2025/08/31

Lore bat zauri bat (Xabier Lete) bideoklipaz


1.Hire bihotza, xori zauritu, ihes joan zain atseden billa,
ari mehe bat hunan bizitza urratua dun keiñu bortitzez,
oroitzapenen labe gorian gorputz arima tormentu luzez
azkeneraino irauneraziz bizi behintzenan deserri hortan.

2.Nahiko hunan, Beatriz, Chile libre batean
adiskide artean maitasuna dastatu,
nahiko hunan zentzuak, lore goiztarren gisan,
zorrik ordaindu gabe desiotan askatu.

3.Hire aitaren heriotzari ordaindu dion zerga astuna,
oihu lehertu bat utzi digunan zauri guzien siñu bezala:
ez dun nahi izan iraganaren erru haundia besteri itzul,
hainbeste beldur, hainbeste odol isil-silik irentsi ditun.

4.Nahiko hunan, Beatriz, poeta baten bertsoz
hire gaztetasuna ispilluan mirestu,
nahiko hunan, gaur ere, bizitzaren kaliza
ardo gorriz beterik gozamenetan ustu.

5.Errugabea hintzenan baiña pizti zordunak ez ditun urrun,
hire eskuen dardara hautsiak haien ogena oihukatzen din.
Har zan atseden betiko loan, gu gaitun orain azken beilari,
heriotz horren mezu larria ez baidinagu nehoiz ahaztuko."

Marylin sagardotegia eta jazzmana (Itoiz)


Marilyn: sagardotegia eta jazzmana

Atzo gabaz irten nintzen
ta ikusi ez neonezko argirik
Ameriketatik etorri zen
artzain haren baserrian
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Artzainaren mirespena
debozioa bihurtu zen
Marilynen ezpain luzeekin
irudi haundi bat
txintxilikatu zuen
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Ze festa eder ziran!
sagardoa eta jazzmana
rock'n roll-a , trikitixa eta
'latino' latino' 'latino' ere
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Atzo gabaz irten nintzen
ta ikusi ez neonezko argirik
Ameriketatik etorri zen
artzain haren baserrian
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Marilyn...

2025/08/29

Musde herio (X kolektiboa)


X5 KOLEKTIBOA Karlos Giménez, Iñaki Salvador, Petti, Nerea Gorriti eta Francisco Herrerok osatutako taldea da. Karlos Gimenezek duela hamarkada batzuk, Imanol eta Xabier Leterekin zuzenean ari zenean, musika jarri zien abestiak berrikusi dituzte. Musde herio Ez hadila handi Musde herio, zonbaitek indartsü eta beldürgarri etsigarren ez behiz hala. Menperatzen dütüala uste dükanak, ez beitira hiltzen herio gaixoa, eta ez benaik eramanen. Hi üdüri diren pausa ta lotarik plazer hanitx dariok, ordüan hire ganik hanitxez haboro eta laister gure gizonik hoberenak hirekilan doatzik, hezürren pausü eta arimen askapen. Zoriaren, xantzaren, erregeren eta gizaki etsitüen esklabo hiz. Pozu gerla eta eritasünez bizi, lobelar lillürek bardin lokarazten hire ükaldiek beno segürrago. Loaldi llabür bat eta betiko iratzarriko gütük eta ez dük haboro heriorik, herioa hi hiz hilen.

2025/08/27

Musde herio (Pier Paul Berzaiz)


Musde herio(Hitzak: John Donne-Musika: Karlos Gimenez)

Ez hadila handi Musde herio,
zonbaitek indartsü eta
beldürgarri etsigarren
ez behiz hala.

Menperatzen dütüala
uste dükanak,
ez beitira hiltzen herio gaixoa,
eta ez benaik eramanen.

Hi üdüri diren pausa ta lotarik plazer hanitx dariok,
ordüan hire ganik hanitxez haboro
eta laister gure gizonik hoberenak hirekilan doatzik,
hezürren pausü eta arimen askapen.

Zoriaren, xantzaren, erregeren eta gizaki etsitüen esklabo hiz.
Pozu gerla eta eritasünez bizi, lobelar lillürek bardin lokarazten
hire ükaldiek beno segürrago.

Loaldi llabür bat eta betiko iratzarriko gütük
eta ez dük haboro heriorik, herioa hi hiz hilen.


2025/08/23

Su hau dena (Olatz Salvador eta Iholdi Beristain)


Su hau dena Olatz Salvador eta Iholdi Beristain Kantua: Hitzak: Aner Peritz / Aissa Intxausti Kantua eta Ekoizpena: Olatz Salvador / Jagoba Salvador Ahotsak: Olatz Salvador / Iholdi Beristain Grabaketa eta nahasketak: Haritz Harreguy Masterizazioa: Jon Badiola Bideoklipa: Zuzendaria: Iholdi Beristain Zuzendari laguntzailea: Aitor Zabala Ekoizpen zuzendaria: Sara Egia Ekoizpen laguntzaileak: Maialen Albisu / Aitor Zabala Argazki zuzendaria: Iñigo Sanz Kamera operadoreak: Iñigo Sanz / Garikoitz Mancisidor / Zihara Ugarte Gaffer: Garikoitz Mancisidor Muntaketa: Iñigo Sanz / Sara Egia Etalonajea: Garikoitz Mancisidor Grafismoak: Libe Amas Arte zuzendaria: Iholdi Beristain Arte laguntzailea: Maialen Albisu Makillajea: Izaro Martinez Esker bereziak: Ezkerraldeko gazte feministak / Sastraka Gaztetxea Feminismoa lubaki Baterajotzea, Zaldibar 2025 - 10.31/11.02 [hitzak] Igande goiz eder bat familiarekin Izozkia jaten Eskaparatean Erosiko ez duzun Etxea salgai Turisten hirian pintxoak zerbitzatzen Pisukidea Baina faltsua da Paradisu oro Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik Hitza kendu genion bilera hartako orojakinari Lurreraren defentsan Makineriari Bideak itxi zutik pixa egiten ari zirenen kalea geuk okupatu gordintasunari ez zaio muxurik zor Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik Zer dago geldi? Bikoteak, lanak Sukaldeak, aitak Alkilerrak, kulpak Bulegoak, mugak Betikoa Noiz arte da beti? Gurea ez da Partxe huts bat sisteman Gurea ez da Hitz bat gehiago leman Gurea ez da Gurea ez da Gurea da su hau dena Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik

2025/08/19

Txoria txori (Moonshine wagon)


Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio

nerea izango zen,

ez zuen aldegingo.

Bainan, honela

ez zen gehiago txoria izango

eta nik...

txoria nuen maite.



2025/08/18

Txantxangorria (Streetwise)


Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria egia
Birigarroa gezurra
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria gaixoa
Birigarroa gogorra
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria gorria
Birigarroa zuria
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

2025/08/11

Lau begi eder (Mirua & TOC)


MIRUA VS TOC Letra: Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Mattin Zeberio, Xabier Bilbao Produkzioa: Mattin Zeberio Mix: Pablo Martín Bideo zuzendaritza: Mattin Zeberio Produkzio laguntzailea: Uxue Zabala Miruaren estilismoak: Maria Sarriugarte Harri jasotzailea: Urdax Magunazelaia Figurazioa: Keltze Larraza, Beñat Urkola, Xanet Egiguren, Adam, Ane, Markel Eskerrak: Iker Etxeberria, Beñat Larrañaga, Ander Reviejo, Mikel Iturrioz Guapo noa kalera Zure begiradaz jantzia Lotsati kolorea Ta izerdiaren gazia Argitara sugandillak bezala etzatera Ziur txiki geratuko zaigula dena Itsu zatoz nigana Bi begiak estalita Ikus dezaket soilik Zure edertasuna zatika Maleta hartu etxea hustu Playlist bat egin didazu Argazki zahar bat ikusi eta Urrundik entzuten zaitut Elkarri begira lau begi eder dira Jaio nintzen mundu ezaguna Jada ez da existitzen Ta euskadin Rock and Rolak Ez du inoiz dirurik emanen Aurpegi berri bat behar dut Lur berria oin azpian Ahots berria garrasi bat Soinu banda berri bat Baina ez da aldatzen ezer Baina ez da aldatzen ezer Dena aldatzen da hemen Dena aldatzen da hemen Elkarri begira lau begi eder dira Triste dizila haina Nire burua garrasika Begietan kea baina Aurpegia malkoz estalia Arnasa hartu dut, barrua hustu dut Bizitza eman didazu Ikusitako guztia ahaztu Urrundik entzuten zaitut Elkarri begira lau begi eder dira

