2024/12/10

Ura ixuririk (Haizea)


Ura ixuririk sorginen bidean dohaina bildu dut Bazko arratsean gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina etxeko zakurrek xerkatzen nutena. Jakes nun tuk horak ez tiat senditzen oihanpean kurri, oreina xerkatzen Jakes deit zakurrak, salbazak arreba ama nola sinets Mayi daitekela. Jakes zakurreei hasi da xistuka oreina hil dute kolpez hausikika Jakesek kanitaz eman du pusketan aseko ahal da Mayi gurekilan. Afal, afal, Jakes ni nuk hor lehena ene haragiaz beterik dupina Ama sala zolan nigarra begian puñala sartu du bere bihotzean.

Muñagorriren bertsoak (Benito Lertxundi)


Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere oñian.

Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
zer gizon oyetatik
espera gentzake.

Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk duguna
beñere ezer eman;
bost negar egiteko
nunbait jayo giñan.

Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuziyuak.
Trintxera lanetara
gañera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak.

Kordoiz inguratuik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzetikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
iñundik iñora.

Atiak itxi ta
ogia garesti;
artua ere ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
arritutzen naiz ni.

2024/12/05

Minutuak (Janus Lester)



Errepide biluzietan Aurrera goaz nahi gabe Atzeko leihotik kantuz Laralalala laralalala Zer datorren jakin gabe Ortzimuga gure aurrean Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean Bazterretan gordetzen dira Koloretako etxeak Atzeko leihotik galduz Laralalala laralalala Behin hartutako bideak Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean Ortzimuga gure aurrean Ortzimuga gure aurrean Minutuak ez du segundurik galtzen Ihesean gabiltzanean Denborak ez baitu egunik barkatzen Azkenean

2024/12/04

Nere ekialdean (Benito Lertxundi)


NERE EKIALDEAN
(B.L.)

Urdina itsasoari irailak eman zion,
Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera,
Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz,
Eta arraunen uherak bezala,
Hiltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzari,
Ezaugarririk utzi gabe,
Ez baitira loturak baino.

Ilunabarretan, harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin elkartzen aniz,
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute.

Bere bihotzean, mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat,
Eta egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean.

Eta behin gauaren besoetan,
Isiltasunaren ahotsa aditzean,
Euria ari du nere begietan,
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude.

Urdina itsoari irailak eman zion
Eta itsasoak nerekin kaio egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

2024/12/02

Bidean goaz (Kokein)


Zuzendaria / Director: Hannot Mintegia Irudia / Image: Markel Suarez Nahasketa / Mix: Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak) Hitzak / Lyrics: Egin dezagun barre kontrola galduz amaiera iritsi baino lehen. Oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi. Bukaera zain dugu begira, irribarre maltzurrez izkutuan. Azken hatsa noiz hartuko dugun zain gu irensteko erabat. Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda. Abestirik xamur eta ederrena sortu nahian elkarrekin, beste behin bizirik sentituz, bidea eginez. Denborak gugan utzi dituen orbain guztiak batuz oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi. Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda. Beste behin… Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda.

2024/12/01

Etxean (JANUS LESTER & NEOMAK)


Ehundaka aldiz imajinatu dut Erabat ezabatuko ote ditut Esna nagoenean zeharkatu nahi dut Norabide egokia aukeratuz Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean Ez heldu eskutik ez nazazu lotu Hegan noa eta ezin dut lurreratu Esan nahi ditudanak ezin topatu Oraindik barrenak ez ditut sendatu Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean Nahiz eta galduta ibili bidean Han bakarrik sentituko naiz etxean Etxean itxaron nazazu Ez naiz eta itzuliko Errepideak segi bitartean

Neguan (Eider ft Maren)


EIDER-en disko berria 💿 NOLA ALDATU GARA? azaroak 22 kalean. El nuevo disco de EIDER 💿 NOLA ALDATU GARA? sale el 22 de noviembre. LETRA - EUS Egun berri bat, pauso berri bat Udara amaitu denaren seinalea Dena aldatzen dela esan zenidan Bitartean, nik zure ametsetan ikusten duzun hori izan nahi nuke Soilik gaurkoz bada ere Poetikoa al da pentsatzea guztiok zerbaiten bila ari garela Nahi dugun hori zer den jakin gabe? Gure burua aurkitu, bidean zentzua galdu Bukaerarik ez du Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan Behin esan zenidan eta betiko gorde nuen nigan x4 Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan

2024/11/29

Pin pan pin (Oskorri)


Pin! Pan! Pin!
Tiroak hil du lapin
Pin! pan! pin!
Gaixoak ote dun min?

Pan! Pin! Pan!
Aitaktxik behar du jan
Pan! Pin! Pan!
Saltsa ona mahaian
Pin! Pan! Pin!
Tiroak hil du lapin
Pin! pan! pin!
Gaixoak ote dun min?
Pan! Pin! Pan!
Aitaktxik behar du jan
Pan! Pin! Pan!
Saltsa ona mahaian

2024/11/28

Lore Haziak (Kiñu gaztetxea)


Zeinek esango zigun hona helduko ginela Ate honik hamar urtez zabalduko zirela Giltz batek hamaika amets askatuko zauzela Dana lore beilegiz estaliko genuela Arantza gabeko larrosak ez dira iñoiz haziko Itzalak nahi dituzte, isilik nahi gaituzte Ez gara hain erraz sikatuko Ez gara hain erraz sikatuko Itzartu gaituzte, aurrez aur gaituzte Loratu gara betiko Zure eskutik mundua sutan ikusi Dena suntsitu eta berriro eraiki Xake erraldoi baten ganean dantzan Ez dogu sinisten zuri edo baltzan Okupazioz eraikitako iraultza Ipini deigun bailara hau martxan Zure eskutik mundua sutan ikusi Dena suntsitu eta berriro eraiki Kabi bat herrian Apurtuz hesiak Begitik haziak Iraultza txikiak Eizu kiñu Tximurtuz begia Ez dadila eten Gaztetxeen loraldia Gozatu, maitatu, borrokatu, Hamar urtez gehau KIÑU

2024/11/25

Korapiloak (Gabezin)


Musika, ekoizpena eta letra: GABEZIN Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Josu Erviti (Erviti Studio) Bideoklipa: Mikel Urriza (Begi Bat Zabalik) Antzezleak: Leire Iribarren eta Aimar Breton Eskerrak: Jabi Saralegi eta Beñaten familia __________ LETRA __________ Berriz irten da eguzkia egun berri baten esperantza Arin batean gosaldu eta lantegirako norantza Zuk ere nire gisa dagoeneko ezaguna daukazu antza Presaka hartutako kafeak daukan zapore garratza Eguneroko errutinari aurre egitera behartuta Soldata baten menpeko nabil kate astunez lotuta Zu ere nire gisa dagoeneko ez al zabiltza nekatuta? Galdu gaitezen biok batera eskuetatik helduta Eta harrizko zoru zaharretan Korrika oihukatuz ozen Nigan pentsatzen dudan uneetan Zeinen zoriontsu naizen Zer gertatzen da? Normaltasunan parametroak botaz sutara Akorde batek zentzua hartzean desafinatuz gitarra Zu ere nire gisa dagoeneko horretaz ohartua zara Mundu inperfektu bat sortzeko denok daukagun beharra Eta harrizko zoru zaharretan Korrika oihukatuz ozen Barne korapiloak askatuz Askeago naiz sentitzen Eta harrizko zoru zaharretan Korrika oihukatuz ozen Nigan pentsatzen dudan uneetan Zeinen zoriontsu naizen

2024/11/24

Pottoka (Oskorri)


POTTOKA OIHANEAN ZELARIK PASEAN POTTOKAK HATZEMAN  ZER

XORI URDIN KANTARI. KUI, KUI, KUI, …

POTTOKA OIHANEAN…

BELE BELTZA KANTARI. KRO, KRO, KRO…

POTTOKA OIHANEAN…

OILO GORRI KANTARI. KLO, KLO, KLO…

POTTOKA OIHANEAN…

TTIRRIT GRISA KANTARI. KRI, KRI, KRI…

POTTOKA OIHANEAN…

LAGUN PILA UGARI.

KUI, KUI, KUI, …

KRO, KRO, KRO…

KLO, KLO, KLO…

KRI, KRI, KRI…(BIS)