2026/02/05

Esperantzak (Neomak)


Musika eta hitzak: NEOMAK (Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learreta) Ekoizpen musikala eta grabaketa: Pau Brugada Vilà eta Vic Moliner Abos Nahasketa: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio) Masterizazioa: Victor Garcia Guartmoner (Ultramarinos mastering) BIDEOKLIPA Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpen burua: Liam McDonnell Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Gonzalez eta Aitor Abio Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua Steadicam: Imanol Iraizoz Arte zuzendaritza: Mikel Godoy Kamara laguntzailea: Aitor Rojo MUAH: Lexark eta Iraxxe Gaffer: Iker Aranguren Ramírez Diseinu grafikoa: Mikel Gardz Elektrika: Saioa Contreras Jantzigintza: Garikano Studio Kolorea: Julen Arregi Milikua Lettering-a eta kredituak: Mikel G.Ardanaz ESKERRAK Iñigo Aranburu eta bere familia eta ECPV Espektatibak, aldaketak, mugimendua… hori guztia eta hori besterik ez da bidea. Onartzen ditugu zalantzak eta beldurrak, onartzen gara zaurgarri. Onarpenaren ondorengo barne lasaitasun horretatik idatzi dugu kantua. Zein garrantzitsua den beldurra emozio on gisa identifikatzea eta arriskuei dagokien tokia eta tamaina norberak ematea: ez gehiago, ezta gutxiago ere. Eta kaos honen erdian kantatzen jarraitzen dugu..."mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza...", bidean elkar zaintzen jarraitzen dugun bitartean. Horregatik inguratu gara jende onaz, loratzen ikusi nahi gaituen jendeaz, bide berrietarako: Eider Villalbaren tekla soinuen laguntzaz eta Etxahun Urkizuren erritmora egingo dugu dantza zuzeneko kontzertuetan. Esperantzari ozen kantatuko diogulakoan, elkarrekin! LETRA Nekatzen nau nostalgiak (e)ta batzutan esperantzak; nigan nahi ditut beldurrak, hanka sartzeak, zalantzak. Behingoz aldatu ditzadan espektatiben norantzak. Berdin ez denez hautua (e)ta erabaki beharra, noraino heldu daiteke zama huts baten indarra, behean mantentzen nauena hutsunea bera bada? Larara… Itsaso berean elkar eusten (e)ta itotzen gabiltza, guk geure buruen kontra eman dugunetik hitza. Mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza. Berdin ez denez hautua (e)ta erabaki beharra, noraino heldu daiteke zama huts baten indarra, behean mantentzen nauena hutsunea bera bada? Larara… Argi! Ez diezaiezun zure barne-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure minen eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman gauzei dutena baino toki gehiago eman! Mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza…

No hay comentarios:

Publicar un comentario