Goizian goizik jeiki nunduzun
Goizian goizik jaiki nündüzün espusa nintzan goizian
Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelhki zenian
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.
Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
-Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik
Mündü ororen ixilik eta Jinko jaunari ageririk
Buket bat igorri ditadazü lili arraroz eginik
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.
-Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian
Zitroi urez ürkhüzten nizün astian egün batian
Astian egün batian eta ostirale goizian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario