Dancehall erritmo beroak, gorputza mugitzeko sortua!
Instagram: / ziztada_rlantz
Bandcamp: https://ziztadarlantz.bandcamp.com/
Kontratazioak/ Contrataciones: ziztadarlantz@gmail.com
Ahotsa 1: / irune.ziztada
Ahotsa 2: / madmuasel
Produkzio/Nahasketa: / rlantz.wav
Saxoa: / inigo.komadu
Bideoa: / anderprms
Punpaka letra:
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehall-an dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
(Ziztada)
Lasai, lasai, heltzekotan garaiz
Errezetatik hiru sendagai
Alai, alai, nor aterako zain
Atzo ez zen eguna, gaur berriz bai
(Mad Muasel)
Igo bolumena, nire inguruan onena
Gora gure sormena, dantzatzen gorabehera
Iraupen lasterketa, banaka eta taldeka
Hau ez da lehiaketa, jarri arreta
Reggae dancehall-a da elkargunea,
Gero ta habilago sortzen sarea,
Ahizpekin dantza tokia da etxea,
Lehentasuna da jende askea
(Ziztada)
Pikete onena jantzi dut ta gehiegi da,
Ez dut ordurik burua galtzeko egina,
Ez dut ardurarik momentua iritsi da,
Mila gorputzen artean zurearen bila
Basati bazara, gerturatu ta gozatu beheraino joanda
Lotsari bizkarra, lagunekin gozatzeko duzun beharra
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehall-an dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira
Dantzatokietan hau da gure maila
(Mad Muasel)
... Parrandan beti rimatzen korroan
... Pozik gaude gure artean partekatzen
... Poltsikoan daramat behar dudana
Party party bai gaur da sound system
Punpaka, paka, goazen gozatzera
Punpaka, paka, dator datorrena
Punpaka, paka, aire freskoa
Punpaka, ziztada! Eh
(Ziztada)
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko
(Atmosfera sortzen, belaunaldi desberdinen arteko lotura)
Abesten duen herria ez da inoiz hilko
(Reggae music, errespetuaren kultura)
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko
(Tenpo, tenpo mantendu tinko, tinko)
Dantza askea ez bada ez naiz jeitsiko
(Sendo, sendo, mantendu tinko, tinko)
(Bis)
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehallan dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira
Dantzatokietan hau da gure maila
Deus ez bada egiegia zer dugu kantatuko?
Garai makurrak gazteendako…
Zer dugu kantatuko?
Deusere ez bada egiegia zer dugu kantatuko?
Garai makurrak gazteendako;
Zer dugu kantatuko?
Toki bat ez aukeratzea
bat aukeratzea da
Zer dugu kantatuko?
Zer dugu kantatuko?
Ume hilak, urtebetetze bat,
nola egin aberats
“Get ready with me”, gerra badela
eta erosi kandelak
Kontuz aita, gaur ez dakigu
zer izanen den bihar
ez du kristalak egin guk dugun ebakia
Lehertu aurretik ezagun duguna
urak itogarri bihurtu baino lehen
nahi nuke lan egin esperantza pizten
(baino) ereserkietan ez gara kabitzen
Ume hoien bizia konpondu
posible izanen balitz
aurrekoen akatsak ulertu
aurrera eginen badugu
Ume hoien bizia konpondu
posible izanen balitz
Ume hoien bizia konpondu
Igande gau bateko sentsazioa da ‘Blu’ attä lan berriko aurrerapen kanta. Irratia altuegi, afaltzeko zopa hotza eta bihotza ere hotz.
‘Blu’ es el adelanto del nuevo EP, ‘attä’. Esa sensación de domingo por la noche con la radio demasiado alta y sopa para cenar.
Poema: Castillo Suarez
Produkzioa: Ke Lepo
Mix, Master: Eñaut Gaztañaga
Design Aise
Director, Edit : Iker Gozategi
Styled by Santiago Martin
Fashion assist Patricia Álvaro
Muah: Alba Herrera
DOP, color : Unax Silva Oñez
Gaffer : Borja Herran
Eskerrak: Dinamoa
Letra:
Iritsiko da astelehena, ahaztuko dugu maitasun denak direla, ahaztezinak.
Iragana desegiten da.
Ahaztuko dudana, gorpuak ondo gordetzen du,
ahoek ere, ixilik nago, beti egon da hor.
Toe-ren kantua, euriak ikutu eta ederrago egiten du.
Galduta nago, beti egon da hor, beti egon gara.
Iritsiko da astelehena, iritsiko da astelehena, lehor hitz egingo didazu.
Amets prefabrikatuak (Hertzainak)
Erabakitako programari jarraituz
buruko minak hil zuen andrea.
Jazarraldi instituzionala ta
hutsik gelditu zaigu
Prefabrikatutako ametsetan
estadistikaren zeruan
borondatea itoa izan da
kontsumoaren ferian
Beldurrak batu gaitu ziutatean
funtzioa beti aurrera.
Biziko gara aski urrutiatuak
elektrogailuek zainduta
Prefabrikatutako ametsetan...
Ardo batzuk eta ideiak zarrapastaka
hiltzen dira jaio baino lehen.
Behin dena nahi zuten hoiek
dagonarekin moldatzen.
Prefabrikatutako ametsetan...
Behin dena nahi zuten hoiek
bere buruekin konformatzen.
Behin dena nahi zuten hoiek
dagonarekin moldatzen.
Prefabrikatutako ametsetan...
Prefabrikatutako ametsetan...
Behin dena nahi zuten hoiek
bere buruekin konformatzen.
Behin dena nahi zuten hoiek
dagonarekin moldatzen.
Prefabrikatutako ametsetan...
Hitzak - MONSIEUR LECRÊPE
Basea - YPSEN PRODS.
Gitarra - IKER PANDO
Baxua - SERGIO LACASIA
Munduko adlib onenak - MUXKER JAUNA
Koroak - ENARA
Bideoa - LUIS ECEIZABARRENA
Grabaketa eta nahasketa - LACASIA DE LA MÚSICA
Masterra - VACUUM MASTERING
Monsieur leCrêpe is in the town.
Everybody wants to come around.
He´s got the champion sound.
Esaidazu holako bat non dagoen.
I step into the ring, Isidro Gaztañaga “Handsome Izzy”.
Beude gugan ez daudenak; besteak, ahal dela, bizi.
Bihotzeko batek emanda edo minbiziz
La Quiaca denon zain, así que easy.
Kendu txapela, burua dantzan jartzen diat lowrider bat bezala.
Batzuei ahaztu zaie beste batzuei esker daudela.
Denbora azkar doa nire edadekin,
nahastu zaizkit azkenaldian gaupasak eta gaubeilak.
Pilatzen joan zaizkit espuelak, biltzen ditut zepelak.
Jasota nago epelak, ez naizelako epela.
Atzo eta gaur atzetik tropela,
ez dago eginda niretzat trokela.
Nolako eskola, halako okela my fella.
Bururik ez daukanari ezin heldu lepotik.
Hustu palankanak eta jantzi berokiak.
Let´s go kid, askatu hadi zepotik.
You hear that sound?
Monsieur leCrêpe is in the town.
Everybody wants to come around.
He´s got the champion sound.
Esaidazu holako bat non dagoen.
Esan zidan amak aspaldi:
“Zertarako hainbeste errima, hainbeste esaldi?
Laburbildu, seme, eta esan dena mierda bat dela.
Irribarrez esan nion arrazoia zeukala,
“baina ama, nik ez dut musikarik egiten, nik egiten dut txahala”.
Pa' los chavales, pa' las chavalas.
Parrandazale, markak azalean,
notak apalean, bota eta bale, metele.
Bocato di cardinale originale, pecorino eta guanciale.
DALE JUAN, DALE ezer berririk ez.
Por alegrías con mis chiques, my flow the sickest.
Soy tan viejo que pegaba en las paredes los stickers:
GELDITU AHT NUKLEARRIK EZ
Dale al speaker, keep clean la cuisine.
Ez dago zu bezalako inor unibertso guztian.
Jarri babarrunak egosten su txikian
eta zerbeza freskatzen, ospatu dezagun.
Monsieur leCrêpe is in the town.
Everybody wants to come around.
He´s got the champion sound.
Esaidazu holako bat non dagoen.
Mad combination: kanuto eta akeita.
Rollo Ypsen eta leCrêpe, Kanoute eta Keita.
Egia esanda askoz hobeto nago eserita,
urte batzuk badira jada ez dauzkadala hogeita...
Nineteen eighty fatherfucking nine.
Ez naiz ohitzen ohetik jaikitzen on time.
Ez baldin bahaiz altxatzen nik ezingo dinat iraun,
baina hala ere etorri naun.
"That´s the sound"
Monsieur leCrêpe is in the town, en la city:
Donostia, titi. Mucho guayón, poco graffiti.
Herria joan zaio giriak etorri diren tokitik.
Dirua azkar doa, gu poliki.
Aldatu da giroa azken boladan
eta ez dakit nik nola den turista
baino etsaiago dagoena gosearen koletan.
Ez da josten hola eta hola errelato bat.
Nolatan hainbeste hotel dauden hiri batean
daude hainbeste kalean botata?
Cola y plata. Eneko Goia lotu ondo zure korbata.
Ezin esan ez duzunik irabazi soldata,
parke tematiko baten alkatea zara eta.
Plata y coca, la vida loca. Bota iezaiezu bistazo bat
Donostiako kaleei: mucho madero,
mucho guiri pero poca ley.
Mucho gabacho que ha venido a ver a Roca Rey.
Lo que no te cuentan de Donosti.
¿Quién está detrás de Kote Cabezudo?
Su lado obscuro otra vez
Sanguis martyrum
Ene herri on bakezalea,
eliza zuriz bethea,
Goizerritiko Jaungoikoaren
herri hautetsi maitea.
