Sanguis martyrum
Ene herri on bakezalea,
eliza zuriz bethea,
Goizerritiko Jaungoikoaren
herri hautetsi maitea.
Hire zerua garbi duk, kheak
Hegoak ditik ohildu;
Oihartzun gabe hire ohoitzan
auhenak dituk ixildu...
Zuen auhenak, ene arrebak
plazetan errhauts eginak,
gizon beltz heiek erre zaituzten
Euskalherriko sorginak!
Dekula zuen martyrioa
ez da khantatu euskaraz.
Niketz orhoit naiz: dietzadala
bertso berriak sortaraz.
Zinez alpherrik hil zaretea?
Galdu zarete orozbat?
Ezin da...ezen zuen odola
date pagano-hazi bat.
Zuen odolaz erein 'tutzue
Europako laur hegalak,
zuhauiek eta zuen ahizpek,
oi! aphez-eme aphalak.
Belhaunik beklhaun zueri esker
da begiratu azkarra
No hay comentarios:
Publicar un comentario