Jainko izaterik ez da saiatuko zaren arren
jainko izaterik ez du hezur-haragizko batek
Eguna heldu dut fuerte bi hanketatik
bildots hilak heltzen dituzten bezala
Eguna heldu dut fuerte bi hanketatik
Bildots hori begiratu dut pena aurpegiaz
bizilagun batek ni goizean bezala
bildots hori begiratu dut pena aurpegiaz
Aditu dut “Haizea Garizumakoa”
akaso berrogehita bosgarren aldiz
eta aditu dut berriz
ikusi naute irriz
Hartu dut agenda: 2025
usteltzen ari da sagar bakan hori
atzeratu dut berriz
hitzarmen bat edo bi
Bi ile xuri atera zaizkit
ispiluan bildotsa, sagarra eta ni
Jainko izaterik ez da
saiatuko zaren arren
Jainko izaterik ez du
hezur-haragizko batek
Jainko izaterik ez da
saiatuko zaren arren
Jainko izaterik ez du
hezur-haragizko batek
Jainko izaterik ez da
hezur haragizko
Saiatuko zaren arren
Jainkorik ez dago
Jainko izaterik ez da
No hay comentarios:
Publicar un comentario