! Jin bedi gure... Xoriak jiten zaizkigula, huts egin gabe sekula... Lahenik bat, gero mila, txortak egiten ixtila. Jin bedi gure... Xoria izan dadila euskaldun gazteen modela! Mutiko eta neskatila, ziauste denak sorlekula! Jin bedi gure... (lau aldiz)

2025/10/02

Bihotzak sutan (Zarama)


Bihotzak daude sutan
gauez larunbatean
bero, giroa bero
alde zaharrean
ekaitza lehertzear dago
inguruan.
Odola arin zainetan
aire kargatupean
San Mamesetik etorritako baska
kalean dago oihuka.
Neska-mutilek
ke artean
edaten dituzte orduak
tragu haundika.
Ez galtzeko denborarik
bizirik sentitu nahirik
jende artean.
Manifa hasi baino lehen agertu
eta irteeretan kokatu egin dira
tabernetan sartu dira ostiaka
Norbaitek nahi izan du beldurra zabaltzea
Ekaitzarekin batera
kalean etengabean
guda hasten da... guda hasten da.
Baska guztiak dira bat
erantzun bat ematean
borroka benetan bero
orain bihotzak, inoiz baino gehiago
daude sutan, sutan, sutan.

2025/10/01

Bilbo (Oskorri)


Bide luzea daukat
Alde Zaharreraino
argi peatonala
gorri dago, joino!
autobusaren kea
espaloian laino
taxi bat hobe nuen
karua da baino
bateatu baino
kaminoa pasata
noa atxintxinka
aurrean paratu zait
neska bat polita

Partido Humanista
siglak erantsita
rolloa beste bati
agur señorita.



Andre tente bat doa
gauzak estututa
pasarela bezala
kalea hartuta
ta ni ari begira
mekagüen la puta
zapatak zikindu dut
takatan sartuta
txakurra ahal duenangatik
nire osti hotsa
baina nire arreta
beti da arrotza

Espaloian edonoiz
ai ze neska motza
begirada beroa
ukimendu hotza


Kale bat aurrerago
pare bat kaskajo
labana erakutsiz
tio que te rajo
sosak eman dizkiet
umil eta majo
hola/kotan ezin da
kukurrukua jo

Oraindik pasa gabe
paloaren broma
atso bat hurbildu zait
eskean zegona
gaur salbo dago nire
borondate ona
"lehen eskatu didate
barkatu, amona.

Pare-parean tipo 
deskanpanantea
pasatzean bultzaka
beste tunantea
semaforo bat gezi
dena da jendea
kale kantoia sarri
sorpresaz betea
ondo zaindu beharra
zapatarenpea
txakurren zera edo
munipa tentea
baina ez da komeni
dena esatea 
ez da aburritua
Bilbon egotea

2025/09/24

Bi tiro (Maialen Ibarra)


Musika eta hitzak: Maialen Ibarra Grabazioa, produkzioa eta nahasketa: Mon Dvy @mon.dvy, The Blue Estudios @theblue_estudios Master: Alex Ferrer, @thegroovesound Zuzendaria: Maitane Campos Fundazuri Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua Kamara laguntzailea: Aitor Rojo Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino Makillajea eta ile-apainketa: Lexark Lettering eta kredituak: Mikel Gardz Ekoizpena eta muntaia: Mikel Iturbe Ekoizpena laguntzailea: Aitor Ibargüen HITZAK: Gau bakartien isiltasunean Deabrua esnatua da, ohiuka ari zaidala Ate zahar horren Beste aldean Ahaztutako hitzak kolpeka ari dira Zein da zure leku ezkutua, Zure gezur kuttuna? Esaidazu zein dan Zer da zuretzat amorrua, Amodioa edo beldurra? Esaidazu zer dan Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna Hurbildu zaitez 2 tiro hots entzun dira, Kontuz badatuz gugana Hurbildu zaitez Itzalen artean ari naiz dantzan Norbait falta da etor zaitez gugana Ate zahar horren Beste aldean Ahaztutako hitzak kolpeka ari dira Zein da zure leku ezkutua, Zure gezur kuttuna? Esaidazu zein dan Zer da zuretzat amorrua, Amodioa edo beldurra? Esaidazu zer dan Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna Hurbildu zaitez 2 tiro hots entzun dira, Kontuz badatuz gugana Hurbildu zaitez Nahia eta ardura hor dauz biak borrokan Aurrez aurre batera Noren kontra zoaz? Momentuan irabazi edo gailurrean bizi? Zein da zure azken aukera? Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna Hurbildu zaitez 2 tiro hots entzun dira, Kontuz badatuz gugana Hurbildu zaitez

2025/09/23

Bihotzian (Fane, La Txama, Tatta)

Bihotzian · Fane · LA TXAMA · Tatta · Chickjuarez · Denso · Oihan Uribarren · Martin Errasti · Luis Sanchez · Aitor Valcarlos · David Alejandro Juárez · Hodei Vicario

Indarrak hartuz aurrera eitten dogu
alboan zein daukazun gogoratuz
hemen badira benetan merezi dutenak
handik eta zure artetik nauzu
orduan minutu eitten dituzu
baina zu gabe ni tristetxu ibili naz
biok ta bete zaitu ikustian
aspaldian bakarrik ibili naz
ta nik besarkada bat dut gorde zuretzat
aletxia garesti ein urten jat
arriskua duzu begiradan
hondartzan ikusten naiz zure ondoan

Baina egian, eres más fuego que mar.
Y yo no me quiero quemar.
No te quiero ni tocar.
Si le llamo puesta con la pistola,
nuestro amor no lo mata ni un fusil.
Cuando me muera no quiero ni una esquela,
quiero una peda y que brinden por mí.

Indarrak hartuz aurrera eitten dogu
alboan zein daukazun gogoratuz
hemen badira benetan merezi dutenak
handik eta zure artetik nauzu
orduan minutu eitten dituzu
baina zu gabe ni tristetxu ibili naz

y no me gusta lo brillante
ni ver llorar a mi compadre
prefiero morir que seguir adelante
si no te tengo a mi costado otra vez

Mesedez esan baietz
ametsetan goia zela hega zien
ta ni zure atzetik nau
ze beti nau zure bile

Si le llamo puesta con la pistola.
Nuestro amor no lo mata ni un fusil.
Cuando me muera no quiero ni una esquela,
quiero una pedaa y que brinden por mí.

Indarrak hartuz aurrera eitten dogu
alboan zein daukazun gogoratuz
hemen badira benetan merezi dutenak
handik eta zure artetik nauzu
orduan minutu eitten dituzu
baina zu gabe ni tristetxu ibili naz

Ay, ay, ay, ay.

Vaya Txama, te han dado espina por escama
Ay, ay, ay, ay.
Zure txanda, asko jokatu dut 
ta beti da purruta
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.
Ay, ay, ay, ay.


2025/09/22

Magala (Haize arrosa ft Faltriqueira)


Haize-arrosa eta Faltriqueira taldeen "Magala" abesti berriaren bideoklip ofiziala. Videoclip oficial de "Magala", la nueva colaboración de Haize-arrosa y Faltriqueira. Plataforma guztietan entzungai🔥: https://orcd.co/magala-haizearrosa -------------------------------------------------------------------- Hitzak: Hain da xamurra zure ximurra amuma hainbeste du kontatzeko zure altzoan bizitza ahoan nire arima goxatzeko Ziburuko amatxi, Ondarruko Arantxi bidea argitzearren, mamuak uxatzearren, tori besarkatu kantu hau AMA, AMAMAREN MAGALA ZABALA BADA, LAGA AMA AMAMAREN MAGALA Un conto de bruxas ou un de pantasmas avoaren magalean Un caldo quente, una mirada doce bizirik gauden artean Avoas mariñeiras, labregras ou obreiras Ás que no foron cantadas, sexan meigas, sexan fadas, querésmoslles cantar -------------------------------------------------------------------- Musika: Haize-arrosa Letra: Eneritz Gorritxategi Grabaketa: Lorentzo Records, Aitor Ariño Nahasketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor García, Ultramarinos estudioa

Behin bizitzea (Gari)


IHESEAN BEZALA BETI NEURE IRAGANARI ETA URRATS BAKOITZEAN BETI HAZTEN DABIL MEMORIAREN HONDARTZAN EZIN DUT BEREIZI ZEIN DEN NIRE LORRATZA ETA ZEIN DEN SASI MINAK ETA PLAZERRAK ITZAL BERA DUTE KASI GOIZEGI ZITZAIDAN BERANDUTZEN HASI DENA ERRETZEN IKUSI NUEN BEGIEN AURREAN BAINA BIZITZAK IRAUTEN DU DENA ERRE OSTEAN ZORION BERRI BILA NABIL ORDUKO KE ARTEAN ETA BARKATU ARREN BARKATU MAITIA BAINA EZ DA ERREZA KANTUZ ESPLIKATZEA ZAHARTZEKO EZ GINENON ,ZAHARTZEA BEHIN BIZITZEA EZ DA ASKI ETA BIGARRENEZ JAIOTZEN EZIN IKASI MUTIL GAZTE BAT GURUTZATU DUT KALEAN NIK BERE ADINA NEUKAN GERTATU ZENEAN IRAGANAK IKUSI NAU HURA IKUSI DUDANEAN BAINO NOR IKUSI DU BERAK NI IKUSI NAUENEAN GIZON HORI OTE NAIZ, GIZON HORI AZKENEAN? GIZON HORI OTE NAIZ, GIZON HAU AZKENEAN.