2026/08/31
Bizitza ozen denean (Mugan-Burutik)
Hitzak, kontaktua eta informazio gehiago:www.mugantaldea.com Badakizu, esan, jasan, eman gabe dena da itsaso herdoildu bat, ulertzen ez duguna Baina gordeko dizut nahi ez duzun zama, inoiz entzungo duzu Baina ez zaitez galdu nire beldur bildumetan, berriz Baina gordeko dizut nahi ez duzun zama Berriz entzungo nauzu Baina ez zaitez galdu nire beldur bildumetan Ez, ez hartu minez, keinurik zorretan ze munduak gogor jotzen duenean, airez bi eta erortzean berriz zaude urez lepo, lekuan Bakarrik zaila denez beste bat bilatzen hazten gara, nahiz estali urez gero erruak Zaila da onartzea, gailentzen den nekea, eta eskatzen dugu itxaroteko portuan ze munduak gogor jotzen duenean, alde egin eta erortzean, beti zaude ni eusteko lekuan bakarrik
2026/08/30
2on errua (STR)
ANE ROTek antzeztua.
2026/08/29
Ezekielen prophezia (Itoiz)
Ezekielen prophezia
eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik
eta euri zitalari esker bizi da
ikusi zituen gurpil sutsuak
arranotu zaizkio, amoratu
eta bazter batean aurkitzen da
eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik
eta euri zitalari esker bizi da
ikusi zituen gurpil sutsuak
arranotu zaizkio, amoratu
eta bazter batean aurkitzen da
desafinatzeke nahasirik gabe
jadanik agure itxura eutsirik
gauaren pareta "sprai"atu duzu
hamazazpi urteak
hamazazpi zuri dira ezekiel
mingotzaren merkromina ezekiel
eter labur bat zara
hari single bat zara
betiko
eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik
eta euri zitalari esker bizi da
2026/08/28
Euskal Herritik aparte (Iokin eta Iosu)
Maiatzeko egun batez
gose greba bat hasi genduan
geure borondatez;
goitik defentsarik batez,
guztia zan geure kaltez,
obispo ta apaiz kolko handiak
lasai bizi bitez.
Paper bat geunkan egina,
laburra baina gordina,
bertan azaltzen genduan Euskal
Harriko samina;
zer sermoi ta zer dotrina,
bazan zerbaiten premina,
berriro ere egingo geunke
kanpoan bagina.
Hiru egun ta erdira
lotuta komisarira,
ardi gaxoak bezala goaz
geure hiltegira;
jotzen hasiko balira
bizkarrik ez erretira,
lehenago ere emandakoak
danak hartu dira.
Geroztik aste betera
tribunal faltso batera
azaldu ginan geure krimenen
kontu ematera;
mila arrazoi atera
ebezan gure kaltera,
hamabi ta hamar urtena jauzi
jakuzan kolpera.
Heldu ginan Zamorara,
inpernu zulo hontara,
Jainkorik bada dagon lekutik
gaitzala anpara;
urte batzuen bolara
gu hemen izango gara,
bien bitartez Euskal Herria
askatzen ez bada.
Hona amaitu baino lehen,
bost apaizak zeintzuk diren:
bat da Gabika, urren Kalzada,
Naberan ondoren,
Amuriza da laugarren,
nor falta ote da hemen:
guztion buru Nikola jarri
behar nuen lehenen.
2026/08/27
Ni naiz txakurra deitu zizuna (Xabier Silveira)
Kaixo Felix ixasilver naiztxakurra deitu zizuna modu polita ez zela aldez aurretikan jakituna baña lortu nun bai lortu ere horrrekin bilatzen nuna ahantzi bazaizu, porsiakasore hona nere erantzuna Denbora joana ausnarketari etzaionez lagun txarra Kazetariek zabaldu zuten bertsio bat ta bakarra zalantzan jarri eziña bera ez al da bitxi xamarra ze kristo izan zen ados etzena ixilarazi beharra? Zuk telebistan,, irratietan eta egunkarietan lau haizetara zabaldu zenun beldurra modu denetan sentiaraziz bizitza bera beldurgarria benetan eta txertoen ondorioz zenbat hil dira azken urtetan Donostiako hospitaleko ZIUek nolako sona hartu zuten zu ziñen ezkero bertan buru zen gizona bapatean uy, gogoratu dut han larri gaixo zegona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona Negazionista esan zenidan argudiotan zein urria gelditzen ziñen, nahiz ta iraina ez den taktika berria gaitza inorrek ezzun ukatzen baina bere jatorria isolatu ez den birus bat zen? ze igerlek igerria? jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona PCR-ak diagnosian erabiltzeko autua ongi dakizu izandu zela maltzurkeriz gauzatua hola bihurtu zenuten zirku intzidentzi metatua argi utziz hau dela herri bat arras manipulatua jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona gorritu gabe aipatze hutsa asintomatikoena haseran broma ziren ta gero haserrea eta pena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena
2026/08/24
Iraultzaren metxa (NAFARROA 1512)
2024ko azaroaren 16 an Durangon ospatutako Pintor Rock, Bonus trackaren jaialdian grabaturiko kontzertuko bideoaIrudiak eta muntaia: Javi Etxegarai eta Johan (Bukara films) / bukara_films Abestia Iruñako Sound of Sirens estudioan grabatua eta Masterizatua dago Julen Urzaizen eskutik 2023ko maiatzean. ........................................... Kontaktua: 1512nafarroa@gmail.com Instagram: https://instagram.com/nafarroa_1512_ .......................................... LETRA (EUS) Errautsetan beti da sugarra, ezkutuan baina hor da. Otzan gaitza dena azkenean, indarrez lehertuko da. IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT, ETSAIA AKATZEN SAIATZEN, BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Donostian bada dinamita Lehen ekintza armatua Trena gertu eta lehertuko da Gure mezu militarra IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT, ETSAIA AKATZEN SAIATZEN BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Metxa piztu zen iraultza errailetan hasi zen Metxa piztu zen hazia dinamita izan zen IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT! ETSAIA AKATZEN SAIATZEN BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Sugea negualditik esnaz aizkora zorrozten Sugea negualditik esna aizkora zorrozten
2026/08/23
Burua galtzen (Ezpalak ft. Iratxe Txuleria, Joder)
“Burua galtzen” Ezpalak taldearen "Bi alde" Ep-ko lehen kanta. Jarraitu Ezpalak YouTuben: https://bit.ly/3ezBrFb Jarraitu Ezpalak hemen: Instagram: / ezpalak Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?... Bideoa: Juanjo Berasain. Audioa: Musika eta hitzak: Ezpalak. Ekoizpena grabazioa, nahasketak eta masterizazioa: Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak). Hitzak: Zazpiterdik jadanik Ta ez nun irten nahi Argi izpiak esnatu aurretik Egarri naiz Astero berdin nago Ta urteak aurrera doaz Astero berdin nago! Astero berdin nago! Ta ez, ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez! Nahi gabe Lurretik nabil berriz ere Ta nahi nuke Jakin garaiz alde egiten Orain ez da negar iteko ordua Bihar biharkuak Datorrenerako prest! Ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez! Burua galtzen, burua galtzen, burua galtzen! Ez, ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez!
Pijama Party (Aimartz - Txuso)
lyrics by Aimar Zuriarrainprod by Txuso BIDEOA: Zuzendaria: Rita Gratacos AC: Alex Martos GIRLS: Aroa, Bihotz, Dani, Maren, Nora eta Weny Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party PIJAMA PARTY Lokartu garuna Ta loratu dira sentimenduak Borragoma ta arkatza Berridazten liburua Azkeneko orrialdeak Txakurrak birrin zitula Esango diot arrebari Ikusten badigu me mata Ta ez da izan behar maga Pa saber lo q pasa Ortzimugan zein ez da erori No me juzges hermana Que tu sabes que ahora yo soy el que le manda Pijama party Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Botakodeu azken siesta Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Lokartu pijama festan Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party Nire pijamak gordetzen ditu Azken eguneko aztarnak Nire esku barnean margo zenitun Zugana iristeko markak Loreak bezala uda berrian Polinizatzen zu gerturatzean Errekako ura doan moduan Doa dena azkar gela barruan Larrutan Biok besarkatuak Ezkutatuak Ahaztua Gaur gertatutakoak Gelditzen da Paktatuta Batzutan Guk sentitutakoa Haustuta Sutsua Izango da maitatua Barruan ditut tripazorrik Y yo tmb bien zorra Kanpoan ditugu denak begira Y es q esto el lo k toca Toka toka toka me Ke yo decido el cuando el donde y con quien Y aunque dije kiero ser tu bebe Este año mentir se me dara bien Pijama party Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Botakodeu azken siesta Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Lokartu pijama festan Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party Pijama party jolasten partxis Te como la pieza y luego achis
KALENTURA 🔥(XSakara)
Millesker bidxotzez bideo honen parte izen ziñien pertsona guztixeri, eta espero bideo honetaz disfrutetie guk egun horretan disfrute genun beste! Holan eitzen dizeniko gauzek bakarrik geratzen da disfrutetie :) Sharaut @astragernika espazidxue itxitziarren, niretzako pertsonalki bigarren etxeko moduko bat zarie eta politxe da ikustie urtiek aurrera duzela eta bertan segitenzuiela, gora gune autogestionauek! BIDEOKLIPA zuzendaria @jonearriola argazki zuzendaria eta muntaia @rita.gratacos gafferra @xsua_ AKTOREAK @libestebaranz @lizarraldenerea @anepe.acedo DANTZARIAK @zurii_7 @araiijaioo @iraidemacias @maialenth ESKER BEREZIAK @cesarherphoto LAGUNAK @feli_felixa @iratierauskin @euskowboy @ariariariariaritz @biltxo @junemartincea @xabipulla @maitecaru @bewezii @itxasnegutiez @jonnarvaezz PRODUKZIO MUSIKALA rec: @asier.renteria prod eta master: @onepathjb kontratazioak: mikel.amundarain@lasttour.org
Nire aitaren etxea (Fernando Unsain)
Nire aitaren etxea
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soroak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldarik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
2026/08/16
Harrapatuta Mobilen Menphiseko bluesarekin (Markos Untzeta)
Harrapatuta Mobilen (Menphiseko bluesarekin) · Markos Untzeta & Falcone · Markos Untzeta · FalconeEraman bidaian hire ontzi birakarian. 1965-1966 Producer: Gaztelupeko Hotsak Traperoa birak blokean marrazten, zcrgatik galdetu nahi, baina ez du hitz egiten. Neskek goxo hartzen naute zeloa emanez, baina badakit jakin, ezin dut egin ihes. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Shakespeare kalean da, kanpai eta zapata puntadun neska frantses bati mintzo, omen dudana lagun. Mezua igor nezake salatu nauen galdez, - baina postetxean lapurreta, postontzi irekirik ez. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Monak esan zidan trenbidera ez joateko inola; langileek ardoa legez edaten dute odola. Ez nekiela esatean, hark, “nik bat ezagutu nuen, zigarreta bat bezala erre egin ninduen” Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Aitona hil berri, lurpean dago haitzetan, baina ustekabe latzaz jarraitzen dute hizketan, baina nik espero nuen kontrola galtzea, kalean sua piztean tiroka hasiz inola. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Senataria azaldu zen pistola erakusten, semearen ezkontzako sarrerak doan ematen. Ni ia hil ninduten ta ez litzateke zortea sarrera gabe kamioi baten azpian egotea. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Predikaria isilik galde egiterakoan zertan duen hogei libra izenburu golkoan, ta sorgindu egin ninduen frogatzean. Nik esan nion, "ostendu ezin, gu berdinak gara, pozik honekin ?': Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Euri-gizonak bi edabe zizkidan atera, Texaseko jarabea eta treneko ginebra. lnozo, nahastu nituen, burua itota, guztiak zatartu ziren denboraz ahaztuta. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Ruthiek deitzen dit joateko aintzirara bisitan, bals dantzatzen ikusteko Panamako ilargi-argitan. Nik diot, "zuk zer dakizu nire hasi berriaz", ta hark, "badaki zer behar duzun, bai nik ere zure nahiaz". Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Adreiluak Grand Streeten neoi eroak hara igota, han jausten dira hain ondo, hain sinkronizatuta. Pazientziaz eseri naiz prezioa jakiteko, zenbat ordaindu behar den hau bitan ez bizitzeko. Arna, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin.
2026/08/15
Etxetxuria (El Dominiko)
EL DOMINIKO-ren diska berriaren aurrerapen kantua -Musika eta Hitzak: Txomin EL DOMINIKO Sanplea "Beetlejuice" -Soinu Grabaketa: Alkimia Prod -Bideo Ekoizpena: UZTARO Eskerrak Elorri, Kattalin, Iban, Mirentxu eta Reso-ri ! ETXEXURIA BARDA ETXEXURIAN ODOL XURIA SUKALDEKO CARRELAGAN ISURI DA ZARTAK HITZ ITSUSIAK XURETAKO GUZIAK BIHURTU XITU ZIKIN UNTZI BAT OH EMAZTEN ZAPALKUNTZAREN SINBOLOA DIOTE DELA BURKA OH ETXERATU ORDUKOTZ SENARRA HASTEN ZAUXULARIK OIHUKA TA EMAITEN EPELAK TU EGITEN AURPEGIRAT ERTZOTZEN DELARIK ERGELA EZ DA EGON BEHAR BER GELAN EUSKAL ETXE KOLORETSU APAINDUA DOTORETUA LORETXUZ BATZUTAN USPELAK GORDETZEKO MAKILLAGA BESTERIK E’TXU GALTZEN DIRA GALARROTSA BATZU ETXEKO ANDEREA DA ABANTZU DENA DEN GAUZA ORO DA ANTZU EZPADUGU EMAZTE JOA ENTZUN O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OT OT OT OTOITZ GUZTIEK EZ’TUZTE USPELAK KENTZEN EZIN XUTI EZIN IBIL EZIN EZAGUT LAGUNA ZARTA BAKOTXAK EZARTZEN XITU PLANTTA TXARRIAN GRAXANA O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN EZTUXU MAITATUKO SEKULAN ASKI BETI ATXEMAN BEHAR DU ZERBAIT GAIZKI HARTU DITUXU USPEL MARKAK ARGAZKIZ POLIZIARA JOAITEKO 5 GARREN ALDIZ DENEN BEGITAN EZTA XU BEZAIN ETXEKANDERE AZKARRIK ALTA ASPALDI SENAR BASATI BATEK XITU ATXILOTURIK NOLA SARTU DIXUN BURUAN EZIN XINUKELA HORTIK JOAN ETSIPENA GOGOAN MADARIKATZEN DUXU ARROPA XURIA MEHATXU BATEN ONDOAN OHERATZEKOTAN NAHIAGO XINUKE BARKATU BAINO AHANTZI BIHAR MENTURAZ ARITUKO ZAUXULA JOKA BIZITZA BIKOITZA HORTAZ JENDEAK BALAKI ODOL XURIA BERRITZ ISURI DA ETXEXURIAN ETSIPEN XURIA ETSAI XURIA INPERNO XURIAN ODOL XURIA BERRITZ ISURI DA INPERNO XURIAN O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OT OT OT OTOITZ GUZTIEK EZTUZTE USPELAK KENTZEN EZIN XUTI EZIN IBIL EZIN EZAGUT LAGUNA HEGALAK PIZUEGI AIRATZEKO BOTA BEHAR OTE ERAZTUNA O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN
2026/08/14
Agur Euskal Herriari (Urko)
Zazpi Eskualherriek bat egin dezagun Guziak bethi, bethi, gauden gu Eskualdun. Agur eta ohore Eskualherriari: Lapurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari; Bizkai, Nabar, Gipuzko, eta Alabari. Zazpiak bat besarka lot beitetz elgarri. Haritz eder bat bada gure mendietan, Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan, Frantzian, Espainian, bi alderdietan: Hemen hiru 'ta han lau, bat da zazpietan.
2026/08/13
Quisiera ser turista (MCE)
Letra eta ahotsa: MCEMusika originala: Quisiera ser alcalde (Urko) Grabaketa, nahasketa eta masterra: Akademix Beats Irudia: Mikel Casal QUISIERA SER TURISTA I (bat) Quisiera ser turista, Donostiakua Quisiera ser turista, Donostiakua Pintxok ta hondartza, helatuk Zara, selfiak barandillan (ai, ai, ai) Ta Igeldo jaitsi, funikularren, erdi garraxika Quisiera ser bañista, Zurriolakua Quisiera ser bañista, Zurriolakua Eukiko nuke, si akaso iluntzen, uretan tokia (ai, ai, ai) Bainatu ezinik, nahiz eta ipini, bandera berdia Quisiera ser rentista, Mirakontxakua Quisiera ser rentista, Mirakontxakua Biziko nintzan, sultanen gisa, urrezko pixuan (ai, ai, ai) Ta bizilagun, eukiko nitun, Errealekuak Quisiera ser Chillida, Haize Orrazikua Quisiera ser Chillida, Haize Orrazikua Eskuk zikinak, burun burdina, laguna mailua (ai, ai, ai) Haizeak nola, olatuk ola, orraztu goikua Ze Joxemari, hartukoiau pote bat edo? Bat edo bi! Hi haiz hi ardozalea gero… Ardoa? Gaseosa hombre, La Casera. Bueno, bueno, bueno…ze esatek? Ba entzutekena, Patxi, medikuk hala gomendauta Ai ene Joxemari, quien te ha visto y quien te ve, quien te ha visto y quien te ve… Quisiera ser la gilda, Bar Antoniokua Quisiera ser la gilda, Bar Antoniokua Egunak barran, babak ta parrak, piperran gainian (ai, ai, ai) Irentsi orduko, ikusiko dek, a ze pikantia
2026/08/12
Kristalezko eguna (Marte Lasarte)
•Marte Lasarte: Pello Armendariz, Borja Antón, Lore Nekane Billelabeitia, Alex Alonso•Musika/Música: Borja Antón, Pello Armendariz •Hitzak/Letra: Pello Armendariz •Koroak/Coros: Eider Villalba •Ekoizpena/Producción: Borja Antón, Pello Armendariz •Grabaketa eta nahasketa/Grabación y mezcla: Haritz Harreguy •Masterra/Máster: Jon Badi (NorthWavesSound) ***************************************************** •Bideoaren ekoizpena/Video: Aitor Arruti •Zuzendaritza eta edizioa/Dirección y edición: Aitor Arruti ***************************************************** •Extrak/Extras: Pablo, Tere, Val, Afu, Piti, Omar, Ander, Naiara, Balda, Uxue, Idoia, Lucia, Xixili, Iñigo, Iraia, Mer, Amaia, Jone, Iña, Mala eta lagunak •Esker bereziak/ Agradecimientos: La Bodeguilla EUS/ Ahaztuta arazo horiek Segurtasun dosiz Euforiara bide Kale argitsuenetik Aspaldiko lagunen irribarre Ta besarkadak gutxi ez diren Txokora heldu da Hain une leuna Kopa hori altxatu Litro erdiko latak Topa egin ta apurtu Kristalezkoak gara Itzalak zenbatzen zurea ez zen Faltan bota zaitut lurrean Hori izan da eguna Ia perfektua
2026/08/11
Zure orbaina (ETS-La Fúmiga)
ETS eta La Fúmiga-ren 'ZURE ORBAINA' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial "ZURE ORBAINA" d'ETS i La Fúmiga. WEB: https://entolsarmiento.com/ INSTAGRAM:
/ entolsarmiento
FACEBOOK:
/ entolsarmiento
TIKTOK:
/ entolsarmiento
ZURE ORBAINA (orig.)
Pentsatu nahiko nuke ez zinela joan
Ez zela izan bakarrik nire errua
Baina badira ere bizitza honetan
aurreikusten ez diren kolpeak
Ilunabarretako garagardo hotzak
Elkar banatzen genituen bidaiak
Baina ez ginen ausartu azken urtetan
esatera gure arteko egiak
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
I no he tornat als llocs perquè encara no puc
A casa ja no queda ni una foto amb tu
Però cada vegada que jo tanque els ulls
el teu olor em torna a la vida
Orain nigandik hain gertu baina hain urrun
burutik gure abestia ezin kendu
Zergatik egon ginen hainbeste egun
sinisten gure arteko gezurra?
Aurrera egin arren beti hor zure orbaina
Zure orbainak irakatsiko dit nola ihes egin zauritik haratago
Zure orbainak gogoraraziko dit zergatik naizen lehen baino askeago
I ja no queden roses que parlen del passat
Vam viure en un incendi que tot ho va cremar
Farem la nostra vida i el temps ho curarà
Però d'esta ferida, cicatriu quedarà
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
Farem la nostra vida perquè el temps no para
2026/08/10
@hatortxurock egon gineneko bideo laburpena "Begi Bat" abestiarekin batera. 📸@mikel_calvo_ grabatua eta ekoiztua. Emaila: streetwise.iruna@gmail.com BEGI BAT! Beroa barruan sartu zait, bihotzaren taupadak berriz gora badator beste behin haren izena jakin beharko nuke eta nik zer esango dut nik, kalean tabernan edo alboko dendan astean dotore ohi da jantzi bere zer eginak ederki dakizki eta nik zer esango nuke, kalean tabernan ikusten badute beti inguruan dago ta badakit nor den ezkutatzea ez da bere bertute zomorro baten antzera nire inguruan dabil hegan uste dut atzetik dudala ziur naiz atzetik dudala badakit nire atzetik doala Begi bat zabaldu ta badaezpada Begi bat zabalduta badaezpada Ez ezazu bizkarra eman Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren Begi bat! Hiru bider desagertu da baino aldiz bapatean hemen da berriz banekien urrun ez zegoela inor ohartu gabe hemen da aldiz Zomorro baten antzera nire inguruan dabil hegan uste dut atzetik dudala ziur naiz atzetik dudala badakit nire atzetik doala Begi bat zabaldu ta badaezpada Begi bat zabalduta badaezpada Ez ezazu bizkarra eman Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren Begi bat!
2026/08/09
Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez. Mobilizazio nazionala, Irailaren 13an Donostian. Irabaztera: Orainaren oihua borrokarako beharra garai ilunetan itxaropena. Mezu bat doa zabalduz Euskal Herriko kaleetan bidea aurrean dugu heldu eskua. Ez dago beste auketarik irabaztea besterik... Garaiak borrokari eta borroka garaia Erraietan sua gaztetik gaztera. Konpromiso, ilusioa, nortasuna, maitasuna. Herria ta borroka, bakarra hautua. Ez dago beste aukerarik irabaztea besterik. Airerik har ez dezaten bihurtuko gara biok askatasun haize. Garaiaren iluna borrokaz argitzera Zu ta biok batera Herria askatzera Esker bereziak: Peio Uribeetxebarria Madinabeitia Malen Azpiazu Zubeldia Xabier Zuazabeitia Garmendia Irene Larrañaga Alvarez Markel Eguren Toledo #EHirabaztera
2026/08/08
Gasteiz, martxoak 3 (Gorka Knörr)
Hitzak eta musika:Gorka Knörr Pianoa i arranjaments: Carles Cases. Biontxeloa: Sveta Trushka Baxoa: Matthieu Haramboure Soinua: Aitor Furundarena Kaleak hustu egin dirade Austerregun arratsean jendea han hemenka dabil suak eta barrikadak espaloian odola eta amorrua aurpegietan Bi hilabeteetan egon dira huelgara, kalera emanak demokraziaren oinarriak gogor eragin asmotan bainan etsai basati hoiek gerturik dute erantzuna. Langileen eskabidea ezta zilegi haientzat etsai basatiaren legea gaur baita lege bakarra eliz-barruko jendearen aurka tiro jo dute erantzuntzat. Langileen eskabidea ezta zilegi haientzat etsai basatiaren bidea gaur baita bide bakarra eliz-barruko jendearen aurka tiro jo dute erantzuntzat.
2026/08/07
Gazte karpa loratuz (Maddi, Estoldetan eta Peiotxu)
Ahotsak: Maddi Gonzalez de Heredia eta Oihan Finke Bajoa: Elena Lezaun Kitarra: Lander Alkorta Tronpeta: Mario Carril Tronboia: Unai Ruiz de Viñaspre Saxofoia: Peio Martinez Perkusioa Iker Iriondo Talde kolaboratzailea: ESTOLDETAN Nahasketa: Peiotxu Masterizazioa: Peiotxu Portada: Izaro Pardo Letra: Berriz nabil galdezka buruan mila kezka errutinaren preso bizitzan gainezka Hazi eta Loratu Zainduz elkar Indartu Bidea eskuetan Zatoz ta amestu Gazteona indarra Eraldatu iparra Margo, kantu ta algara Etengabe aurrera Mugimenduan gaude Beti herriaren alde Barnera begiratzen Lokaztuz ikasten Herriz herri auzoz auzo kalez kale pausoz pauso tantak olatu euskal herria askatu herriz herri auzoz auzo kalez kale pausoz pauso gazte antolatu euskal herria askatu
2026/08/06
Babesgune (Streetwise)
STREETWISE - BABESGUNE Bideoaren grabaketa eta edizioa: Imanol Iraizoz Abestiaren grabaketa: Julen Urzaiz (Sound of sirens studio) Argazkia: Ander Feligreras Eskerrak: Patron, Haizea eta egun horretan gurekin egon zineten guztiei. BABESGUNE: Nere buruak askotan jokatu dit Oraindik ez dut ezagutzen Urteak ikastaro bat dirudite Beti zerbait berria jasotzen Neu naiz nire etsaia Gurutze herdoildua daramat bizkarrean Eta zu zara nere babesgune Ilun zena ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik Beti hor da laguntza emateko prest Hitzik ez dira behar Bizitzaren enbatak gogor jotzen nau Bidean galdu duguna Badakizu suak itzaltzen Behar zaitut, ta nahi zaitut beti nire alboan Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Baina hori zela bakarrik umeen ipuin Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, argi bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik joan geroztik...
2026/08/05
Ardi latxen herrian (Merina Gris feat Cris Belako)
Music by Merina GrisLyrics by Merina Gris & Gartxot Unsain Produced by Merina Gris Mix & Master by Ed Is Dead (Airaka, 2022) Esker bereziak Cris, Edurne, Jonan, Arriguri eta ekipo osoa, Airaka, Ur Kirolak, Axi eta Belako 💕 -------------------------------------------- EUSK: Zerk egiten zaitu gaizto? Aiztoa beti zorrotza, garratzak zure hitzak Zenbat laino beltz Besarkada bat behar duzu baina kiratsa jasanezina da Bakarrik zaude Begizuloak malkotan, errua ez duzu inoiz bilatzen zure etxean Segi zuloan, ilunpetan ikustezina omen da zure zauria Ez da zure errua sentitzen duzuna Baina zurea da, egindako mina Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak Ze pena! Musikan ere polizia Zuena urrea eta gurea ke Etxea sutan da, eta zu txioka Chico ¡cállate ya! #esanbeharnuen Hemen edonor jainko da, fededun bakarra bera den arren Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hotzaren aberrian Laino beltzen erdian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, berde zuri gorria Hotzaren aberrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, gerrien deserrian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, baina olatu berrian Ardi latxen herrian, “nahi eta ezinen” herrian Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak Baina zurea da, egiten duzun mina Zuk nahi ez arren, laino beltzek hitz egiten jarraituko dute Eta zer? Ekaitzaren barruan beraiek daude
2026/08/03
Amaaaa! (Odik)
ODIK bakarlaria "AMAAAA!" single berriarekin dator. Resakaren inguruan hitz egiten duen kanta dantzagarria da.
Mode (Oskorri - J C Perez)
Mutil zuzena, tipo normala,gorputzez ez naiz meharra, armarioa irekitzean hasten da nire marmarra, praka pare bat pasatutxoa, bestea kutre samarrra, gure ama zen niri zer jantzi seguru zuen bakarra, jazteko ezer onik ez eta kalera irten beharra! Alkondaratik fularretara saltoka daukat begia, batak itzali besteak erre ohi dute nire aurpegia, nabarmentxoa, hotza, motela, nauna eta argia, izpilu oker traidore horrek non dauka bere egia? Alde batera neutroa nago bestera sexiegia. Konbinaketak egin nahi eta sortzen zait logaritmoa, luzimenduko bizio honek badauka bere monoa, hiru ispilu pitzatu ditut, hau ez da oso sanoa, ingredienteak baditut baina falta zait nire tonoa, ideia gabe nago berriro eta dendara noa.
2026/08/01
Erriñi bat (Lea eta Anuxka - Berçaits anaiak
Bideo originala: https://youtu.be/XpLxxDUk3ZU?si=xSVMWdWUaXTrP5Hq Paroles et musique : Dominika Etchart - Inspiré du poème “Le don du sourire" de Jean-Marie Audrain. Erriñi batek dü, oi plazer egiten Ükeilea aberasten Emailea aldiz, ez da ez praubetzen, Bena bai boztariatzen Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri Dezagün eman egün, bihar eta etzi… Bihotza trixterik bizi denarentzat Erremedio haütüa Bere üngürüan, etxen ta kanpoan, Batzarrizko erria Hartze düan erria ez badük ükeiten, Eman ezak hiria Ülünpean denari, bihotz gordinari, Piztüren ziok argia Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri Dezagün eman egün, bihar eta etzi...