2025/08/10

Minik ez dago (Gari & Maldanbera)


BIDEO: IGNACIO SAEZ ERORITAKO AINGERUAK HAN DABILTZA EGAN GU BEZAIN APURTUTA EDER EZ DIRENIK EZ ESAN AZALPEAN GORDEA DUGU IRAGANA MAITALE AHAZTU BAT BEZALA BADAKIT ZU ERE NEGUTIK HELDU ZARELA NIGANA ESKUKO ARRAIAK ERE ELKARRI LOTUTA GOAZ BADAKIT LEKU BAT NUN MINIK EZ DAGOEN AMODIOA EGINGO DUGU HAREN EZPALAK SUTAN GU BEZAIN APURTUTA EDER EZ DENIK EZ ESAN LAZTAN BATEN SAKONERAN DAUDE GURE ORBANAK MAPA EZKUTU BAT BEZELA BADAKIZU NI ERE NEGUTIK HELDU NAIZELA ZUGANA

2025/08/09

Urtaroak (Korrontzi eta Xabier Amuriza)


URTAROAK
 
Udaberri, udaberri
zoroak ere igerri.
Zuhaitzak hostotu eta
odolak gora etorri
gorago ikusten ditut
Gorbeia eta Aizkorri.
 
Uda gori, uda gori
eltxoak ere erori.
Zein labetan errea da
eguzki biribil hori
izerdia dariona
Orhi eta Anbotori?
 
Udazkena, udazkena
kolorez aberatsena
orbelak airean eta
urak bueltan datozena.
Hego-haizeak badaki
nire maiteen izena.
 
Negu beltza, negu beltza
haserre da leiho ertza.
Elurrez eta txingorrez
hain beltza ere ez pentsa.
Olentzerok beteko du
otso txikien ametsa.
 
Korrontzi
Xabier Amuriza

2025/08/07

Denboran (Etxekalte & Habi)


ETXEKALTE & HABI - DENBORAN Irudiak: Sutxart ---------------------------------------------------- Denbora igaro arren, elkarrekin dena hobe ---------------------------------------------------- Hitzak: Behin bakarrik egongo da, zure aurrean Saiatu zara eskuekin heltzen, baina ez zaizkio zure mugak gustatzen Alde egin duzu, kea eskuetan, materializatuz etereoa dena Bidean aurkitu egin gara, halabehar honengatik, gurpila ez gelditzeko Eta horregaitik bizipen irudiak barrura doaz beti, hitzetan doaz berriz, Hala ere denboran ordenak aldatu zaizkit “zure ondoan” Lehenago gosaldu eta gero lotan hasi “zure ondoan”, bizitzen uztea baino, erail “zure ondoan” Baina normala izanda, badakit ezin dela egin, berdina banintz. Denboran ordenak aldatu zaizkit. ---------------------------------------------------- Esker bereziak bidelagunei: Unai Guenetxea, Nerea, Victor, Marcos, Ziortza, Mada, Naroa, Andrea, Alvaro, David, Rulo, Katu, Ibai, Nagore, Mai

2025/08/05

Axuri beltza (Oskorri)


Axuri beltza ona dut bainan
xuria berriz obea,
dantzan ikasi nai duen orrek
nere oinetara begira.

¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia."

2025/08/02

Oihanian (Botakantu)


                1
Oihanian zuiñen eijer
Txorriño bat khantari
Eskualdün arbolari
Zazpi probintzier
 
Amodio dio gazter
Eskuarari bethi exker
Jarraiki aiten ürhatzer
Ez zekülan bazter
Ez deia xarmagari
Nuri ez dü plaser
Txori bat khantan ari
Eskualdün aurhider
 
                2
O txoria hanitxetan
Zurekilan batian
Boztarioz khantatzia (bi aldiz)
Nian desiretan
 
Sarthü gira plaseretan
Egün plaza eder huntan
Nahiz boztario ezari
Eskual bihotzetan (bi aldiz)
Hots anaie maitiak
Bandera eskietan
Eskualdünak beikira
Nausi güzietan

Etxahun Iruri

2025/07/22

Arlote basatia The wild rover (Zutik euskal kantak)


Urteetan alderrai
egin dut bidea
dzanga-dzanga ardoa,
xurrut pattarra.
Halaxe batu dut
zaku-bete urre
Bideari agur
ta edan hil arte!

Tabernara joanda,...
Ei, aspaldiko!
Dirurik enuela
ta fidatzeko,
zuzenesan nion,...
neskatilari;
haren erantzuna:
bider-itzuli hadi!

Zazta! Hamar txanpon,...
atera nik;
horra neska begiak
argiturik:.....
txantxetan esan diat,....
hi mutila
badiat hiretzat,
hamaika botila.

Banoa etxera
gurasoenera
barka nazatela,...
eskatzera;
eta laztanez, hartzen
banaute,
enaiz berriro,
ibilko eskale.

Sekula berriz eskeko...
enauzue ikusiko.
Ahaztu dut bidea,
bide inpernuko!

2025/07/16

Elizondo (Naxker)


Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpena: Lucas Alves Argazki zuzendaritza: Iyán Altube Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino Ilustratzailea eta kredituak: Magu Grabaketa, nahasketa, masterizazioa eta produkzioa: Josu Erviti (Erviti Studio) Laguntza gitarretan: Eric Deza Laguntza teklatuetan: Ander Unzaga naxkertaldea@gmail.com LETRA: Isiltasunean murgilduz, bakar bakarrik doa Zeruaren erdian, nire bihotzarekin dantzan Egunez zerua estaltzen, gauean xuxurlaka Zure izpiak nire barrenean saltoka doaz Taupaden ametsa, nirekin zatozen esan Beti da zurea argia, gauaren bidean Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du importa, zure begi argiek Egia islatuko dute Zure inguruko sua ezagutzen dute besteek Utzidazu neri sentitzen barnean duzuna Hodeien atzean bada ere, beti zutik zaude Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute

2025/07/12

Agur Atxabalta (Kaparrak)


Bideo originala:    • KAPARRAK - Agur Atxabalta (feat. Glutenbak...   Irudi grabaketa: Zuk in zuk jan @zukinzukjan Edizioa: Kaparrak ediciones @k.art04 Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria LETRA: Agur Atxabalta, Debagoieneko herririk ederrena Agur Atxabalta, barrara goiaz tragotxo bat hartzera Txikito pare bat, 10, ez da azkena ezta azken bigarrena Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik

2025/07/08

Ahots hura (Sukena)

Noizbait (Bulego)


Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi Zure izena milla aldiz oihukatuz noiznahi Egutegiko horriak aurpegiratu dit Zenbat gau pasatu dudan itzarrik Zu ez zaudenetik Aska gaitezan,malkoz esan zenidan noizbait Izango dugu,gure aukera seguru noizbait Geroztik noraezean barneko ekaitzetan Arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain Billa nazazu izar bako gauetan Gida nazazu zure itsas ertzera noizbait Iritsiko naiz Argiak jarraituz Iritsiko naiz berriz saiatuz Noizbait Itzuliko naiz Aurkituko zaitut Begiak itxiz gertu sentituz Bilatu nazazu argiontziaz Gidatu nazazu itsaz ertzera Iritsiko naiz Argiak jarraituz Iritsiko naiz berriz saiatuz Noizbait Itzuliko naiz Aurkituko zaitut Begiak itxiz gertu sentituz

Oro mintzo (Jesus Aiesa)


Baina nik, hizkuntza larrekoa 
nahi haunat ere noranahikoa 
jakite hegoek igoa Soina zahar, 
berri gogoa azal horizta, 
muin betirakoa, azal horizta, 
muin betirakoa.

