2025/11/20

Rock eta Rollin Anje Duhalde


Biziaren bidea deitzen genuen
lilura eta amets sortzen baitzuen
bere irudi hotsez asetzen ginen
hain miresgarriak ziren,

Geroztik "Union Jack" egin duk biderik
baduk hiregatik nor enganaturik
Elvis ta Marilyn dituk ehortzirik
ez duk aurkitzen biderik.

Joan dira lilurak ta mitoak
gure gaztetako kontuak
Rock eta Rollin, digute aldegin
Rock eta Rollin, gure ametsekin.

Nekatuak dituk hire teoriak
nekatuak ere hire irudiak
Dylanek bigundu ditik abestiak
ez dik barkatzen biziak.

"American way of life" galdu duk bidea
beldurgarria duk hire boterea
onik egin be duk hor daukak ordea
egiten dukan kaltea

No hay comentarios:

Publicar un comentario