Gauez bakardadean, egoten naiz ni
ez bazaude zu
gauez bakardadean, suak hartzen nau
ta behar zaitut
zure uretik edan, zure gorputzez ase
zure bular leunak laztanez bete
Etzazu ezetz esan, urduri zabiltz kezkatsu
zuk ere arratsean desioz beharko nauzu
Ilunabarreko bakardadean
maiteko zaituzten beso artean
gozatuko zera joku batean
eder zabaldurik lore artean
zure begi urdiñak bi izar galdu izango dira
zure bular leunak suak harturik lertuko dira
desiozko zeruan, ta ni zure barruan
gure sua euriak, itzuli arte
Ilunabarreko bakardadean
maiteko zaituzten beso artean
gozatuko zera joku batean
eder zabaldurik lore artean
No hay comentarios:
Publicar un comentario