2025/07/04

Ez dudalako (Trikidantz)


Bideo originala: https://youtu.be/uiBu_rXvvVw?si=2iX0X3c1L5DB_d1o Abestiaren hitzak @Bittori Elizalderenak dira Grabaketak @Estudios Mussikin egin genituen,Adrian Vallejorekin. Bideoklipa berriz j.l.cordoncuesta handiarekin @elbotonrojojlc Gozatu! 𝑬𝒛 𝒅𝒖𝒅𝒂𝒍𝒂𝒌𝒐 Maitasunean ze kolore Maitasunean zenbat plazer Bukatu da bota zenidan batean Muga bat jarrita ezpainen artean Enauzula mai-ta-tzen. Etxeko atea itxita Desagertu zinen AIO! Enaiz zuregatik malkotan hustuko Ta egingo dut dudana gustuko Merezi dut ze arraio! Bizi berriaren hasiera Askatasunean izanen da Nere oinen erritmoan Kaos goxoan Ni izanez Ez dudalako zu bezalako Inor behar bizitzaz gozatzeko! Ez dudalako zu bezalako Inor behar zoriontsu izateko! *Nere muxuak harribitxi Eta besarkadak, Luxu! Jakizu faltan botako dituzula, Ekintzen ekuazioa kalkula: Zuk bakarrik galdu duzu!* Bizi berriaren hasiera Askatasunean izanen da Nere oinen erritmoan Kaos goxoan Ni izanez Ez dudalako zu bezalako Inor behar bizitzaz gozatzeko! Ez dudalako zu bezalako Inor behar zoriontsu iz

Zure begiak (La Txama ft ENE)


Ta nun zaude? Nun sartu zara? Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta Atea jotzen dabil deabrua Berak dio ez dela maltzurra Ordutik nire bihotza hotza Ikusi baina ezin jo zerua Tripak goitik behera nahastuta Gauean biok ohean sartuta Ume bat ispilu aurrean mutua Bizitza dauka itsututa Zure gezurrak dirudite egia Maitasuna baztertu dut maitia Ta gauean piztuta uzten dut argia Nire ondora etortzeko ama birgina Bizi tokia omen dut nik lur azpian Aspaldi galdua dut gertatzen den haria Ez dit inporta ez delako nere mobida Ta nun zaude? Nun sarta zara? Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta Zerk hausten du gehiago gezurrek edo egiek? Ni lehertzen nau gehiago esan ez dudan guztiak. Izan nendin aingeru egin ninduten mutu. (E)ta hitz egin nahi dudanean, non zaude zu? Ta nun zaude? Nun sartu zara? Ni hemen nago mundu honetan

Gure azken helburua (URKO)


Gure azken helburua (B.Gandiaga-Urko; Hemen gaude, Zafiro 1977) Baina aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna. Aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna. Aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna.

2025/06/30

Hori bai (SÜNE ft Veintiuno)


MUSIKA - SÜNE ABELARIAK - SÜNE & Diego Arroyo HITZAK - SÜNE & Diego Arroyo ABESTIAREN PRODUKZIOA - Jimbo Paez & SÜNE ABESTIAREN GRABAKETA - Haritz Harreguy Studio & Estudio A Sonido BIDEOAREN EKOIZPENA - Chroma Estudioa ZUZENDARITZA - Juan Urretavizcaya ARGAZKI ZUZENDARITZA ETA EDIZIOA - Unai Lizarza ARTE ZUZENDARITZA - Chroma Estudioa PRODUKZIO LAGUNTZAILEA - Irene Arin ESTILISMOA - Myriam Lizarralde M.U.A.H. - Lola Hernandez KOLOREA - Unai Lizarza ARGAZKI FINKOA - Peio Zama ESKERRAK Aitzol Apalantza Valeria Irisarri Txitxarro

Gora bihotzak Eidabe


GORA BIHOTZAK!

Auzoan zehar banabil kalez-kale

Irribarretsu eta konplexurik gabe

Auzokideok elkar zaintzen dugu

Eta elkarrekin gure lema kantatu

Maite dut maite aske bizitzea

Maite dut maite aske maitatzea

Maite dut maite batera gaudenean

Eta denok bat eginda dantzatzen garenean

Mugi-mugi ipurdi hori alde batera

Mugi-mugi ipurdi hori ta orain bestera

Mugi-mugi ipurdi hori zuk nahi duzun eran

Gora bihotzak!!

Indarrak batuz garaiezinak gara

Itsaso bat sortu dugu tantaz tanta

Eta ur horiek badakarte mezua

Zabalduko duguna auzotik mundura

Maite dut maite aske bizitzea

Maite dut maite aske maitatzea

Maite dut maite batera gaudenean

Eta denok bat eginda dantzatzen garenean

Mugi-mugi ipurdi hori alde batera

Mugi-mugi ipurdi hori ta orain bestera

Mugi-mugi ipurdi hori zuk nahi duzun eran

Gora bihotzak!!

2025/06/25

Bizkaia (Jesus Aiesa) Sakana kantuz

Jesus Aiesak abesturikoa: https://youtu.be/0hCR3ZneBFg

Bizkaia Euskal Herriko ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean daga, lruñea hiriburutik 50,2 kilometrora. Altuera 456 eta 1025 metro artekoa da, eta 39,96 km2-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 5 biztanle zituen. Bizkaia ibarra Nafarroa Garaiko ibar garrantzitsuena da, despopulatzeari dagokionez. Morionesek izan ezik, bertako herriek ez dute XX. mendetik bizirik iraun. Morionesek bost biztanle besterik ez ditu. Ezporogi udal-barrutian daga, eta lurralde ezezaguna da biztanle gehienentzat, Gibar ibarreko gainerako barrutitik kanpo baitago. Izan ere, ibarra zeharkatzen duen errepide bakarra 2 kilometrokoa da, Mariones eta Zare pareko udalerria lotzen dituena, eta antzinako herri batzuek ez zuten ez argirik ez ur korronterik izan. Gaur egun, ibarra gehiena Nafarroako Gobernuaren jabetzako finka pribatua da, eta ibarraren azalera osoa pinu beltzez birlandatu da. Bertako biztanleak bizkaitarrak dira. lbarburua Mariones herria da. Juan Jesus Recalde Recalde, La Bizkaia de Navarra. Memorias de un valle en silencio bere liburuan, Bizkai hitza bizkarretik dator, hau da, bizkarrezurra, bizkarra edo lekurik goiena. Kasu honetan muino bati buruzkoa izan liteke, eta ibar honen idiosinkrasiak, hainbat muinoz inguraturik dagoenak, logika ematen dio teoriari. Gainera, ibarra zeharkatzen duten erreketako batek izen bera du. Koldo Mitxelenak dioenez, adirudi garai batean bizkai izena izan dela toponimian duen hedapenaren arabera, eta agian leku garaiak izendatzen zituen. Arnaut Oihenartek izena ematen du, nahiz eta bere hitzak anbiguo samarrak diren: «Bizkaia: lurralde menditsu eta malkartsua irudikatzen du». Agian ibar proportzioa onar daiteke: ibar - ibai, bizkar - bizkai. Bizkai izena Erronkaribarrarentzat eta Lapurdikoarentzat da, eta izen hori duten mendien eta mendixken kopurutik ondorioztatzen da. Adibidez, La Bizkaia, Taxoareko mendilerroaren toki bateko izena. Zonaldean, berdin deitzen da El Cerro eta La Bizkaia herrien arabera. Patxi Salaberri bizkai izenarentzat sierra (mendilerro) ahots erromantzearen euskal ordezkaria da. Bizkaia herrialdea ez bezala, Nafarroako Bizkaiak "-a"-ri eusten dio une oro, artikulu gisa jarduten baitu: Bizkaiako, Bizkaian, Bizkaiaren, Bizkaiari ...

Bizkaia (Jesus Aiesa)


Sakana kantuz-en bertsioa euskaraz: https://youtu.be/cqTk4GM0rqM Bizkaia Euskal Herriko ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean daga, lruñea hiriburutik 50,2 kilometrora. Altuera 456 eta 1025 metro artekoa da, eta 39,96 km2-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 5 biztanle zituen. Bizkaia ibarra Nafarroa Garaiko ibar garrantzitsuena da, despopulatzeari dagokionez. Morionesek izan ezik, bertako herriek ez dute XX. mendetik bizirik iraun. Morionesek bost biztanle besterik ez ditu. Ezporogi udal-barrutian daga, eta lurralde ezezaguna da biztanle gehienentzat, Gibar ibarreko gainerako barrutitik kanpo baitago. Izan ere, ibarra zeharkatzen duen errepide bakarra 2 kilometrokoa da, Mariones eta Zare pareko udalerria lotzen dituena, eta antzinako herri batzuek ez zuten ez argirik ez ur korronterik izan. Gaur egun, ibarra gehiena Nafarroako Gobernuaren jabetzako finka pribatua da, eta ibarraren azalera osoa pinu beltzez birlandatu da. Bertako biztanleak bizkaitarrak dira. lbarburua Mariones herria da. Juan Jesus Recalde Recalde, La Bizkaia de Navarra. Memorias de un valle en silencio bere liburuan, Bizkai hitza bizkarretik dator, hau da, bizkarrezurra, bizkarra edo lekurik goiena. Kasu honetan muino bati buruzkoa izan liteke, eta ibar honen idiosinkrasiak, hainbat muinoz inguraturik dagoenak, logika ematen dio teoriari. Gainera, ibarra zeharkatzen duten erreketako batek izen bera du. Koldo Mitxelenak dioenez, adirudi garai batean bizkai izena izan dela toponimian duen hedapenaren arabera, eta agian leku garaiak izendatzen zituen. Arnaut Oihenartek izena ematen du, nahiz eta bere hitzak anbiguo samarrak diren: «Bizkaia: lurralde menditsu eta malkartsua irudikatzen du». Agian ibar proportzioa onar daiteke: ibar - ibai, bizkar - bizkai. Bizkai izena Erronkaribarrarentzat eta Lapurdikoarentzat da, eta izen hori duten mendien eta mendixken kopurutik ondorioztatzen da. Adibidez, La Bizkaia, Taxoareko mendilerroaren toki bateko izena. Zonaldean, berdin deitzen da El Cerro eta La Bizkaia herrien arabera. Patxi Salaberri bizkai izenarentzat sierra (mendilerro) ahots erromantzearen euskal ordezkaria da. Bizkaia herrialdea ez bezala, Nafarroako Bizkaiak "-a"-ri eusten dio une oro, artikulu gisa jarduten baitu: Bizkaiako, Bizkaian, Bizkaiaren, Bizkaiari ... Esta Bizkaia, también conocida como la Bizkaia del Valle de Aibar, está situada en el limite de dicho valle con el de la Baldorba, distrito de Leoz. Comprendía, entre otros pueblos que aún sobreviven, a los lugares ya deshabitados de Arteta, Gardaláin, Guetadar, Irangote, Julio, Loya, Sabaiza, Usumbelz, Eyzko y Usaregui/ Usaragui que se han convertido en la "Finca Ezprogui" del Patrimonio Forestal de Navarra. El antiguo pueblo de Sabaiza es actualmente un centro de referencia para la cría de ganado autóctono de Navarra y específicamente de jaca navarra, una raza en peligro de extinción. Los pueblos desaparecidos están integrados en el municipio de Ezprogi que también abarca a los concejos de Moriones y Ayesa en el mismo ayuntamiento. Barranco de la Bizkaia "Barranco de la Navarra Media oriental formado, en la localidad de Moriones, por la reunión de los barrancos de Loya y Gardalain procedentes de la vertiente meridional de la Sierra de Izco. Toma dirección W-E y cambia a N-S después de recibir al barranco de las Viñas en las proximidades de Sada de Sangüesa. A lo largo de 16 km drena una superficie de 68 km2 perteneciente a los términos municipales de Ezprogui, Leache, Aibar, Sada de Sangüesa y Cáseda. Desemboca en la margen izquierda del río Aragón, aguas abajo de esta última localidad". Para más información: https://es.wikipedia.org/ wiki/Valle_de_la_Vizcaya https://eu.wikipedia.org/ wiki/Bizkaia_(Nafarroa) https://gurelur.blogspot.com/ 2013/11/011001-la-bizkaia.html https://ujue-uxue.blogspot.com/2020/11/ jesus-ayesa-aristu-el-bardo-que-canta.html

