2014/02/15

Pupu eta Lore (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)



Konposizioak, moldaerak zein programaketa: XABIER ZABALA

Behin Pirritx etorri zitzaigun
amatxo izan nahi zuela.
Gogotsu nengoen,
eta hara hemen.
bi umetxo batera.
Goxo hartu dute titia
Ozen bota puzkerra.
Zuk, aldaiezu pardela,
garbitu kaka-pastela.
Sudurra bezain gorria
ez jartzeko ipurdia.
Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
Pupu, marru ta zalaparta
etxeko rock abeslaria
Poliki, suabe,
kopla kantan lore
gure bertsolaria.
Eskutxoak txiki-txikiak
Oinak handi-handiak.
Begiak zabal-zabalik.
Oraindik ez dute hortzik.
Baina irri egitean,
ez dago politagorik.
Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
YUPI!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario