Abandoko geltokian
zorabio zoratuan
gizarte honek dakarren
presa mada/rikatuan.
Abandoko geltokian
mundua ez dago geldi
tren bat aldendu orduko
hona beste bat ageri.
Ai/zak a/dis/ki/de ai/zak
e/mai/dak e/hu/ne/ko/txo bat
har/tu be/ha/rra bait dau/kat
no/ra/bai/te/ko tre/nen bat.
Andenaren bestaldean
iruditxo dotore bat
trena bazihoak eta
berarekin aukera bat.
Arre arre mandoko
geltoki Abandoko
salto beste trenari
bat gelditu orduko.
Arre arre mandoko
geltoki Abandoko
salto beste trenari
bat gelditu orduko.
Gora bidea
behera bidea
nolako mina
halako griña.
Bada bidea
bada ba laguna
garai denean
datorkiguna.
Gora bidea
behera bidea
nolako mina
halako griña.
Bada bidea
bada ba laguna
garai denean
datorkiguna.
Abandoko geltokian
zenbat laztan eta musu
joanak eta etorriak
ibil eraziko zailu.
Abandoko geltokian
gogoak dira biluzten
ametsera/ko bideak
ez dira inoiz zapuzten.
Arre arre mandoko
geltoki Abandoko
salto beste trenari
bat gelditu orduko.
Arre arre mandoko
geltoki Abandoko
salto beste trenari
bat gelditu orduko.
Gora bidea
behera bidea
nolako mina
halako griña.
Bada bidea
bada ba laguna
garai...
• Esanezin - Gure Zauria ft. @sara.zozaya
_______________________________________
Ianire Aranzabe: hitzak, ahotsa eta gitarra akustikoa
Sara Zozaya: hitzak eta ahotsa
Iñigo Asensio: pianoa, sinteak eta baxua
Imanol Rubio: gitarra elektrikoa
Igor Telletxea: bateria
Ekoizpena: Esanezin
Grabaketa: Mecca estudioa
Nahasketa eta masterizazioa: Aberin estudioa
_______________________________________
Hitzak:
Ez naiz hau esateko gai,
kanpoan denok gure zain
Mila bider esan nizun
hemen ez da ezer orain,
eta hala ere saiatzen naiz
Etorkizuna gure zain eta gure etsai
Begietan ikusi det egia
berriz iltzatuta hemen erdian,
baina hori ez zen gure zauria
Batek utzi zidan min hau
zuri ikusi dizut ta,
zure egin baino lehen
ezkutatu nahiko nizuke
Arin aurkitu duzu (hemen)
non aurkitu-zu laguntasuna,
aukeratu gabe, denboran eztanda,
aukeratu gabe
Etorkizuna gure zain eta gure etsai
Begietan ikusi det egia
berriz iltzatuta hemen erdian,
baina hori ez zen gure zauria
Mundu hau ez da guretzat maitia,
baina hori ez zen gure zauria
Berriz harrapatu gaitu euriak,
atertuko du egunen batian
Hau da oroitu nahi dudan guztia
Alegrantzian bizi guzian egon behar
ginitaizke beti gazte denak azkar
tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.
Kantu xaharrak ez ahantzi
eta berriak ditzagun ikasi
horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
anai-arrebak denak gira gu euskaldun
idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
elgarrekilan eginez lan gauden uros
herriko bestak antola beti urte oroz
alaitzekotan beharrezko direlakotz.
Baloi kalboak direla agentzien berri
"Maradona productions" orrazien egilea
off siden geratu
eta sheriffa Wembleyko belarra erre
zuten
rasten atzetik dabil
lo egin lo egin lo egin... kume
txalo pintxalo
Lemoiz inguratu pirata eta sioux
Bizargorri ta Asterix jake erregeari
ontzi eta zaldiz
tronpetak "under my thumb" airean
Jeriko hautsi
lo egin lo egin lo egin... kume
txalo pintxalo
Mafalda eta Zakili enamoraturik
zine baten atarian diskutitzen ari dira
zer pelikula ikusi hori da kuestioa
"El Gran Dictador" edo
"Emmanuelle en el frontón"
lo egin lo egin lo egin... kume
txalo pintxalo
Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima
Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.
Egun da Santi Mamiña…
Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.
Egun da Santi Mamiña…
Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.
Egun da Santi Mamiña…
Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
Solomu luze dultzerik gabe
Eman zaidazu bihotza.
Egun da Santi Mamiña…
Eman zaidazu bihotza eta
Ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
Etorkizunen jabeak.
Egun da Santi Mamiña…
Nik enkargatua izan nahi nuen
baina denok izatez jaiotzatik
puta seme batzuk besterik ez gara
peninsularesekin hasi nintzen oso gazte biziotan
gero hamazortzi zigarro horiek paketeko idealesekin
baina la vida sigue igual zerak esaten zuenez
ta gaur hamairu urteko edozein umek
tripi bat jaten du ta berehala klaseko kide guztiek proba dute
lehenengo mozkorra Pablo
hire gurasoen ezkontzan harrapa nuen
han monagiloa nintzelarik, hi, egin gabe hintzen oraindik
baina la vida sigue igual zerak esaten zuenez
ta gaur 22 urte, 9 hile eta egun bat geroago
hemen gaude hire eguna ospatzen, mozkorrik.
Eta gaur gabean ez banauzu ikusten
ohean egongo nauk edo ondoko komisarian.
Langabe nago, ezin diat Gasteizen paratu
Beloradora joango nauk
Beloradotik Malagara
Malagatik Zeutara
ta Zeutatik txironara
destinu petrala, hauxe duk hauxe.
Jende gaztea dabila
etxetik urrun lanila...
ez erran galdurik dela,
itzul ditaike berehala.
Jin bedi gure artela
Oriko xoria Orila! (bis)
Xorittoaren hegala
arin aidea bezala...
Gazteek begira dezatela
azkar euskaldun odola!
Jin bedi gure...
Xoriak jiten zaizkigula,
huts egin gabe sekula...
Lahenik bat, gero mila,
txortak egiten ixtila.
Jin bedi gure...
Xoria izan dadila
euskaldun gazteen modela!
Mutiko eta neskatila,
ziauste denak sorlekula!
Jin bedi gure... (lau aldiz)
Bihotzak daude sutan gauez larunbatean bero, giroa bero alde zaharrean ekaitza lehertzear dago inguruan. Odola arin zainetan aire kargatupean San Mamesetik etorritako baska kalean dago oihuka. Neska-mutilek ke artean edaten dituzte orduak tragu haundika. Ez galtzeko denborarik bizirik sentitu nahirik jende artean. Manifa hasi baino lehen agertu eta irteeretan kokatu egin dira tabernetan sartu dira ostiaka Norbaitek nahi izan du beldurra zabaltzea Ekaitzarekin batera kalean etengabean guda hasten da... guda hasten da. Baska guztiak dira bat erantzun bat ematean borroka benetan bero orain bihotzak, inoiz baino gehiago daude sutan, sutan, sutan.
Musika eta hitzak: Maialen Ibarra
Grabazioa, produkzioa eta nahasketa: Mon Dvy @mon.dvy, The Blue Estudios @theblue_estudios
Master: Alex Ferrer, @thegroovesound
Zuzendaria: Maitane Campos Fundazuri
Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua
Kamara laguntzailea: Aitor Rojo
Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino
Makillajea eta ile-apainketa: Lexark
Lettering eta kredituak: Mikel Gardz
Ekoizpena eta muntaia: Mikel Iturbe
Ekoizpena laguntzailea: Aitor Ibargüen
HITZAK:
Gau bakartien isiltasunean
Deabrua esnatua da, ohiuka ari zaidala
Ate zahar horren
Beste aldean
Ahaztutako hitzak kolpeka ari dira
Zein da zure leku ezkutua,
Zure gezur kuttuna?
Esaidazu zein dan
Zer da zuretzat amorrua,
Amodioa edo beldurra?
Esaidazu zer dan
Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna
Hurbildu zaitez
2 tiro hots entzun dira,
Kontuz badatuz gugana
Hurbildu zaitez
Itzalen artean ari naiz dantzan
Norbait falta da etor zaitez gugana
Ate zahar horren
Beste aldean
Ahaztutako hitzak kolpeka ari dira
Zein da zure leku ezkutua,
Zure gezur kuttuna?
Esaidazu zein dan
Zer da zuretzat amorrua,
Amodioa edo beldurra?
Esaidazu zer dan
Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna
Hurbildu zaitez
2 tiro hots entzun dira,
Kontuz badatuz gugana
Hurbildu zaitez
Nahia eta ardura
hor dauz biak borrokan
Aurrez aurre batera
Noren kontra zoaz?
Momentuan irabazi edo gailurrean bizi?
Zein da zure azken aukera?
Ezagutzen dut leku bat inoiz ikusi ez duzuna
Hurbildu zaitez
2 tiro hots entzun dira,
Kontuz badatuz gugana
Hurbildu zaitez