Fas fatum
Fas fatum ene lagunek fadoa
zein tristea den diote
moito obrigado
entzuten da bazter batetik
53 urteko gizonak lanezan
ba du gidatzeko dokumenta
edozein lan hartuko luke
premia larrian
behar bada
dagoenerako bota du burua dio
(maite haunat)
bota ditu kutxarea, ezpata
faloa esan nahiko duzu
(nik ere maite haut)
utzi du betiko leihoa
eta bildu zaio odola urarekin
arrazoina daukan
menturazaleen sasoia amaitu den
eta atzo bezala esnezko hibaiak
obsesiboki bejetalen azpietatik
lurrak orain ere
infinitoak ditun haur oina tipientzat
baina non dira heroeak
imajina ezina dun beste Lope Agirre bat
gau zomorroen gisa akabatzen gaitun
gure azken orduak:
lore ximelduen enpalagoa
axfisia
zikina arkitzen dinagu krubitxeta
konjeladore made in Germany horretan.
2026/02/05
Erru dena (Zeatikez)
«Parranda batean sortu zen guztia» esan digute zeatikez taldeko kideek. Emankorra izan zen festa, izan ere, diskoa besapean dutela etorri dira gure estudiora. Donostiako sei gaztek osatutako taldea da zeatikez eta lehen diskoa urkeztu berri dute.
Beste behin haserretu zara hodeiekin
Haiek dute ta errua eta ez dakizu zer egin
Beste behin haserretu zara euriarekin
Beratik duzu ta begia busti
Buru makur zoazela ezin duzu ikusi
Zer duzun alboan zein eder lore hori
Denbora pasa hala eskerrak euriari
Eta hodei horri dena da orlegi
Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula?
Hainbeste bizi ondoren ez esan ahaztu nauzula
Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula?
Saiatu banaiz ere etzaizu batere axola
Euria banintz bezala
Euria banintz bezala
Etzaitut batere axola
Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete
Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete
Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete
Nahiz ta, nahiz ta lorez bete dena
Euriak du beti erru dena
Erru dena
Euriak du beti erru dena.
Ez ginuke (Arraditz)
Zuhaitzaren sustraien irudira, ainguratuta eta sendo, Arraditz-ek bere arbasoen lurretako kantu tradizionalek askatzen dituzten emozioak ateratzen ditu konpartitzeko.
Euren sustrai euskaldun eta gaskoiei atxikitako emakume hirukotea, euren bi kulturak batzen dituen kantuak kulunkaturik, Fanny Châtelain, Lili-Jeanne Barrère, Hélène Ithurritze, ondare hori biziaraziko dizute.
Arrauntzeko elizan grabatutako bideoa, 2023ko azaroaren 22an
kontaktua: arraditz64@gmail.com
Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)
Sortuz geroztik adinerat heldu gabe
Bizi gaztea ez bere indarren jabe
Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)
Hogoi urtetan sekulako denak usten,
Hogoi mendetan gizona berari jotzen
Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)
Zertako beraz guduka itsuan jarri
Orduan dugu begira beharko zuri.
Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)
2026/01/29
Hanka punttetan (Xabi Solano-Txuriya) Etzakit
Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona
gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!
Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.
Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!
Hanka-punttetan
gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen
herriko plazetan
zoriontsu ginenean.
Gu biok zoriontsuak ginenean!
Pasilloan
barrena
isilik hanka-punttetan
irribarrezka
elkarren
konplizidadean
Iragana
denbora
isiltasunaren zama
umore ona
bizitza
soinuarena da!
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona
gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!
Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.
Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!
Hanka-punttetan
gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen
herriko plazetan
zoriontsu ginenean.
Gu biok zoriontsuak ginenean!
Pasilloan
barrena
isilik hanka-punttetan
irribarrezka
elkarren
konplizidadean
Iragana
denbora
isiltasunaren zama
umore ona
bizitza
soinuarena da!
2026/01/23
Oi denbora!(Markos Untzeta)
Oi denbora!
Nora zoaz hain arin
hondar hari batek nola
eskuartetik ihesi?
Lore gorriak
biziz beteak
uneka horitzen
bideko horma zaharrean.
Oi bideko
horma zaharrean!
Oi iragana!
su ahaltsuak
behin argitutako gauak
gaur errautsen basamortua
Oi bideko
horma zaharrean
lore gorriak
uneka horitzen
Oi oraina!
Hemen zaude baina
konturatu orduko
hor atzean zaude jada
Oi geroa!
Nire begiak
bi arrain itsu dira
zure uretan galduta
Oi bideko
horma zaharrean
lore gorriak
uneka horitzen!