Hire zerua garbi duk, kheak
Hegoak ditik ohildu;
Oihartzun gabe hire ohoitzan
auhenak dituk ixildu...
Zuen auhenak, ene arrebak
plazetan errhauts eginak,
gizon beltz heiek erre zaituzten
Euskalherriko sorginak!
Dekula zuen martyrioa
ez da khantatu euskaraz.
Niketz orhoit naiz: dietzadala
bertso berriak sortaraz.
Zinez alpherrik hil zaretea?
Galdu zarete orozbat?
Ezin da...ezen zuen odola
date pagano-hazi bat.
Zuen odolaz erein 'tutzue
Europako laur hegalak,
zuhauiek eta zuen ahizpek,
oi! aphez-eme aphalak.
Belhaunik beklhaun zueri esker
da begiratu azkarra
Abestia: Herenegun
Ahotsak: Herenegun x Marte Lasarte
Produkzioa: Borja Antón
Grabaketa: Haritz Harreguy (Higain estudioa)
Masterra: Victor García
Mauka Musikagintza
BIDEOA
Ekoizpena: MUGA
Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso
Zuzendaritza eta edizioa: Aitor Aranguren
Argazki zuzendaritza: Julen Arregi
Kamera laguntzailea eta fokista: Julen Aldama
Steadycam: Imanol Iraizoz
Kolorea: Heli Suárez
Rental: Epic Films
FX: Yeray Lizarazu (Intxisu FX)
Esker bereziak: Nestor Urbieta, Enara Urreta, Diego Montaña, Paloki.Begiak itxi eta burua itzali zenuen(?)iztik zegoen beharraSinkronizatu eta eguneratu genuenBaina azkenean berdina daDena aldatzen delaBiok bagenekienEz ahal zen hori izan adostu zenaZeinena zen aukeraGutxienekoa zenOraintxe daukagu ta azkenaNazkatuta zaudela ohiukatzen didazuBaina begiek ez diote horiEgia ote da dena amaitu dela?Mundua ankaz gora jartzen baduzu еreItzuliko zarela zin eginBaina bеstela eraman nazazu zurekinMundua ixiltzean hitz egiten hasi ginenEsateko genuen etaHitzez ziurtasunez apustu egin zenuenGehiegi zegoen jokoanGuztia amaitutzat beingoz eman nahi nuenEz ahal duzu izan nahikoa?Irabazle ginela uste genuen arrenOspatzerik ez dago gaurkoan
Maite maite maitia
Zu zara nerea
Zu zara berria
Zu zara negarra
Zu zara irria.
Maite maite maitia
Zu zara mailua
Zu zara aizkora
Zu zara egurra
Zu zara burnia.
Hurbilduko banintz
ta ikutuko ba zindut.
Hemen,
hemen zu ta ni bakarrik,
bakarrik munduan,
bakarrik maitasunean.
Maitasuna.
Zer da maitasuna?
Zer da maitatzea?
Zenbat irautzen du maitasuna?
Zu ta ni bakarrik maitasunean.
Maite maite maitia...
Bainan,
Beti dago maitasunean,
bainan zerbait.
Jadanik ezin dezaket maita.
Hain laburra izanik
nere zureganako maitasuna
dagoeneko hillik da.
Maite maite maitia...
Goizian goizik jaiki nündüzün espusa nintzan goizian Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelhki zenian Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.
Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia? -Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia, ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik Mündü ororen ixilik eta Jinko jaunari ageririk Buket bat igorri ditadazü lili arraroz eginik Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.
-Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian Zitroi urez ürkhüzten nizün astian egün batian Astian egün batian eta ostirale goizian.
Nire lagun xelebrena
nire mailu urdina
farretan irabazle
usteltzen ari da da da
inpotentzia aurrean
lege onena izandakoa...
ez dut sinisten legeaz
lege-gizon mailu gabe naiz ni
Usteldu bahaiz zer egingo didate
mailu behar zaitut... ez usteldu
Ez pentsa izarrak edo metaforak
kolpatzea nahi dudana
ezta ere poemak egin
gaizki joatenzaidanean
mahiak, kristalak... apurtzea baizik
defentsa onena zara
legeen gorilen aurrean.
Usteldu bahaiz zer egingo didate
mailu behar zaitut... ez usteldu
Gauez bakardadean, egoten naiz ni
ez bazaude zu
gauez bakardadean, suak hartzen nau
ta behar zaitut
zure uretik edan, zure gorputzez ase
zure bular leunak laztanez bete
Etzazu ezetz esan, urduri zabiltz kezkatsu
zuk ere arratsean desioz beharko nauzu
Ilunabarreko bakardadean
maiteko zaituzten beso artean
gozatuko zera joku batean
eder zabaldurik lore artean
zure begi urdiñak bi izar galdu izango dira
zure bular leunak suak harturik lertuko dira
desiozko zeruan, ta ni zure barruan
gure sua euriak, itzuli arte
Ilunabarreko bakardadean
maiteko zaituzten beso artean
gozatuko zera joku batean
eder zabaldurik lore artean