2025/06/24

Gaur da gure eguna Jare Sopelako jaiak


Kantauri itsasoaren ertze(a)n
sortu eben garai baten
aldau dana ezta erraza sinisten
etxe(a)k, bide(a)k, dana barri
euskerea bera larri
aspaldion geuri esker jasangarri
olatuak urdina dakar
eguzkia horia


Sopela! Sopela! Gaur da gure eguna,
Sopelan jaiak, ointxe hasi egin dira
Sopela! Sopela! Gaur da gure eguna,
Sopelan jaiak, ointxe hasi egin dira

Berdintasuneranz goaz, 
Sexua, adina, arraza erraz
sexu aske peñatxurin zahar da gazte 
Txosna guzi, gera dantzan

igetako esperanza, euskalsurfin, 
zapi urdin, giro eder
olatuak urdina dakar
eguzkia horia

Sopela! Sopela! Gaur da gure eguna,
Sopelan jaiak, ointxe hasi egin dira
Sopela! Sopela! Gaur da gure eguna,
Sopelan jaiak, ointxe hasi egin dira

2025/06/20

Hil ez da deus hiltzen (Eltzegor)


Hil, ez da deus hiltzen, labanean doa eguzkia. Ez da hiltzen eguna, iragan baino. Zimeldu arren liliak, zu gorpu zaren arren, zimeldu arren liliak, ez da eguna hiltzen, iragan baino. Labanean doa eguzkia, ez da deus hiltzen, hil!! ............................................................................................ Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz. Juantxo Garzia, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Marco Jossie, ahotsa Jakes Etxeberria, musika Benito Zubeldia, musika Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea J. Markos Juaristi, baxua Iñaki Peña, akordeoia Nelly Agirre, biolontxeloa J.M. Txilibeia, klarinetea ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. Atzerrian kantatzera maiz atera ziren, birritan aritu zen Antwerpen hirian (Flandria), baita Herbehereetan, Frantzian, Suitzan, Espainian, edo Katalunian. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta. Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.

1980 martxoak 26an (Eltzegor)


Lehergailuaren hotsak, ekintza zorrotz arrotzak, zuen gorputzak xehaturik, mutuerazi ahotsak. Nafarroatik Lapurdira, Baionatik hilerrira, malko dardar, ezintasuna lurperuntz begira. Askatasun egarriak, erreka asegarriak, bat batean, bihur zaizkigu odol iturriak. Azkenik amorrazia, gure uzta eragotzia, belarlandatuko dugu zuen mezuaren hazia. Atxik azkeneko hatsa zuengan bait garamatza, zabal dadin zuen eskaintza eta esperantza, nahiz eta gu preso eman, herriak hori lor dezan. Abertzaleek azkeneko hitza oraino ez dugu erran!! .............................................................................................. Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz. Juantxo Garzia, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Marco Jossie, ahotsa Jakes Etxeberria, musika Benito Zubeldia, musika Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea J. Markos Juaristi, baxua Iñaki Peña, akordeoia Nelly Agirre, biolontxeloa J.M. Txilibeia, klarinetea ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta. Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.

2025/06/18

Bi begi bi lore (Janus Lester & Nøgen)


Hitzak: Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Goizeko eguzki izpi berotan Besarka nazazu Bidearekin amestu duzula Berriz esaidazu Biharrak zer dakar Iragarpenek asmatzen ez badute Nola jakingo dugu ? Noraeza ipar Aurreikuspenik gabeko bidai hontan Galdu nahi al duzu ? Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Begiradekin hitz egin dezagun Ulertuko nauzu Ederra dela hemen esnatzea Ez dezagun ahaztu Biharrak zer dakar Iragarpenek asmatzen ez badute Nola jakingo dugu ? Noraeza ipar Aurreikuspenik gabeko bidai hontan Galdu nahi al duzu ? Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude