2026/02/05

Esperantzak (Neomak)


Musika eta hitzak: NEOMAK (Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learreta) Ekoizpen musikala eta grabaketa: Pau Brugada Vilà eta Vic Moliner Abos Nahasketa: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio) Masterizazioa: Victor Garcia Guartmoner (Ultramarinos mastering) BIDEOKLIPA Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpen burua: Liam McDonnell Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Gonzalez eta Aitor Abio Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua Steadicam: Imanol Iraizoz Arte zuzendaritza: Mikel Godoy Kamara laguntzailea: Aitor Rojo MUAH: Lexark eta Iraxxe Gaffer: Iker Aranguren Ramírez Diseinu grafikoa: Mikel Gardz Elektrika: Saioa Contreras Jantzigintza: Garikano Studio Kolorea: Julen Arregi Milikua Lettering-a eta kredituak: Mikel G.Ardanaz ESKERRAK Iñigo Aranburu eta bere familia eta ECPV Espektatibak, aldaketak, mugimendua… hori guztia eta hori besterik ez da bidea. Onartzen ditugu zalantzak eta beldurrak, onartzen gara zaurgarri. Onarpenaren ondorengo barne lasaitasun horretatik idatzi dugu kantua. Zein garrantzitsua den beldurra emozio on gisa identifikatzea eta arriskuei dagokien tokia eta tamaina norberak ematea: ez gehiago, ezta gutxiago ere. Eta kaos honen erdian kantatzen jarraitzen dugu..."mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza...", bidean elkar zaintzen jarraitzen dugun bitartean. Horregatik inguratu gara jende onaz, loratzen ikusi nahi gaituen jendeaz, bide berrietarako: Eider Villalbaren tekla soinuen laguntzaz eta Etxahun Urkizuren erritmora egingo dugu dantza zuzeneko kontzertuetan. Esperantzari ozen kantatuko diogulakoan, elkarrekin! LETRA Nekatzen nau nostalgiak (e)ta batzutan esperantzak; nigan nahi ditut beldurrak, hanka sartzeak, zalantzak. Behingoz aldatu ditzadan espektatiben norantzak. Berdin ez denez hautua (e)ta erabaki beharra, noraino heldu daiteke zama huts baten indarra, behean mantentzen nauena hutsunea bera bada? Larara… Itsaso berean elkar eusten (e)ta itotzen gabiltza, guk geure buruen kontra eman dugunetik hitza. Mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza. Berdin ez denez hautua (e)ta erabaki beharra, noraino heldu daiteke zama huts baten indarra, behean mantentzen nauena hutsunea bera bada? Larara… Argi! Ez diezaiezun zure barne-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure minen eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza…

Zerua (Kai Nakai & Sara Roy Gaupasa)


Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=wnnaN9BOw60 Zu zara lur itsaso ta zerua Nire toki segurua Hor bizi nahi nuke beti Tu seràs la terra, el mar i el cel més blau Un lloc segur i que em dona pau Aquí y per sempre jo em vull quedar Zu ikustean nire aurrean Urrunetik agurtzean Nahasten zaizkit poza ta lotsa Entzutean zure ahotsa Ta sentitzen naiz itsasertzean Ikutzen nauzunean Porta’m on no ens lliguin cadenes On estiguem l’una amb l’altre I la lluna ens abraci i ens guiï el camí Bizkor doa denbora Zu gabe laztana ez noa inora Eta badakizu hortxe egongo naizela ni Zu zara lur itsaso ta zerua Nire toki segurua Hor bizi nahi nuke beti Tu seràs la terra, el mar i el cel més blau Un lloc segur i que em dona pau Aquí y per sempre jo em vull quedar Eta pentsatzen jarrita ez nagoela zure ondoan Murgildu egiten naiz beti pentsamenduen zuloan Baina zuk hortik ateratzen nauzu Porta’m on no ens lliguin cadenes On estiguem l’una amb l’altre I la lluna ens abraci i ens guiï el camí Zu zara lur itsaso ta zerua Un lloc segur i que em dona pau Aquí y per sempre jo em vull quedar Zu zara lur itsaso ta zerua Un lloc segur i que em dona pau Aquí y per sempre jo em vull quedar Management: management@kainakai.com

Hala ere (Arraditz)


Vidéo enregistrée dans l'église d'Arrauntz, le 25 mai 2024 contact : arraditz64@gmail.com Hala ere - 2005, Lourdès Iriondo Paroles : Xabier Lete Compositeur : Lourdès Iriondo Paroles : Nabil, eta nabilelako nago hain neke ikusirikan denok hain urrun gauzak hain ilun, begiak hain lauso eskuak hain zikin nabil eta nabilelako nago hain zikin. Hala ere, gelditu egingo naiz hala ere hau nire lurra da hemen dago nire etxe bakarra, hala ere, ez dut besterik hala ere, ez dut hobeagorik hala ere nora joan gintezke? Zer hotza egiten duen ilargiaren azpian, zer hotza egiten duen anaiaren ondoan. Nabil, eta nabilelako nago hain neke ikusirik han denok hain urrun gauzak hain ilun begiak hain lauso eskuak hain hutsik. Nabil, eta nabilelako nago hain zikin. Hala ere gelditu egingo naiz hala ere hau gure lurra da hemen dago gure etxe bakarra gure etxe bakarra. Hala ere ez dugu besterik hala ere ez dugu hobeagorik hala ere nora joan gintezke? Hala ere…

Elur lorea (Ainhoa Urteaga ft Nora)


OZEN estudioan, Bateria: David Gorriti Baxua: Telmo Uranga Gitarra: Aitor Amilibia, Eneko Atxa Ahotsa eta teklatua: Ainhoa Urteaga Ahotsa: Nora Aizpurua Bideoaren edizioa: Maialen Agoues Hitzak: Edonork ez du balio, artzain bera izateko. Borondatea eskainiz, bideak zabaltzeko. Maite bizitza bizi, ta biziarazten dutenak. Egiaz beren hitzak, balioesten dituztenak. Sormena abiarazi, hitz artean ameslari, egunak abentura, bilakarazi. Geroa hustekabean, diguzu aldarazi, izandako ikasle oro, maitatua sentiaraziz. Ta orain dena badoa, artea itzaliz doa. Ta orain, dena badoa, etxea zubi lauak dira. Zeuk ereindako lorategian, larrosan zeuretzako dira.

Fas Fatum (Ruper Ordorika)


Fas fatum Fas fatum ene lagunek fadoa zein tristea den diote moito obrigado entzuten da bazter batetik 53 urteko gizonak lanezan ba du gidatzeko dokumenta edozein lan hartuko luke premia larrian behar bada dagoenerako bota du burua dio (maite haunat) bota ditu kutxarea, ezpata faloa esan nahiko duzu (nik ere maite haut) utzi du betiko leihoa eta bildu zaio odola urarekin arrazoina daukan menturazaleen sasoia amaitu den eta atzo bezala esnezko hibaiak obsesiboki bejetalen azpietatik lurrak orain ere infinitoak ditun haur oina tipientzat baina non dira heroeak imajina ezina dun beste Lope Agirre bat gau zomorroen gisa akabatzen gaitun gure azken orduak: lore ximelduen enpalagoa axfisia zikina arkitzen dinagu krubitxeta konjeladore made in Germany horretan.

Erru dena (Zeatikez)


«Parranda batean sortu zen guztia» esan digute zeatikez taldeko kideek. Emankorra izan zen festa, izan ere, diskoa besapean dutela etorri dira gure estudiora. Donostiako sei gaztek osatutako taldea da zeatikez eta lehen diskoa urkeztu berri dute. Beste behin haserretu zara hodeiekin Haiek dute ta errua eta ez dakizu zer egin Beste behin haserretu zara euriarekin Beratik duzu ta begia busti Buru makur zoazela ezin duzu ikusi Zer duzun alboan zein eder lore hori Denbora pasa hala eskerrak euriari Eta hodei horri dena da orlegi Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula? Hainbeste bizi ondoren ez esan ahaztu nauzula Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula? Saiatu banaiz ere etzaizu batere axola Euria banintz bezala Euria banintz bezala Etzaitut batere axola Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta lorez bete dena Euriak du beti erru dena Erru dena Euriak du beti erru dena.

Ez ginuke (Arraditz)


Zuhaitzaren sustraien irudira, ainguratuta eta sendo, Arraditz-ek bere arbasoen lurretako kantu tradizionalek askatzen dituzten emozioak ateratzen ditu konpartitzeko. Euren sustrai euskaldun eta gaskoiei atxikitako emakume hirukotea, euren bi kulturak batzen dituen kantuak kulunkaturik, Fanny Châtelain, Lili-Jeanne Barrère, Hélène Ithurritze, ondare hori biziaraziko dizute. Arrauntzeko elizan grabatutako bideoa, 2023ko azaroaren 22an kontaktua: arraditz64@gmail.com Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Sortuz geroztik adinerat heldu gabe Bizi gaztea ez bere indarren jabe Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Hogoi urtetan sekulako denak usten, Hogoi mendetan gizona berari jotzen Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Zertako beraz guduka itsuan jarri Orduan dugu begira beharko zuri. Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)