2025/11/03

Tantaka (Burutik)


Musika: Burutik Produkzioa, grabaketa eta nahasketa: Josu Erviti Ko-produkzioa: Peio Martinez Bideoa: Peio Martinez Kanpo irudiak: Hatortxu Rock Ohore, agur bero. Zurekin oroituko naiz inoiz huts egin ezkero. Betiko zirudien, ta non geratu ziren ikusiko ez dutenak maitasuna ez dela orain erregaiaz neurtzen? Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria, izanda gaindia iragandako iragan guztia. Orok jarriaz zuhaitz, belar, lore ta harritxoak osatzen da gure basoa nahiz horrenbeste espero sute eta furtiboak. Hargatik ez dirudi ez gaudenik eroak. Estadistikei buruz estadistikak dio huts egin lezakeela. Tinko jarraitzen dugu, nahiz esanez adio. Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria. Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia. Nork emango dizu bat eraman ezkero milak jarraituko dugularen bermea? Arauak ez gaitu egingo herri askea! Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria. Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia.

2025/11/01

Flash begi batean (Itoiz)


Gero...
astindu gauaren hormak
zein suaz urtzen saminak...
musikaz?
gero...
magiaz igortzen nau guztiz
zigarroak suzko begi bat dirudi.

Ilunare ilunare ilunare
pizten ari zaizu ilea...ez?
zure sare barruan nago.

Gero...
i love ezpain bilduma
txirrinduak gure zai arean gurpilez gora
gero...
eseri uhinetan
utopien museotatik ezin ihes.

Haizebare haizebare haizebare
pizten ari zaizu ilea... ez?
Zure sare barruan nago.

2025/10/30

Punpaka (Ziztada & Rlantz, Komadü ft Mad Muasel)


Dancehall erritmo beroak, gorputza mugitzeko sortua! Instagram: / ziztada_rlantz Bandcamp: https://ziztadarlantz.bandcamp.com/​ Kontratazioak/ Contrataciones: ziztadarlantz@gmail.com Ahotsa 1: / irune.ziztada Ahotsa 2: / madmuasel Produkzio/Nahasketa: / rlantz.wav Saxoa: / inigo.komadu Bideoa: / anderprms Punpaka letra: (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehall-an dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila (Ziztada) Lasai, lasai, heltzekotan garaiz Errezetatik hiru sendagai Alai, alai, nor aterako zain Atzo ez zen eguna, gaur berriz bai (Mad Muasel) Igo bolumena, nire inguruan onena Gora gure sormena, dantzatzen gorabehera Iraupen lasterketa, banaka eta taldeka Hau ez da lehiaketa, jarri arreta Reggae dancehall-a da elkargunea, Gero ta habilago sortzen sarea, Ahizpekin dantza tokia da etxea, Lehentasuna da jende askea (Ziztada) Pikete onena jantzi dut ta gehiegi da, Ez dut ordurik burua galtzeko egina, Ez dut ardurarik momentua iritsi da, Mila gorputzen artean zurearen bila Basati bazara, gerturatu ta gozatu beheraino joanda Lotsari bizkarra, lagunekin gozatzeko duzun beharra (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehall-an dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda Gogoa baduzu hurbildu gure jaira Dantzatokietan hau da gure maila (Mad Muasel) ... Parrandan beti rimatzen korroan ... Pozik gaude gure artean partekatzen ... Poltsikoan daramat behar dudana Party party bai gaur da sound system Punpaka, paka, goazen gozatzera Punpaka, paka, dator datorrena Punpaka, paka, aire freskoa Punpaka, ziztada! Eh (Ziztada) Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko (Atmosfera sortzen, belaunaldi desberdinen arteko lotura) Abesten duen herria ez da inoiz hilko (Reggae music, errespetuaren kultura) Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko (Tenpo, tenpo mantendu tinko, tinko) Dantza askea ez bada ez naiz jeitsiko (Sendo, sendo, mantendu tinko, tinko) (Bis) (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehallan dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda Gogoa baduzu hurbildu gure jaira Dantzatokietan hau da gure maila

Egiegia (Olaia Inziarte - Baztango koro ttiki)


Deus ez bada egiegia zer dugu kantatuko? Garai makurrak gazteendako… Zer dugu kantatuko? Deusere ez bada egiegia zer dugu kantatuko? Garai makurrak gazteendako; Zer dugu kantatuko? Toki bat ez aukeratzea bat aukeratzea da Zer dugu kantatuko? Zer dugu kantatuko? Ume hilak, urtebetetze bat, nola egin aberats “Get ready with me”, gerra badela eta erosi kandelak Kontuz aita, gaur ez dakigu zer izanen den bihar ez du kristalak egin guk dugun ebakia Lehertu aurretik ezagun duguna urak itogarri bihurtu baino lehen nahi nuke lan egin esperantza pizten (baino) ereserkietan ez gara kabitzen Ume hoien bizia konpondu posible izanen balitz aurrekoen akatsak ulertu aurrera eginen badugu Ume hoien bizia konpondu posible izanen balitz Ume hoien bizia konpondu

Blu (Sara Zozaya)


Igande gau bateko sentsazioa da ‘Blu’ attä lan berriko aurrerapen kanta. Irratia altuegi, afaltzeko zopa hotza eta bihotza ere hotz. ‘Blu’ es el adelanto del nuevo EP, ‘attä’. Esa sensación de domingo por la noche con la radio demasiado alta y sopa para cenar. Poema: Castillo Suarez Produkzioa: Ke Lepo Mix, Master: Eñaut Gaztañaga Design Aise Director, Edit : Iker Gozategi Styled by Santiago Martin Fashion assist Patricia Álvaro Muah: Alba Herrera DOP, color : Unax Silva Oñez Gaffer : Borja Herran Eskerrak: Dinamoa Letra: Iritsiko da astelehena, ahaztuko dugu maitasun denak direla, ahaztezinak. Iragana desegiten da. Ahaztuko dudana, gorpuak ondo gordetzen du, ahoek ere, ixilik nago, beti egon da hor. Toe-ren kantua, euriak ikutu eta ederrago egiten du. Galduta nago, beti egon da hor, beti egon gara. Iritsiko da astelehena, iritsiko da astelehena, lehor hitz egingo didazu.

Amets prefabrikatuak (Hertzainak)


Amets prefabrikatuak (Hertzainak) Erabakitako programari jarraituz buruko minak hil zuen andrea. Jazarraldi instituzionala ta hutsik gelditu zaigu Prefabrikatutako ametsetan estadistikaren zeruan borondatea itoa izan da kontsumoaren ferian Beldurrak batu gaitu ziutatean funtzioa beti aurrera. Biziko gara aski urrutiatuak elektrogailuek zainduta Prefabrikatutako ametsetan... Ardo batzuk eta ideiak zarrapastaka hiltzen dira jaio baino lehen. Behin dena nahi zuten hoiek dagonarekin moldatzen. Prefabrikatutako ametsetan... Behin dena nahi zuten hoiek bere buruekin konformatzen. Behin dena nahi zuten hoiek dagonarekin moldatzen. Prefabrikatutako ametsetan... Prefabrikatutako ametsetan... Behin dena nahi zuten hoiek bere buruekin konformatzen. Behin dena nahi zuten hoiek dagonarekin moldatzen. Prefabrikatutako ametsetan...

Venta Aundi (MONSIEUR LECRÊPE & YPSEN)


Hitzak - MONSIEUR LECRÊPE Basea - YPSEN PRODS. Gitarra - IKER PANDO Baxua - SERGIO LACASIA Munduko adlib onenak - MUXKER JAUNA Koroak - ENARA Bideoa - LUIS ECEIZABARRENA Grabaketa eta nahasketa - LACASIA DE LA MÚSICA Masterra - VACUUM MASTERING Monsieur leCrêpe is in the town. Everybody wants to come around. He´s got the champion sound. Esaidazu holako bat non dagoen. I step into the ring, Isidro Gaztañaga “Handsome Izzy”. Beude gugan ez daudenak; besteak, ahal dela, bizi. Bihotzeko batek emanda edo minbiziz La Quiaca denon zain, así que easy. Kendu txapela, burua dantzan jartzen diat lowrider bat bezala. Batzuei ahaztu zaie beste batzuei esker daudela. Denbora azkar doa nire edadekin, nahastu zaizkit azkenaldian gaupasak eta gaubeilak. Pilatzen joan zaizkit espuelak, biltzen ditut zepelak. Jasota nago epelak, ez naizelako epela. Atzo eta gaur atzetik tropela, ez dago eginda niretzat trokela. Nolako eskola, halako okela my fella. Bururik ez daukanari ezin heldu lepotik. Hustu palankanak eta jantzi berokiak. Let´s go kid, askatu hadi zepotik. You hear that sound? Monsieur leCrêpe is in the town. Everybody wants to come around. He´s got the champion sound. Esaidazu holako bat non dagoen. Esan zidan amak aspaldi: “Zertarako hainbeste errima, hainbeste esaldi? Laburbildu, seme, eta esan dena mierda bat dela. Irribarrez esan nion arrazoia zeukala, “baina ama, nik ez dut musikarik egiten, nik egiten dut txahala”. Pa' los chavales, pa' las chavalas. Parrandazale, markak azalean, notak apalean, bota eta bale, metele. Bocato di cardinale originale, pecorino eta guanciale. DALE JUAN, DALE ezer berririk ez. Por alegrías con mis chiques, my flow the sickest. Soy tan viejo que pegaba en las paredes los stickers: GELDITU AHT NUKLEARRIK EZ Dale al speaker, keep clean la cuisine. Ez dago zu bezalako inor unibertso guztian. Jarri babarrunak egosten su txikian eta zerbeza freskatzen, ospatu dezagun. Monsieur leCrêpe is in the town. Everybody wants to come around. He´s got the champion sound. Esaidazu holako bat non dagoen. Mad combination: kanuto eta akeita. Rollo Ypsen eta leCrêpe, Kanoute eta Keita. Egia esanda askoz hobeto nago eserita, urte batzuk badira jada ez dauzkadala hogeita... Nineteen eighty fatherfucking nine. Ez naiz ohitzen ohetik jaikitzen on time. Ez baldin bahaiz altxatzen nik ezingo dinat iraun, baina hala ere etorri naun. "That´s the sound" Monsieur leCrêpe is in the town, en la city: Donostia, titi. Mucho guayón, poco graffiti. Herria joan zaio giriak etorri diren tokitik. Dirua azkar doa, gu poliki. Aldatu da giroa azken boladan eta ez dakit nik nola den turista baino etsaiago dagoena gosearen koletan. Ez da josten hola eta hola errelato bat. Nolatan hainbeste hotel dauden hiri batean daude hainbeste kalean botata? Cola y plata. Eneko Goia lotu ondo zure korbata. Ezin esan ez duzunik irabazi soldata, parke tematiko baten alkatea zara eta. Plata y coca, la vida loca. Bota iezaiezu bistazo bat Donostiako kaleei: mucho madero, mucho guiri pero poca ley. Mucho gabacho que ha venido a ver a Roca Rey. Lo que no te cuentan de Donosti. ¿Quién está detrás de Kote Cabezudo? Su lado obscuro otra vez

2025/10/24

Sanguis martyrum (Imanol Larzabal)


Sanguis martyrum Ene herri on bakezalea, eliza zuriz bethea, Goizerritiko Jaungoikoaren herri hautetsi maitea. Hire zerua garbi duk, kheak Hegoak ditik ohildu; Oihartzun gabe hire ohoitzan auhenak dituk ixildu... Zuen auhenak, ene arrebak plazetan errhauts eginak, gizon beltz heiek erre zaituzten Euskalherriko sorginak! Dekula zuen martyrioa ez da khantatu euskaraz. Niketz orhoit naiz: dietzadala bertso berriak sortaraz. Zinez alpherrik hil zaretea? Galdu zarete orozbat? Ezin da...ezen zuen odola date pagano-hazi bat. Zuen odolaz erein 'tutzue Europako laur hegalak, zuhauiek eta zuen ahizpek, oi! aphez-eme aphalak. Belhaunik beklhaun zueri esker da begiratu azkarra

2025/10/23

Eraman nazazu (Herenegun ft Marte Lasarte)


Abestia: Herenegun Ahotsak: Herenegun x Marte Lasarte Produkzioa: Borja Antón Grabaketa: Haritz Harreguy (Higain estudioa) Masterra: Victor García Mauka Musikagintza BIDEOA Ekoizpena: MUGA Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso Zuzendaritza eta edizioa: Aitor Aranguren Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Kamera laguntzailea eta fokista: Julen Aldama Steadycam: Imanol Iraizoz Kolorea: Heli Suárez Rental: Epic Films FX: Yeray Lizarazu (Intxisu FX) Esker bereziak: Nestor Urbieta, Enara Urreta, Diego Montaña, Paloki. Begiak itxi eta burua itzali zenuen (?)iztik zegoen beharra Sinkronizatu eta eguneratu genuen Baina azkenean berdina da Dena aldatzen dela Biok bagenekien Ez ahal zen hori izan adostu zena Zeinena zen aukera Gutxienekoa zen Oraintxe daukagu ta azkena Nazkatuta zaudela ohiukatzen didazu Baina begiek ez diote hori Egia ote da dena amaitu dela? Mundua ankaz gora jartzen baduzu еre Itzuliko zarela zin egin Baina bеstela eraman nazazu zurekin Mundua ixiltzean hitz egiten hasi ginen Esateko genuen eta Hitzez ziurtasunez apustu egin zenuen Gehiegi zegoen jokoan Guztia amaitutzat beingoz eman nahi nuen Ez ahal duzu izan nahikoa? Irabazle ginela uste genuen arren Ospatzerik ez dago gaurkoan

Maite, maite, maitia (Urko)


Maite maite maitia Zu zara nerea Zu zara berria Zu zara negarra Zu zara irria. Maite maite maitia Zu zara mailua Zu zara aizkora Zu zara egurra Zu zara burnia. Hurbilduko banintz ta ikutuko ba zindut. Hemen, hemen zu ta ni bakarrik, bakarrik munduan, bakarrik maitasunean. Maitasuna. Zer da maitasuna? Zer da maitatzea? Zenbat irautzen du maitasuna? Zu ta ni bakarrik maitasunean. Maite maite maitia... Bainan, Beti dago maitasunean, bainan zerbait. Jadanik ezin dezaket maita. Hain laburra izanik nere zureganako maitasuna dagoeneko hillik da. Maite maite maitia...

2025/10/21

Goizian goizik (Imanol Larzabal)


Goizian goizik jeiki nunduzun

Goizian goizik jaiki nündüzün espusa nintzan goizian
Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelhki zenian
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
-Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik
Mündü ororen ixilik eta Jinko jaunari ageririk
Buket bat igorri ditadazü lili arraroz eginik
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

-Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian
Zitroi urez ürkhüzten nizün astian egün batian
Astian egün batian eta ostirale goizian.


2025/10/19

Ustela (Itoiz) ETB


Nire lagun xelebrena nire mailu urdina farretan irabazle usteltzen ari da da da inpotentzia aurrean lege onena izandakoa... ez dut sinisten legeaz lege-gizon mailu gabe naiz ni Usteldu bahaiz zer egingo didate mailu behar zaitut... ez usteldu Ez pentsa izarrak edo metaforak kolpatzea nahi dudana ezta ere poemak egin gaizki joatenzaidanean mahiak, kristalak... apurtzea baizik defentsa onena zara legeen gorilen aurrean. Usteldu bahaiz zer egingo didate mailu behar zaitut... ez usteldu