2025/04/14

Garaiak aldatzen baitira (Audience)


https://txantxangorria.eus/autorea/audience/ Garaiak aldatzen baitira · Audience Abestia: Bob Dylan (Blowin' in the Wind) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Bob Dylan berrikusia


Zaudeten lekutik erdu berehala eta onartu urak gora datozela, laster zaudetela denak mela-mela, gal ez dadin zuen garaia, hasi igeri arin edo ito bestela, garaiak aldatzen baitira. Idazle, kritikari, profeten erara erne ibili, hauxe azken aukera da. Ez mintzatu goizegi, unea ez bada jada, hurrena nor den jakin ezinda, gaur dena galtzaile, bihar garaile da, garaiak aldatzen baitira. Erdu senatariok, kongresuko jendea, ez geratu atean, ez eten bidea, azkena ez baita zauri gabea; kanpoko gerra hurbiltzen ari da, birrinduko du leiho-hormen tartea, garaiak aldatzen baitira. Lurraldeko aita zein amak, batu eta ulertezinik ez kritikatu. Seme eta alabak ezin menderatu; zuen bidea zahartzen ari da, onartu ezik, berririk ez hartu, garaiak aldatzen baitira. Marra bat da hor, zoriarena, azkarra izango da gaur motela dena, orainaldi hau, laster lehena; ordena galtzen ari da, gaurko lehena, bihar azkena, garaiak aldatzen baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario