The Fields of Athenry Klasikoa hartu ta gure erara moldatu dugu. Palestinako herriari kantatzea ekologismo mentala delako, bere sufrimenduagatik, bere duintasunagatik eta herrien arteko maitasun mugagabeagaitik.
Rebel folk since 2009
Kantu hau kapitainaren kobazuloan grabatu dugu Otsoen hilabetearen bukaeran eta MIGUELek egin ditu nahasketak ta masterizazioa UHINAK ESTUDIOETAN.
Letra: Hibai Aiestaran Torca
Musika: Irlandar herrikoia, arr: Sergio Navarro eta Pablo Q. Elizondo
Mila esker Rikar Garagaza-ri parteartzeagatik.
Horma gris batean
Neska gazte bat margozten ari da,
"El Guernica"ren tankerako formak.
Nazien itzalak sionisten
Ispiluetan, ukazioa ta odolaren islada.
Palestinako zelaiak
Izarren hautsaz estali dira.
Umeen irribarrea,
Galtzaileentzat indarra,
Harrien eta armen arteko
Gudetan.
Herria oinperatu
ibaitik itsasora,
Munduan jaun ta jabe direnak.
Estatu modernoenak,
morroi ustelak dira,
Lau txanponen zain
dauden sarraski-jaleak.
informazio gehiago:
celtic_outlaw@hotmail.com
660800667
No hay comentarios:
Publicar un comentario