KANTUA: KANTU BAT EGIN DIZUT
HITZAK
Kantu bat egin dizut
Bi berba ditut faltan
Bila hamarkada eman dut benetan
Eman gaztetasuna arin erre da eta
Kantu bat egin dizut
Zelai honetan berriz etzanda
Urdinaren hodei erreketan
Sakonegi arnasten dut pentsatzeko
Gehiegi zuretzako
Ezin dut itxaron hainbeste
Aurrera egin gehiegi exijitu gabe
Kantu bat egin dizut
Bi berba ditut faltan
Bila hamarkada eman dut benetan
Eman gaztetasuna arin erre data
Kantu bat egin dizut benetan
Hasteko nintzen beharbada ere
Amaituko du beste norbaitek…
Gauzak esan eta ez gorde
Zu be nire kontra al zaude?
Gauzak esan eta ez gorde
Zelan? Ez banauzu ulertzen
Gauzak esan eta ez gorde
Bizi guztiko ahalegine
Dena eman ezerren ordez
Soinu grabaketa: Jon Badi
Soinu produkzioa: Jon Badi & Etxekalte
Masterizazioa: Jon Badi
BIDEOKLIPE
Zuzendaria: Esti Maguregi
Argazki zuzendaria: Asier Marleza
Argazki finkoa: Izaro Baza
Artea: Esti Maguregi
Jantziak: 1z4r0 & Molly Christine
Kamera: Asier Marleza
Kamera laguntzailea: Unai Alarcon
Aktoreak: Ide Elgezabal Urrutia & Izaro Aguirre Atanes
Kolorea: Asier Marleza
Edizioa: Anje Arlan
Esker bereziak Aitor Bilbao, Jon Ander, Ander Rojo, Nala eta Bakioko Ekortuak espazioari
ETXEKALTE
Ahotsa eta gitarra: Unai Irisarri
Gitarra eta koroak: Iñaki Olondo
Baxua eta sintea: Aritz Lertxundi
Bateria: Iker Etxebarria
2026/06/22
Non dago askatasuna (Gernika)
NON DAGO ASKATASUNA
C. Rodriguez Eguiagaray
Nere esku artean har nahi haut
hire begiak musutu zorion egin
burruka nahiak gelarazi
beldurgabe higanatu.
Baina nere eskuak ez dira askeak
eta hi neugana ustean
maitasunez luze dirkiat
haina beti ihes egin duk.
Ez didate hire aurpegia erakuts
ezta hire begiak
hitz nahi dizudanean asma behar haut
baina zoriontsu naiz ez naukala
aiztutzen entzun dut
oraindik ezagutzen nauk bilauko nauk.
Askatasuna, askatasuna non dago askatasuna...
Munduan zehar ibili naiz
lurralde berdinera beti abiaturik
hiri itun eta itzaletan naiz
baina ez dut hire arrastorik
baina ez dut bildurrik izan
nere eror aldietan
beste esku batzuk jaso minduten
inderberrituz bidean.
Ez didate hire aurpegia...
Maitia (Kotoi)
Maitia · KOTOI · Jon Salinas · Elena Nuñez
Bihotz osoarekin,
maitatzen nuen neska polit bat,
bihotz osoarekin eskeini nion maitasuna,
betiko zoriona...
Nerekin zebilan,
neretzat izango zen irudi gozoa,
ez zen galduko,
ezelan ere, gure zoriona...
Ene maitia, bihotzaren poza,
itxaropen eztiak gaineztu zuen nere gogua,
itxaropen hura zen nere zerua,
egunez eta gabaz zure gomutaz,
ene maitia, atseden gaberik,
aurkitzen nintzan ni!!
2026/06/19
Zu (Neguno txorimaloaren residence)
Erraldoi sentitzen naiz
Ez da itza]ik izango
Berriz hasteko aitzakirik ez
Denbora ene Iekuko.
*Galtzeaz nekatuta nago
Beti atzera so egiten
Dudan Iotsagaz ezkutatzen naiz
Eraldatuta nago...
Eraldatuta nago Str- Zu.... ea...
Zu (Bizitza) Putzu batean sartuta egon naiz.