2026/01/22
Nola hartu arnasa (Janus Lester Izaro Jokin Pinacho)
Nola Hartu Arnasa · Janus Lester · IZARO · Jokin Pinacho Olaciregui
Zein da modua
Begirada bat pizteko
Argazkietan
Ondo nagoela saltzeko
Nola hartu arnasa
Airea falta bada
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Zein da bidea
Barrenak liberatzeko
Bakardadea
Une batez agurtzeko
Nola hartu arnasa
Airea falta bada
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Minera ohitu denak ezin du
Zein eroso zegoen oroitu
Ezin du (Uoh, uoh, uoh, oh)
Ezin du (Uoh, uoh, uoh, oh)
Minera ohitu denak ezin du
Nola hartu arnasa
Minera ohitu denak ezin du
Nola hartu arnasa
Minera ohitu denak ezin du
Denak ezin du
Denak ezin du
Minera ohitu denak ezin du
Denak ezin du
Denak ezin du
2026/01/18
Eutsi eskutik (ETS)
Iñigo Etxezarretak bere galdutako anaiari idatzitako kantua.
ETSren 'EUTSI ESKUTIK' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial de ETS 'EUTSI ESKUTIK'.
SPOTIFY: https://open.spotify.com/artist/1Z6pq...
WEB: https://entolsarmiento.com/
INSTAGRAM:
/ entolsarmiento
FACEBOOK:
/ entolsarmiento
TIKTOK:
/ entolsarmiento
Jada urte batzuk igaro dira
agurtu ez ginen egunetik
Urrun sentitu arren zure argia
agurtu berri nauzu zerutik
Badakit ez zela izan nire errua
baina zama eraman dut beti
Barkatu ulertu ez bazintudan
Barkatu berandu heldu banintz
Berriro elkartu nahi dut zurekin
istorioak gogoratu hitzez hitz
Herrian jolastu, irribarre egin
lehen aldia bezala balitz
Ezinezko ipuin baten bi anai gara
apurtu zirenak barru barrutik
Nire ametsetara hurbiltzen bazara
eutsi eskutik
Biok lo egiten genuen logela berdin dago
Bion argazki bera, hartua Iekoran udan, udan
zenbat maite zintudan
Azken urtean ez dut jakin nola egin aurrera
Bakarrik sentitu naiz ta burua daukat zugan
zenbat maite zaitudan.
/ entolsarmiento
FACEBOOK:
/ entolsarmiento
TIKTOK:
/ entolsarmiento
Jada urte batzuk igaro dira
agurtu ez ginen egunetik
Urrun sentitu arren zure argia
agurtu berri nauzu zerutik
Badakit ez zela izan nire errua
baina zama eraman dut beti
Barkatu ulertu ez bazintudan
Barkatu berandu heldu banintz
Berriro elkartu nahi dut zurekin
istorioak gogoratu hitzez hitz
Herrian jolastu, irribarre egin
lehen aldia bezala balitz
Ezinezko ipuin baten bi anai gara
apurtu zirenak barru barrutik
Nire ametsetara hurbiltzen bazara
eutsi eskutik
Biok lo egiten genuen logela berdin dago
Bion argazki bera, hartua Iekoran udan, udan
zenbat maite zintudan
Azken urtean ez dut jakin nola egin aurrera
Bakarrik sentitu naiz ta burua daukat zugan
zenbat maite zaitudan.2026/01/17
Bizitza gurea da (Mirari)
Musika eta Letra: Urko Milagro
MIRARI
Urko Milagro: Ahotsa, gitarra eta perkusoiak
Aitor Herbon: Baxua
Odei Berrade: Gitarra
Maitane Gamazo: Pianoa eta ahotsak
Roberto Monreal "Pope": Bateria
Iker Fernandez: Tronoeta
Andoni Goldaracena: Tronboia
Ekoizpena: Adrian Vallejo, Urko Milagro eta Iker Fernandez
Grabaketa: Estudios Musiikki (Adrian Vallejo)
Teknikaria: Adrian Vallejo
Irudiak: Unai Cabañas eta Jon Sesma
Bideo ekoizpena: Unai Cabañas
Diseinatzaile grafikoa: Iranzu Aguirre
IRUÑEAKO CANALLA ARETOKO KONTZERTUAN PARTE HARTU ZUTEN MUSIKARI, TEKNIKARI ETA LANGILEAK OROKORREAN:
Mirari, Leire Satrustegi, Ane Martija, Adrian Vallejo, Ibai Andreu, Jon Sesma, Unai Cabañas, Jesus Sola, Javier Egurza
BESTELAKO LANAK
Baga-biga produkzioak
LETRA:
Berriz ere urduri nago
Zu nire buruan zaudela
Berriz ere arnas hartu ezinik
Zure mezuak iristean
Ikusi zitudanean hotzikarak
Begirada baten indarra sentitzen da
Lehenengo musuak urtuko ditu gorputzak
Logela hontan sua, bizitza gurea da!
Berriz ere urduri nago
Pentsatu zaitudanean
Berriz ere biluzik nago
Zure ohearen magalean
Ikusi zitudanean hotzikarak
Begirada baten indarra sentitzen da
Lehenengo musuak urtuko ditu gorputzak
Logela hontan sua, bizitza gurea da!
Berriz ere ikusi zaitut…
2026/01/16
Xiberutikan mendebaldera (Zetak, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martik...
Xiberutikan Mendebaldera (ZETAK, Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena)
Herensugeren itzala
Santa-Grazitikan Zarrakaztelura
Eta Errigoraren auzolan eredua
Eskutik eskura
Hori ere bagara
Sorgin baten azken kanta Itoizko kaleetan
Zer gara euskara bera ez bagara
Maixux eta Erramunen herrian
Maitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bila
Ko! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan
Gailur berrietan
Basurdearen aztarna gara
Elorretatikan Agurainaldera
Larruz eraikitako milaka etxola Dajlatik Gazara
Hor da gure gogoa
Ezkerraldeko AEK
Saretuz lurra
Artzai gazte bat kontu zaharretan
Bariñako Bidane Baskaran
Maitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bila
Ko! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan
Gailur berrietan
Lauburu bat gâteau batean baino Euskara gara
Ilargirik gabe mareak gora
Nola bestela? Nola bestela?
Maitasun eskutitz baten bide luzea
Xiberutikan mendebaldera
Junkeraren fandango berri bat bezala
Bidaia berri baten bila
Ko! rri! ka!
Arranoaren hegaldia lumadi berriaz
Ko! rri! ka!
Irrintzi zahar bat aho gaztetan
2026/01/15
Nire ondoan bazina (Gatibu)
Nire ondoan baziña ez legoke itsasorik ez legoke mendirik zu eta ni gelditzekorik.
Nire ondoan baziña ez legoke ur tantarik ganezka egingo leukenik edalontzi honetatik.
Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola, preso zagoz urrun.
Nire ondoan baziña egunek hain desberdiñak ta ziur nago gauak laburragoak zirela.
Elkarregaz bagiña zuk bakarrik imajiña momentu bakoitzaren gozamena, zoramena...
Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola preso zagoz urrun.
2026/01/11
Epo itai ta ye (Takolo, Pirritx eta Porrotx)
EPO ITAI, TAI, YE
Epo itai, tai ye
Epo itai, tai ye
Epo itai, tai
Epo Ituki tuki
Epo Ituki tuki ye
Zerua ozkarbia
Dizdizka eguzkia
Ilargia joan zaio
elkar besarkatuta
Dantzan hasi dira.
2025/12/31
Tuli Tuli (Albina Stardust eta Yogurinha Borova)
LETRA : Tuli Tuli / Yogurinha Borova y Albina Stardust
TULI TULI GAUEZ TULI TULI TULI TULI TULI Ta EGUNEZ TULI
Gaua ta eguna lagunak Gauez Pasioia azaldu nahieran
Gazte edo zaharra berdin da Guk duguna Tuli Tuli da
Ez dugu elkar ezagutzen Baina hori berdin da Lehen unetik jakin nuen Desioa azaldu zela
Zatoz gurekin batera Ez galdu zure aukera Izan Marika Bollera Goazen ahalduntzera Ahalduntzera Ahalduntzera Ahalduntzera Goazen ahalduntzera
Taberna batean Zaude laino artean Begirada itzuli Egizu Tuli Egin Tuli Tuli
Hau da zure gaua Suntsitu araua Sentitu aske Maitatu aske Loratu aske
GAUEZ ETA EGUNEZ BOTA JASO EGIZU TULI OIHUZ ETA ISILIK BOTA JASO EGIZU TULI
Begira Aurrera Zabal begiak Eman pausoa Zu
Ez Zara Bakarra
GAUEZ ETA EGUNEZ BOTA JASO EGIZU TULI OIHUZ ETA ISILIK BOTA JASO EGIZU TULI
GAUEZ ETA EGUNEZ GAUEZ GAUEZ ETA EGUNEZ GAUEZ
Begira Aurrera Taberna batean Zaude laino artean Zabal begiak Hau da zure gaua Suntsitu araua Eman pausoa Taberna batean Zaude laino artean Zu Ez Zara Bakarra
Sentitu aske Maitatu aske Loratu aske
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)