2024/08/22

Bortükak (Xiberotarrak)

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Sasu ederra jin denean,
Pettara ützi beharrean
Egün artzainak joanik gira,
bortüala bürüz goizaldian
Gure artaldearen ürratsean,
tzintzarradaren sonüan
Karrikak oro gainti ebilten,
denek algarrekin alegrantzian

Begira detzagün beti,
gure Eüskal Herriko ohidürak
Herriak bizirik izan ditean,
"ta kanta ditzen bortüak"

Gero, üdan denbora dügü,
bortü hegietan igaraiten
Kabalen artean egünoroz,
gure lana baliatzen
Besterik ez nahiagorik,
gü heben gira gozatzen
Arrenkürak saihetsean ützirik,
gure egiazko bizia da heben.

Larrazkena heltzen delarik,
bazterrak gorriz beztitürik
Olhako bizia ützirik,
etxaltealat arra-ützülirik
Ordüan ez dügüla jagoiti,
beste mengoa handiagorik
Dagün urtean arrajin ditean,
bortükak bedatsea arrajinik

2024/08/11

Beitu (Gontzal Mendibil)


Beitu Gontzal Mendibil Beitu! Zeu zara zaitezkeena. Deitu! Zeu zara nahi dukezuna. Beitu! Zeu zara ukan ditzakeena ez esan ezin dela ez esan ez zarela. Beitu! Zeu zara aukeratuena Bazoaz ibileran baduzu izatean badabil izanen da badator zure eguna. Beitu! Zeu zara baliotsuena Beitu! Zeuk duzu etorkizuna Beitu! maitekorrena ari da geldirik ez da nor da behar duzuna Beitu! Zeuk duzu askatasuna Bazoaz ibileran baduzu izatean badabil izanen da badator zure eguna. Ez gehiago egunik eguzkirik gabe egina izanen da espero duzuna. Izpi bat ari da bihotzaren barne mugitzen ari da argiaren pare Beitu! Zeu zara baliotsuena Beitu! Zeuk duzu etorkizuna Beitu! maitekorrena ari da geldirik ez da nor da behar duzuna