Lagundu nazazu. Zu....ea...Zu
Ez utzi ni (berriro) lokatzetan jautez.
Zure argia behar dut.
*Ezln izan nuen garaitu
Zu oraindik ez zeunden
Orain indarra ematen didazu
Nola geldituko naiz?
*Iraganari agurra Zu izango zara
Patu berri bat itzaroten dut Soilik zu han bazaude...
Soilik zu han bazaude. Str- Zu....ea... Zu •• • Zub-
Zure barrearen beharra Nire aurpegian zure eskua
Zure ilargi hetea Nire gau ilunean...
Nire gau ilunean. Str- Zu....ea...Zu
2026/06/17
Garraztasuna (Koska)
Garraztasuna · Koska
Koska + Bihozkadak
Garraztasuna da agertzen sarritan gure kantuan.
Bizitza garratza zaigu, arantzaz inguratua.
Kilkirraren pozaren zai gaudela, elur bustia,
gure hegadan eta argia urruti dela.
Kanta garratz mikatza, haizeak daramana, noiz aldenduko zara?
2026/06/16
Beste mundu bat (Hibai)
HIBAI - "Harizko zubiak"BESTE MUNDU BAT Musika eta Hitzak: Hibai Etxebarria 2022-ko Abuztuan Ukrainiako Odessa hirian grabatua Musikariak: Hibai Etxebarria - Pianoa eta Ahotsa Anastasia Nesteruk - Bibolina I Antonina Kharchuk - Bibolina II Maria Sapozhnikova - Biola Kateryna Mytrofanova - Txeloa Oleh Mytrofanov - Kontrabaxua Nahasketa eta Masterizazioa: Hibai Etxebarria Altxa gora buruak, begiratu zerura galdu gaitezen Antzinako ametsen liluran, mila unibertso daude, denetan omen gaude, nonbait agian. Akats berdinak eginez dituzte, esna gaitezen agortzen ari zaigu denbora, sustraietatik hasten da denbora. Har zazu zaindu behar duzuna, baina zaindu zer, zama natura. Ametsak baitira berdinak, ideia eta kultura ezberdinak, baina planeta bakarra. Mendi eta ibaiak, itsaso eta hondartzak, eta hauetan bizi diren animaliak. Errespetatu denak, ez ahaztu gizakiak, paradisu hau, aita gu guztion aberria. Beste mundu bat, errautsetatik eraikitzean, gure eskuetan dago asmatzea. Har zazu zaindu behar duzuna, baina zaindu zer, zama natura. Ametsak baitira berdinak, ideia eta kultura ezberdinak, baina planeta bakarra. Baina planeta bakarra... Beste mundu bat... Zaindu behar duguna
2026/06/15
Berriz (zu) / Esanezin
2025eko otsailaren 2an Oñatiko Verdury Hall-en.Bideoa: Bernat Alberdi Eskerrak: Oñatiko Udala eta Gaztelekua Isuri gabeko malkoetan gordetako milaka istorio, milaka egi Zenbat bider galdu naizen zure esku hutsetan aurkitu arte Eta badu bere magia inork maite ez duena maitatzeak Frustrazioen geltoki hau itxaropenez aireratu duenari Eta badu bere magia inork maite ez duena maitatzeak Ze ezberdinak diren orduak zurekin edo zu gabe Ikusi ezin denean Ikutu ezin denean Elkar zaintzen jarraitzea da maitatzea Ikusi ezin denean Ikutu ezin denean Elkar zaintzen jarraitzea da maitatzea Ikusi ezin denean Ikutu ezin denean Elkar zaintzen jarraitzea da maitatzea Ikusi ezin denean Ikutu ezin denean Elkar maitatzea
Zein da irtenbidea? (Garratz)
Grabaketa eta edizioa Peru ArreseMusika eta hitzak Garratz Eskerrik asko Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuari (AGAKO) ZEIN DA IRTENBIDEA? Beranduegi ohartu gara globalizazioak kaltea besterik ekarri ez duela begiak estali homogeneizaziora Nortasunak kolpatuak momentu baten ahaztu ere egingo gara herri hau aske nahi izan genuela Eta orain zein da irtenbidea? irautera kondenatuak etorkizun ilun bat dantzan begien aurrean irautera derrigortuak ilusioak joan dira indarrekin batera Loak hartu bagintu bezala zilborretik burua ezin altxa pertsonalitatea galduta noraezean goaz Eta orain zein da irtenbidea? irautera kondenatuak etorkizun ilun bat dantzan begien aurrean irautera derrigortuak ilusioak joan dira indarrekin batera
Goizian goiz jeikirik (Unama)
1. Goizean goiz jeikirik, argia gaberikUrera joan ninduzun, pegarra harturik. Tra la la la... 2. Jaun chapeldun gazte bat jin zautan ondotik? Heia nahi nuenez urera lagunik? 3. Nik, ez nuela nahi urera lagunik, Aita beha zagola salako leihotik. 4. Aita beha zagola ezetz erran gatik, Pegarra joan zerautan besotik arturik. 5. Urera ginenian, bia musuz musu, Galdegin zautan ere: zombat urthe duzu? 6. Hamasei...Hamazazpi orain'ez komplitu: Zurekin ezkontzeko, gazteegi nuzu. 7. Etcherat itzultzeko, nik dutan beldurra, Ez jakin nola pentsa amari gezurra. 8. Arreba nahi duzu ni erakuts zuri Etcherat ethortzean zer erran amari? 9. Urtcho churi pollit bat, gabaz dabilana, Hark ura zikindurik, egotu naiz, ama! 10. Dakigunaz geroztik zer erran amari, Dugun pegarra pausa: gaitezen liberti!"
Bada garaia (Maixa, Mirua, Kiliki, Malakias)
Jai herrikoien parte izateak herri erakunde guztien eskubidea izan behar du. Batasunez aritu behar dugu jai herrikoiak babesteko eta bultzatzeko. Egunerokoan injustiziaren kontra lanean ari diren kolektibo herritar guztiek lekua izan behar dute jai herrikoietan. Bada Garaia: Artistok denontzako jaien alde! --------------------------------------------------------------------------------- NAHASKETA Pablo Martin MASTERRA Pedro Viñuela ZUZENDARIA ETA ARGAZKI ZUZENDARIA Saioa Contreras ARGIZTEPEN ETA KAMARA LAGUNTZAILEAK Noa Nicolás Paula Boo EDIZIOA Iñigo Garcia de Andoin KOLOREA Lander Moreno Lizarraga DANTZARIAK Aimar Odriozola Arthur Barat Ioar Labat Maialen Mariezkurrena ESKERRAK Sukena, Anje Duhalde, Josu Guillen, Iosu Zabala, Txanpi, Neomak, Txerra Bolinaga, Bernardo Atxaga, Roberto Moso, Gari, AimarZ, Euskoprincess, Buru Arin, Arrano Pertxa, Denso, Mutiko, Tatta, Maruxak, Maria Blanco, Manex Astigarraga, Asier K, Antton Telleria, Zoroen Kluba, Silitia, Jon Salinas, Niko Bortolini, Ezezez, Borla, Hiuzz, Beñat Herdoil, Dani Matxinena, Kaparrak, XSakara, Etxekalte, Kalipotxo, Norman Bates, Garraio, Vazquez, Rally 48, Dj Bolo, Piztia, La Eskolta, Raimundo el Canastero Herriko plazak begiratzean txakurrak daude lasai kalean zein dira haiek? zein gara denok? ez zaituztegu nahi hemen gaudenok Zurito batek apar gehiegi, kaleak baita ere hotzegi pareko plazak begiratzean, indarrik ez da lehengo aparrean Denok gabiltza, ez gaude denok ulertzen al du hemengo inork? Guretzat berdin dira, eguna eta jaia dena bihurtzen dugu borrokarako gaia Denok dugu lekua, orain bada garaia har ditzagun eskuan, ordua da ta, giltza eta laia zein da zure nahia? Denok borrokan, geldirik ezin egun eta jaia dira berdin denok gabiltza, ez gaude denok ulertzen al du hemengo inork? Guretzat berdin dira, eguna eta jaia dena bihurtzen dugu borrokarako gaia
2026/06/11
Begi Hauek (Treverb)
Treverb - Begi Hauek (2026) Letra: Begi hauek ezin ikusi naukate. Begi hauekin itsutasunean murgildurik nago. Bapatean argitu egin da ta zu hor zaude, neri begira, irrifarretsu. Ez dakit nola ikusten den zure ikuspegitik, baina nirea jada nahiko iluna dago. Zerbait ikustekotan, zu izan behar zaitut buruan. Argi nazazu bidean. Hurbildu zaitez laztana, berotasunak gida dezala, zurrunbilo honek eskaintzen duen pasioak, sendatu nau. Begi hauek ezin ikusi naukate. Begi hauekin itsutasunean murgildurik nago. Zugan pentsatzen ikus dezaket bai, nolakoa zaren, zeure pausuak, hau da hau berua. Zerbait ikustekotan, zu izan behar zaitut buruan. Argi nazazu bidean. Hurbildu zaitez laztana, berotasunak gida dezala, zurrunbilo honek eskaintzen duen pasioak, sendatu nau. Begi hauek ezin ikusi naukate. Begi hauekin itsutasunan murgildurik nago. Zugan pentsatzen ikus dezaket bai, nolakoa zaren, zeure pausoak, hau da hau berua. Begi hauek. Begi hauek. Begi hauek. Begi hauek. … Grabaketa lekua: Arga Music Studio Grabaketa, nahasketa eta masterra: Oroel Otal Ekoizpena: Oroel Otal eta Treverb Kolaboratzaileak: Pantx Records eta Zuretzako Mezua Bideoklip-a: TZ Produkzioak Artwork-a: Anxo (@sk_graph)
Gau ero (Maskak)
Ideia : MaskakZuzendaritza : Mario Lezaun Zuzendaritza artistikoa : Haitian Olhagaray Ekoizpena : Mario Lezaun Argazki zuzendaria : Julen Arregi Kamera laguntzailea & gaffer :Julen Aldama Casting : Amets Ibarra Casting : Ainhoa Larrañaga Casting : Adrian Pemau Argazki finkoa : Haitian Olhagaray Edizioa : Mario Lezaun Kolorea: Julen Arregi Figuranteak : Haize Albor, Illan Albistur [Bixtur], Xan Aguerre, Maiana Arangoitz, Maylis Arza, Oihan Arricau, Oihan Connor, Xalbat Corret, Andoni Bidart, Klara Borthayre, Patxi Darthayette, Lucas Demiguel [Miki], Jean Doyharcabal, Iban Idieder, Patxi Lascaray, Xabi Legras, Idoia Harispourou, Anna Iraola, Patxi Jaureguiberry, Adela Legras, Paul Ledoux, Ekain Murguiondo, Thomas Membrede, Xania Marianne, Lorea Mujica, Eheina Ospital, Joana Parachu & Victor St Cricq Ahotsa: Patxi Cazenave Gitarra : Betti Albor Teklak : Battitt Etchart Bateria : Thomas Saragueta Hitzak : Haize Albor Grabaketa : Paxkal Etxepare Nahasketa : Paxkal Etxepare Masterizazioa : Simon Capony Komunikazio arduraduna : Haitian Olhagaray Managment : Bidean Produkzioak HITZAK : Trago bat gehiago, Mundua itotzera doa Argiak, musika, ideiak itzulika Lurrean, berinezko puxka metak milaka Gure penen metafora bat bezala Gau eroan, ero bilakatzen naiz, Ero gau eroan Gauero areago Ero baino eroago Hitzik gabe mintzatzen dira gorputzak Taupadaka entzuten ditut bihotzak Zure garrasiak eta gure soinu hotzak Maite zaitut, hau da erran behar dena Sinets dezazun iten dutan zinema, Ez zira izan lehena, ez azkena Gau eroan, ero bilakatzen naiz, Ero gau eroan Gauero areago Ero baino eroago Biharamunetako doluak haste Mamu beltzak ez dira joan batere Gauak egunari bahitu dizkio Nituen motibazio eta desio Orain, ondoko gaualdia dut obsesio
Suscribirse a:
Entradas (Atom)