2025/04/06

Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025


Araba Euskaraz´25 kanta eta bideoklipa; Arbasoen su Txikia (Etenik gabe) da abestia, eta Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra. Abestiaren grabazioan, bere taldeaz gain, hainbat artistaren laguntza izan du Urdangarinek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), eta Adriana Fernandez. Euskararen transmisioari, euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere. Bideoklipa, berriz, Jon Santamariak egin du eta gure arbasoen sugarra piztuta mantenduta, eta jakintza horietan oinarrituta, esperientzia berriak eta abenturak bizitzera gonbidatu nahi izan du bideoklipaz gozatzen duen ikuslegoa. ARBASOEN SU TXIKIA (Etenik gabe) Pentsa, erromatarrek Irulegiko herrixka hura nola desegin zuten, esklabo hartuz, etxeak errez. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Arbasoen su txikia eskutik eskura, igarotzen. Pentsa, Lazarragaren poema eder desagertuez, hainbat mendez. Pentsa, Landucci haren hiztegirako sei mila berbez. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Aurrekoen su txikia eskutik eskura igarotzen. Gerran, fusilatu zuten Lauaxeta Santa Isabelen. Gure hizkuntza ezin zen inon hitz egin, galarazi zen. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Arbasoen su txikia eskutik eskura igarotzen. Ikastolak sortu ziren, Araba euskaraz iratzarri zen. Euskararen su txikiak milaka ta milaka bihotz ditu berotzen, etenik gabe. FITXA TEKNIKOA Kirmen Uribe: Hitzak. Mikel Urdangarin: Musika eta ahotsa. Koldo Uriarte: Sintetizadoreak, pianoa, testura elektronikoak. Ander Hurtado de Saratxo: Bateria. Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa. Ahots gonbidatuak: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), Adriana Fernandez. Jon Santamaria: Bideokliparen egilea. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/    / @gabidelamaza      / euskalkaraokeak   Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music

No hay comentarios:

Publicar un comentario