2025/06/30

Gora bihotzak Eidabe


GORA BIHOTZAK!

Auzoan zehar banabil kalez-kale

Irribarretsu eta konplexurik gabe

Auzokideok elkar zaintzen dugu

Eta elkarrekin gure lema kantatu

Maite dut maite aske bizitzea

Maite dut maite aske maitatzea

Maite dut maite batera gaudenean

Eta denok bat eginda dantzatzen garenean

Mugi-mugi ipurdi hori alde batera

Mugi-mugi ipurdi hori ta orain bestera

Mugi-mugi ipurdi hori zuk nahi duzun eran

Gora bihotzak!!

Indarrak batuz garaiezinak gara

Itsaso bat sortu dugu tantaz tanta

Eta ur horiek badakarte mezua

Zabalduko duguna auzotik mundura

Maite dut maite aske bizitzea

Maite dut maite aske maitatzea

Maite dut maite batera gaudenean

Eta denok bat eginda dantzatzen garenean

Mugi-mugi ipurdi hori alde batera

Mugi-mugi ipurdi hori ta orain bestera

Mugi-mugi ipurdi hori zuk nahi duzun eran

Gora bihotzak!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario