2026/09/30
Emperdedor (Txavvö)
Bertako Elkarteari zuzendua : Musika ekoizpena, grabazioa, nahasketa eta masterra: Alkimia Prod / alkimia_prod Hitzak, ahotsa, konponketak eta bideoklipa: Eki Erro Arcelus / txavvo Egun baten esan zidaten kontxo harrituta nago Hauekin zer ikusirik al duzu? Sartu ta ikusi dut txavvo Pentsatuko zuten dena borratu ta ahaztuta dago, akabo Haritik tiraka hasi ginen ta atamos un par de cabos Galdetzen didazu nor naizen (txavvito, txavvito) Erantzuten dizut nik lasai (txavvito, txavvito) Zerbaitengatik izango zen (aiaiai) Ez zenutela zuen inguruan ezer esan nahi! (iepa) Egun on denei Baina ez txosna kontu pertsonaletarako jartzen duzutenei Hoiei hiruzpalau gauza dazkat komentatzeko hemen denei Billete ximurrak kontatu, sobretan sartu, ordu txikitan zorrak kitatu (jarto) Egin nahi duzutena Nahiz ta izan zikina Baina jarri zuen izena Bertan jakina Neria ez zikindu Izan dadila azkena Hay que ser miserable (Bertako elkarte) zekena Emperdedor empedernido Bidasoaldeko Jose María del Nido Pilotari tu apellido Jarraitu horrela ta bukatuko dekela Txironan edo txiro Ez dut esango zure izena Baina jakingo dula herri denak Ideia batere ona ez zela Ez al zizun esan inork? Ez al zenun ba inoiz pentsatu Hondarribi ez dela New York Badakit etzela deus pertsonala (Ai!) Baina suerte txarra Tokatu zaizu kantu hau idatziko Zizun herriko pertsona bakarra Eta ez pentsa (ez) Egiteko irrikitan nintzela (keba) Baina ezin geratu ixilikan ahoa itxita ergela bezela Ez naiz inorrekin sartzean zale Hau defentsa hutsa dela Amak esan zidan dale (txavvito) Merezi duela Elkarte bat zutela sortu Bertako kultura sustatzeko Ta kultura inporta zaiela Neri haien negozioak baina gutxigo "Sin animo de lucro" Para tapar pufos De tapadera una tía que hace pulseras Mi nombre, mi cara, mi mote, mi grupo! Ez zuten hitzegiten Dirua bueltan nahi zuten ta Inbertsore kaxkarrar guzti hoien Lotsa ta isiltasuna Zaplasteko pare bat Merezi dituzu bai Aiii Hori ez da nere estiloa Horren ordez kantu hau egin dizudala opari (tori) Txozna inoiz nahi baduzute berrio jarri Bertan pintxatu jendia erakarri Topa egingo dizuedala ondoko barratik Benetako elkartetan asetzen dudala nire egarri Puedes quebrar si te apetece otro millón de empresas Puedes timar para invertir a otros cinco mil colegas Puedes hacer todos los "txantxullos" del mundo para recuperar y levantar cabeza Pero ni se te ocurra volver a poner mi cara en tu cuenta Gordinago egin nezakela Baina aski gordina dagola Jaten ari naizena Imagino que te suena Hurrengo proiektuetan zer esan dezaket ba Gauzak ongi egin, zorterik onena Egunero zerbait ikasten dela ta Hah! Gaur asko ikasi duzutela Emperdedor empedernido Bidasoaldeko Jose María del Nido Pilotari tu apellido Jarraitu horrela ta bukatuko dekela txironan edo txiro Ez dut esango zure izena, ta bai neria: txavvito, txavvito! Galdetzen didazu nor naizen (txavvito, txavvito) Erantzuten dizut nik lasai (txavvito, txavvito) Zerbaitengatik izango zen (aiaiai) Ez zenutela zuen inguruan ezer esan nahi, ai!
2026/09/29
Ikusezinak (Nabil)
Ikusezinak, Nabil musikariaren (Unai Egia) Margolana laneko lehen singlea da. Bideoklip hau kantu horren bertsio akustiko bat da eta Ruben Orozco artista Mexikarraren "La última persona fallecida en soledad" artelanean oinarrituta dago. IKUSEZINAK AGIAN JADA EZ NAUZU IKUSTEN AGIAN EZ ZAITUT BEGIRATZEN AGIAN GARAI HAIEK OROITZEN AGIAN GARAI HAUEK AGURTZEN AGIAN GAUZA BAKARRA GARA HAURTZARORIK EZ DUEN UME BAT AGIAN DOINU MUTU BAT GARA KANTU BAT ZUREKIN ETA ZU GABE AGIAN IKUSEZINAK GARA MILAKA ASKO BEHERUNTZ BEGIRA AGIAN MUNDUA USTELDU DA MILAKA ASKO BEHERUNTZ BEGIRA AGIAN GAUZA BAKARRA GARA HAURTZARORIK EZ DUEN UME BAT AGIAN DOINU MUTU BAT GARA KANTU BAT ZUREKIN ETA ZU GABE
2026/09/28
Arriagaren kanpaiak (Natxo de Felipe, NDF & Kuarteto Philiperena)
J.C.Arriaga-Natxo de Felipe/ A. Estiballes Juan Crisostomo nire grazia, Arriaga dut deitura, kantuan nator Santiagoko¿ erlojuaren kontura, Katedraleko kanpaiak jotzen, minututik minutura, ze erlijiok ekarri digu sufrimendu hau mundura? Eguneroko kanpai kolpeak, ehun ta laurogehi ta piku, jakitun dira alkate, apaiz eta apezpiku, Profetak ere bi belarriak pozik estaliko ditu, baldin eskuak gurutze baten iltzaturik ez balitu! Someran sortu, Errondan hazi, sufritzen dut egunero, nire kolega Philipe ere omen dabil erdi ero, Oskorri bere grabaziotan moztu du ehun aldiz edo, bake santua sortzaileontzat kanpai hori ez balego! Laurden, erditan, laurden gutxitan, Angelus eta puntutan, obra oso bat sortu ezinik, kanpaiarekin burrukan, sortzaile orok tarte lasairik ezin baldin badu ukan neure burua urkatu behar dut kanpandorreko puntan! Pariseraino ihesi joan nintzen belarriak gorri, berrehun urte beranduago holan zebilen Oskorri! Inork mihia mozten badio kanpai zahar triste horri, doinu berriak sortzen ditugun etxera ongi etorri!
2026/09/27
Espaloietik (Etxekalte)
ARTISTA: ETXEKALTE KANTUA: ESPALOIETIK HITZAK Almiketik ikusten da itsosue, Gazte bat erreten eta ama soluen, Hain gara desberdinek. Ia Iñaki noiz datorren lokalera, Furgue bete eta baguez Ondarrure. Eta orain, diñoie: “dena aldatuz doa”, Baina eguzkia irtengo da horrelako momentu asko gogora ekartzean. Etorkizuna hasteko gugandik. Hamar urte Andra Mari haietatik. Gureak jarraitzen oraindik, asko. Eta zenbat arrisku hartu bidean? Ezin garela ibili beti espaloietik. Entzuten ziren istorioak auzoan, Aldatzen doaz, gure hizkera bezala. Dena da hain desberdina… Joder, esan: zuetako zenbaitek izan duzue nahia etena egiteko noizbait? Ez dakit, hala ere, hitz egin dugu gaur kantu bat duzula eskuetan. Horrelako momentu asko bueltatuko dira… Etorkizuna hasteko gugandik. Hamar urte Andra Mari haietatik. Gureak jarraitzen du oraindik, asko. Eta zenbat arrisku hartu bidean? Ezin garela ibili beti espaloietik. Etorkizuna hasteko gugandik. Etorkizuna hasteko zuengatik. Gureak jarraitzen du oraindik, asko. Eta zenbat arrisku hartu bidean? Ezin garela ibili beti espaloietik. Etorkizuna hasteko gugandik, Etorkizuna hasteko gugandik. Soinu grabaketa: Jon Badi Soinu produkzioa: Jon Badi & Etxekalte Masterizazioa: Jon Badi BIDEOKLIPE Grabaketa eta edizioa: Etxekalte ETXEKALTE Ahotsa eta gitarra: Unai Irisarri Gitarra eta koroak: Iñaki Olondo Baxua eta sintea: Aritz Lertxundi Bateria: Iker Etxebarria
2026/09/26
Nire lurretan (Azkazi)
"Nire lurretan" Askazi-ren "Nire lurretan" lehenengo diskatik hartuta....................................... Grabaketa eta masterizazioa: Julen Urzaiz, Sound of Sirens. Bideo grabaketa eta edizioa: Bukara Films ...................................... Kontaktua: askazipunkrock@gmail.com Instagram: / askazi_ ...................................... LETRA: Iraileko goiz batean Burgelde nuela aurrean Gora begiratu eta etorri zen gogora Laboa Maite ditut maite Gure bazterrak Lanbroak ezkutatzen dizkidanean Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Nire lurretan! Putterriko aldapetan Birikekin borrokan Hatsa hartu ezinean begirada jaso eta Aurrera! Maite ditut maite Gure bazterrak Lanbroak ezkutatzen dizkidanean Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Nire lurretan! Maite ditut maite Lanbroen lurrez edo ortzadarrez Lanbroen lurrez edo ortzadarrez Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Izan dadila nire lurretan Biharko egunean hiltzen banaiz Nire lurretan! Biharko egunean hiltzen banaiz Nire lurretan! Nire lurretan!
2026/09/25
Moussa eta Biko (Gaizkillers)
Gaizkillers taldearen "Moussa eta Biko" kantua. Ahotsa: Poti Bajua: Aldako Guitarra: Uzz Bateria: Luismi Gurugú mendian bizi dira Moussa eta Biko gosez hilak iparraldera beti begira bizi hobe baten bila hegalak prest, indarrik ez Afrika utzi nahiez Muga sutan dago Moussa Biko salto Biek joka polizia odolez blai dago hesia Lurrean etzanta Bikok gauero Parisekin ametsetan ero Moussak aldiz mirariaren espero saltoa jartzen dio buru bero biek otoitzen galtzeko ezer Afrika utzi nahiez Biko negarrez bere ondoan Moussa hil dute garrexika ari da pentsatzen ia hurrengoa bera ote den
2026/09/24
Ederrak gara (Porrotx eta Yogurinha Borova)
Zuzendaritza, argazkia eta artea: Miren Gomez eta Saioa Contreras Zuzendari eta arte laguntzaileak: Maia Berastegi eta Maider Moreno Argazki finkoa: Eider Iturriaga Hasierako kredituak: Miguel Garay Edizioa eta kolorea: Miren Gomez Txikiak: Haizea, Intza, Lur, Kattalin, Malen eta Martiñe Yogurinha Borovaren arropa : Sinpatron Musika eta letra : Rubén G. Mateos, Bihotz Gorospe eta Eduardo Gaviña Ekoizpena : Rubén G. Mateos eta Eduardo Gaviña Grabazioa, nahasketa eta masterra : Rubén G. Mateos Ahotsak : Porrotx, Bihotz Gorospe, Haizea Gorospe, Intza Gorospe, Lur Gorospe eta Eduardo Gaviña ( Yogurinha Borova ) Esker bereziak: katixa, maka, mitxi eta umeen gurasoak Jarrai ezazu Yogurinha! / ¡Sígue a Yogurinha! / Follow Yogurinha! Instagram: /yogurinha_borova/ Twitter: / yogurinha Tontorrak altuegi Motxila zamaz beterik Zenbat amildegi Mila aurpegi Begira zuri Milaka begi Baina ederra zara Ederra zara Ederra zara Helmugak urrunegi Jartzen dizkigute sarri Bidean galdu zara Sentituz ikara Baina ez zaude bakarrik Lagunduko zaitut nik Ezer eskatu barik Eman ez besterik Helduko zaitut Zurekin noa Aldapan gora Eginez lautada Heldu nazazu Batera goaz Bidaia hastera Gugan sinestera Bizitza hain da zaila Motxila zuloz beterik Zugan fedea galdurik Mila aurpegi Begira zuri Milaka begi Baina ederra zara Ederra zara Heldu nazazu Helduko zaitut Ederrak gara Ederrak gara Ederrak gara Zu eta ni Ni eta zu Altxor bat aurkitu dut Eta zure izena du Kutxa zabaldu eta Bertan aurkitu zaitut Helduko zaitut Zurekin noa Aldapan gora Eginez lautada Heldu nazazu Batera goaz Bidaia hastera Gugan sinestera Tontorra apaldu da Bizitza erraztu da Motxila musuz beterik Ederrak gara Ederrak gara Ederrak gara Ederrak gara Ederrak gara Ederrak gara Ederrak Tontorra apaldu da Bizitza erraztu da Motxila musuz beterik Ederrak gara Ederrak Nananananana Nananananana nana Heldu nazazu Helduko zaitut Nananananana Nananananana nana Zu eta ni Ni eta zu Nananananana Nananananana nana Zu eta ni Ni eta zu Nananananana Nananananana nana Zu eta ni Ni eta zu
2026/09/23
Atzera begira (Herenegun)
Abestia: HerenegunProdukzioa: Borja Antón Grabaketa: Haritz Harreguy (Higain estudioa) Masterra: Victor García BESTE EGUN BATEN ATARIAN AURKITZEN ZARA DILEMAREN ERDIAN DENA GALDU DUENAREN BEGIRADAZ JANZTEN DITUZU ESALDIAK ORAINA DELA MOMENTUKO UNEA EZIN GARELA GERATU ATZEAN HIPNOSI HONTAN EZ GARA MAITALEAK ESNA GAITUZTEN BITARTEAN EZIN IZAN DEN BIZITZA BATEN BILA GAUDE GU ORDUTIK ETA ZERK SALBATUKO GAITU GURE DEN GAITZ HONTATIK EZ DAKITELA, EZ DAKIT ZENBAT BIDER GELDITU GAREN PASA DEN TRENA BEGIRATZEN DENA GELDITU ETA ATZERA EGITEA AUKERA BALITZ BEZALA SOLUZIO BATEN BILA JAUSI DIRA GALDERAK LORTUKO AHAL DEGU BIHAR EURIAK ATERTZEA? BERRIZ ATZERA BEGIRA GALDU GARA BIDEAN LORTUKO AHAL DEGU BIHAR AMETSAK BETETZEA? EZIN IZAN DEN BIZITZA BATEN BILA GAUDE GU ORDUTIK ETA ZERK SALBATUKO GAITU GURE DEN GAITZ HONTATIK EZ DAKITELA, EZ DAKIT ZENBAT BIDER GELDITU GAREN PASA DEN TRENA BEGIRATZEN DENA GELDITU ETA ATZERA EGITEA AUKERA BALITZ BEZALA EZIN IZAN DEN BIZITZA BATEN BILA GAUDE GU ORDUTIK ETA ZERK SALBATUKO GAITU GURE DEN GAITZ HONTATIK EZ DAKITELA, EZ DAKIT ZENBAT BIDER GELDITU GAREN PASA DEN TRENA BEGIRATZEN DENA GELDITU ETA ATZERA EGITEA AUKERA BALITZ BEZALA
2026/09/22
Muxutxo bana (Tatta, Lil, Denso)
2026/09/21
Beti da orain (ZUGA)
ZUGA musika proiektuaren lehen bideoklipa.Primer videoclip del proyecto musical ZUGA. Kredituak: Zuzendaritza eta grabaketa Maite Artajo @mvankoekje Modeloa: Iosune De Goñi Argi laguntzailea Jon Cabases @joncabases Arte laguntzailea Bea Pérez @too_many_thangs Abestiaren grabaketa eta perkusioa: Gorka Leon Masterizazioa: Jon Urriolabeitia Letrak: Iosune De Goñi eta Asier Zugadi Beti Da Orain Oroitzapenen beldur naiz Ahanztura dela eta, Horregatik idazten zaitut Hemen ez zaudenetan. Beti da orain Baina zer ginateke gu, Egun hartan Kasualitate izan ez bagina. Gaur garela esan nahi dizut Itsasertzeko eserleku baten Kresalez elikatuta Hurrengoko orria idazten Bidegurutze honetan Amaituko balitz guztia Donostiak izango luke Betiko, Zure kaligrafía ulertezin hura. Oroitzapenen beldur naiz ahanztura dela eta
2026/09/19
Amildu arren (Mirail)
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa:: Oihan Lizaso.Kamera:: Anne Fernandez. Filmaketa-lekua:: Sarobe (Eskerrak Urnietako udalari). Gainontzeko guztia:: Mirail. Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da, damurik ez dut atzetik Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da, damurik ez dut atzetik Kristal beltza ilargi, bihotza elbarri Arima saldu diot goizeko kafeari Motxila astun honekin ohitu al naiz jadanik? Ez ditut harresi gehiago behar Begien atzeko ekaitz honek gogortu dit azala Bertan marraztuko ditut ireki ez ditudan ate zarratuen itzalak Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da Datozen erabakien galerna horrek Sortzen dituen galdera ikurretan amildu arren Zalantzak mugarri, lagunak ihesi Eguna libre hartzeko esan diot euriari Eguzki pixkat Urnietan batzutan ez dator bate geizki Betiko lez (ez ez) gaur dena ezbai Komeni arren ez ditut nahi zure bidezidorren markak Buruak ez ez ez bihotzak bai Amildu arren goraino igoko naiz Beti gaude garaiz Beltzez jantzita, samin hau ehorzten Betiko malkoek erreka dute etxe Ez al naiz desegin akaso behin ta berriro? Ta halere galdera hoiek pisu bera dute ia gauero Ez ditut harresi gehiago behar Begien atzeko ekaitz honek gogortu dit azala Bertan marraztuko ditut ireki ez ditudan ate zarratuen itzalak Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da Datozen erabakien galerna horrek Sortzen dituen galdera ikurretan amildu arren Damurik ez da, ez Damurik ez da Damurik ez da Damurik ez da, amildu arren ---------- Grabado y mezclado y masterizado por Oihan Lizaso en Noisestudioa durante 2025-2026.
2026/09/18
Bidean bat gara (Nafarroa oinez 2016)
Lingua VasconumLingua Navarrorum Ze(in) arraroa euskararik gabe Nafarroa (berriz) Vianan marraztutako mapa Ebrotik dator garizko algara, harrizko bide, labanda usainezko egusenti. Jantzita zapata berriak, olio koloreko mintzo zaharra, mahats-hostozko bidean, zerua ukitzen da. Herritik mundura, eskura euskara Nafarroa Oinezen taupada ta algara. (bis) Mugaldeko taupada eskuen irrian ereindako hazia zabalagoa da. Sustrai finkoetan beti loratuko da edertasuna. Herritik mundura, eskura euskara Nafarroa Oinezen taupada ta algara. (bis) Hegotik iparrera, lau haizetara Euskaraz bidean bat gara! Herritik mundura, eskura euskara Nafarroa Oinezen taupada ta algara. (bis) Hegotik iparrera, lau haizetara Euskaraz bidean bat gara! Herritik mundura, eskura euskara Nafarroa Oinezen bidean bat gara Nafarroa Oinezen bidean bat gara Nafarroa Oinezen bidean bat gara 🎬 KREDITUAK: Musika: Montalbo Soinua: Estudios K Bideoa: AZK Hitzak: Hasier Larretxea Aktoreak: Uxue Rodríguez Unai Zabala Enara Garrido Jon Larraioz Vanessa Mosquera Oihane Aristu Arantxa Arellano Jon Andueza Laguntzaileak: Ines Osinaga Maria Mateo Andoni Bonafau Iosu Cariñanos Oihane Arandia Erik Arina Odei Aspurz Ixone Erro Bihotz Etxarri Olivia Rodrigo Hegoa Garciandía Leo Rodríguez Martina Viana Haritz Zilbeti Ikastolak: San Fermin Ikastola (SF) Erentzun Ikastola 🙏 ESKERRAK: Arangurengo Udala Aranzadi Elkartea Mattin Ayestaran de la Sotilla Hortalizas Etxeberria Pastas Beatriz San Fermin eta Erentzun ikastoletako familia eta irakasle laguntzaileak
2026/09/17
Zeinek esango zigun (Aita Larramendi ikastola) Andoain
Hemen da Andoaingo Aita Larramendi Ikastolaren abestiaren bideoa. Saltoka putzu artean Ipuinak borobilean Ametsak, gometsak Txintxarri hotsa “i” letraren idazkera Etorkizun zabalera Hitzak, fitxak Merienda poltsa Munduari euskaraz begiratzea Benetan neu naizena erakustea Harri, orri, ar! Etxe zaharreko gelatik Ikastola handira sustraiek kimu berri(e)tan dute segida Katebegi handietatik txikietara ametsak beti esna betetzen dira Zeinek esango zigun?! - Betaurreko moreak besteen zapatak janztea bota erronka, Kanpora lotsak! Munduari euskaraz begiratzea Benetan neu naizena erakustea Harri, orri, ar! Etxe zaharreko gelatik Ikastola handira sustraiek kimu berri(e)tan dute segida Katebegi handietatik txikietara ametsak beti esna betetzen dira Zeinek esango zigun?
2026/09/16
Hamarkadak (ZUGA)
Musika munduen ibiltziek batzutan oso gauza politxek ekarten deuz. Kasu honetan Ikus-Entzun ikasten dabizen ikasle batzuk bideoklip bat egin dabe "Hamarkadak" abestixen oinarritzute ta ni ezin naz eskertuau egon... Iada ikusgai dekozue YouTuben! Hemen bertan parte hartu daben lantaldien kredituek. Milesker ekipo ♥️💛💚 ZUZENDARIA: Mikel Ruiz PRODUKTOREAK Adrian Martinez Uguzne Uriarte ARGAZKI ZUZENDARIAK: Maialen Imaz Anartz Landa ARTEA (ATREZZO): Ibai Pastor Janitz Larrañaga AKTOREA Unai Rojo Iada ez dut sinisten Iraganeko kantuetan Nintzenaren irudi gardena Distortzionatu da Heldutasuna zen helduleku Lurrik gabeko lurreratze bat Nostalgiaren erregaiaz Dabilen belaunaldian Hamarkada bat Bi hamarkada Hirugarrena Zauri irekia Orain apaindu beharrean Gorputz ta arima Hamarkada bat Bi hamarkada Hirugarrena Zauri irekia Orain apaindu beharrean Gorputz ta arimaIada ez dut sinisten Iraganeko kantuetan Nintzenaren irudi gardena Distortzionatu da Heldutasuna zen helduleku Lurrik gabeko lurreratze bat Nostalgiaren erregaiaz Dabilen belaunaldian Hamarkada bat Bi hamarkadaHirugarrena Zauri irekiaOrain apaindu beharrean Gorputz ta arima Hamarkada bat Bi hamarkadaHirugarrena Zauri irekia Orain apaindu beharrean Gorputz ta arima
2026/09/15
Aliolie (Kaparrak) SONA KANTAK JATORRIZKOAK 01X02
2026/09/14
Zenbat bide (Skaregekasko ft Anuk & Elene)
Lahardi Road 2026Skaregekasko Musika eta letrak: Skaregekasko Ahotsak: Maddi Zuloaga, Elene Alustiza, Anuk Harreguy Grabaketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor García, Cool v Mastering S.L. Letra: Bala hotsak nagusi Intxortan Emakume bat momentu hortan Herrerako aldapan Bi haur esku banatan Frantziara ihesi eskortan Odol gorritu zen Urumea Mututu zuten emakumea Arriskua zapaldu Ideia bat zabaldu Eta gaur arte ixilunea Nahiz eta gerra galdu Ta faxistak ugaldu Hau da gure unea! Hiru pauso eskeralderantza Bat gehiago horrela da dantza Eskubian botere ta arau Bertan buka zenezakelako uau uau uau Orain ezker besoa jaso zazu gora Besapea garbien sudurren ondora Eskubia hobe da mantentzea behian Gehiegik altxa zuten 36an Norengana gerturatu ta nondik aldendu Ze alderdi aukeratu ta ze mugimendu Kuba, Iran, Nikaragua edo Palestinak Zure dantzaren erritmoa sumatzen du
2026/09/13
Printzak (Orei)
OREI taldearen lan berriko bigarren aurrerapen kantaren bideoa: Printzak Musika eta hitzak: Orei Bideo grabaketa eta ekoizpena: Jon Ander Alberdi Barnes Argazki zuzendaritza eta iluminazioa: Ekaitz Zilarmendi Urrutia Kamara laguntzailea: Julene Rosado Garcia Dantzaria: Lara Garcia Gonzalez Musika grabaketa eta ekoizpena: Asel Errasti Etxeberria, Kuartela Kultur Elkartean Hitzak: Oinak lohietan sartuta pausu bakoitzaren zama bizkarrean, bularrean. Estututako gorputza horrela sortzen omen da presiopean diamantea Bada ilunera ohitzerik begi niniak etsirik ikusten ez dena bizirik. Bada oraino leihorik zabaltzeko eskurik nireak ez badira ere nigana oraturik, mantentzen naute zutik badut oraindik sugarrik, kemenik Ez nago zaurietan itota sokara helduta Margotu ezazu nire orbainen zilarra argi printzatik indarra Zein da bidea, erraza ala zuzena? Non da babesa? zuhaitz edota basoetan besoetan sareetan
2026/09/10
48280 - Bandida (Txoron x Lil x Txuso)
BANDIDA - Txoron x Lil x Txuso x 48280 Ahotsak: Txoron, Lil Prod.: Txuso, Txoron Rec & Mix & Master: Txuso Bideoklipa: Nko Films 📲 @txoron48280 @lil48280 @txusoprod @x48280x [LETRIA:] Baby ez konplika Alkar ikusteko ondik orduak doz sobran Gu gaba guztija Dantzan gozela horrek danak dabiz begira Zu ta nire artian Beti doz goguak Engou nahixun lekuan Baby Gabetan nire bandida, sexy Eruten nau infernura Ipintxen zarinin gañian, crazy Buru galtzeot zuaz Proba ta gero zelan ahaztu, zutaz Zu zara demonia Amaitzen dou ixerdi flotan, Uaaaa Kuartoko hormak sutan Argazki bat ikusi da segixan sartu FOMO Zuaz eoteko, notan ioteko tonoz Gaur etxin bakarrik ahal gara ipini zoro Kondoiak doz sobran emoten banazu gogor Woh Bakizu eder zozela nik esan barik be Woh, oh, oh Nitzako zara onena ta danak dakixe Deskontrol, gu bijok batera beti gaoz bero Gabetan nire bandida, sexy Eruten nau infernura Ipintxen zarinin gañian, crazy Buru galtzeot zuaz Proba ta gero zelan ahaztu, zutaz Zu zara demonia Amaitzen dou ixerdi flotan, Uaaaa Kuartoko hormak sutan Etorri ma, niaz dantzan Ondo pasakozu ta Ma baby Gora behera, goiz batera Kimikia do sobran Aingerua Infernun zein zeruan Dauko bere lekua Shawty gaba erdijan Gure artin sortzen dana Baby ezin da frena Deskontrol, gu bijok batera beti gaoz bero Deskontrol, gu bijok batera beti gaoz bero Gabetan nire bandida, sexy Eruten nau infernura Ipintxen zarinin gañian, crazy Buru galtzeot zuaz Proba ta gero zelan ahaztu, zutaz Zu zara demonia Amaitzen dou ixerdi flotan, Uaaaa Kuartoko hormak sutan #48280 #Udaro #Bandida
2026/09/09
Glastonbury (Nøgen)
Nøgen – Glastonbury Musika eta letra: Nøgen Bideoa: Terralstudio Kamera laguntzailea: Vanessa Alami Arte zuzendaritza: Raquel Martinez Solano Jantziak: Loreak Mendian Figuranteak: Amaia Iraundegi, Mario Lezaun, Naia Aduriz Elkar estudioan grabatua 2023ko otsailean. Grabaketa ingeniaria: Víctor Sánchez Ekoizlea: Nacho Mur Nahasketa ingeniaria: Lucas Piedra Masterizazioa: Jacobo Naya Saxofoi baritonoa: Martin Zaitegi Portadaren diseinua: Markel Idigoras Argazkia: Mario Lezaun Argazkiaren artea: Raquel Martinez Solano Airaka 2023. ---------------------- Nøgen – Glastonbury Música y letra: Nøgen Video: Terralstudio Ayudante de cámara: Vanessa Alami Dirección de arte: Raquel Martinez Solano Vestuario: Loreak Mendian Figurantes: Amaia Iraundegi, Mario Lezaun, Naia Aduriz Grabado en los estudios Elkar en febrero de 2023. Ingeniero de grabación: Víctor Sánchez Productor: Nacho Mur Ingeniero de mezcla: Lucas Piedra Master: Jacobo Naya Saxo barítono: Martin Zaitegi Diseño de portada: Markel Idigoras Foto de portada: Mario Lezaun Arte de la foto: Raquel Martinez Solano Airaka 2023. -------------------- Lyrics: Momentu batez ahaztu egin naiz parkeko soinuetaz, Dudarik egin ezin zenean Abesteko behar hutsaz Ezer ez jakiteak, Zaila erraza bihurtzean. Iraileko igande batean, Itsasoa etxera bueltan. Erdibana Toyota zaharrean Zenbat aldiz okerreko irteera, Elurra bide ertzean, Elurra bide ertzean Beldurra diot loari Gaua bizi, goizean hil Hasi beste enaiz egin Eta batzutan gogoratzen naiz Saiatu eta ezinaz, Egiazkoa zaizun guztiak Eman ohi duen minaz. Soilik kontatzeko gai, Egun batean hauts izango naiz. Kaleak luze ta Seoul gauez Zure zain. Erdibana Toyota zaharrean, Zenbat aldiz okerreko irteera Elurra bide ertzean Elurra bide ertzean Beldurra diot loari Gaua bizi, goizean hil Hasi beste enaiz egin Geroz eta gehio Daukat faltan botatzeko Buelta gabe emateko Ez naiz hemen geldituko Guztia galdu duenaren egunsentia izango naiz orain... Beldurra diot loari Gaua bizi, goizean hil Hasi beste enaiz egin Geroz ta gehio Daukat faltan botatzeko Buelta gabe emateko Ez naiz hemen geldituko Argitzetik gertu dago
2026/09/08
QUISIERA SER TURISTA, DONOSTIAKUA II (bi)
QUISIERA SER TURISTA, DONOSTIAKUA II (bi)
Quisiera, ser turista, Donostiakua
Quisiera, ser turista, Donostiakua
Juantxon bokatak, norian bueltaka, kontuz hor azpian (ai,
ai, ai)
Hobe genuke ibili lasai tren txutxu gainian
Quisiera, ser solista, Orfeoiekua
Quisiera, ser solista, Orfeoiekua
Kantatuko nun, Kursalen barrun, dotore jantzia (ai, ai, ai)
Ta akaso horrela finduko nuke behingoz belarria
Quisiera, ser Cristina, Miramarrekua
Quisiera, ser Cristina, Miramarrekua
Biziko nintzan, badia erdian, merke eta pakian (ai, ai, ai)
Beti oporretan zero hipoteka como una erregina
Quisiera, ser tortilla, Zabaletakua
Quisiera, ser tortilla, Zabaletakua
Patatak fama, ta arrautzak lana, bikote bitxia (ai, ai, ai)
Pare batekin egingo dute kriston bazkaria
2026/09/07
Euskal Selekzioa (Gozategi)
Euskal selekzioa
Gure selekzioak
partehartzeaaren lehia
euskal selekzioak
nortasunaren deia
gure selekzioak
munduari begira
euskal selekzioak
gure-gureak dira...
Gure selekzioak
garenaren islada
euskal selekzioak
kirolaren plazara
gure selekzioak
txuri, gorri ta berde
gu euskal selekzioen alde!!!
Jokoaren poza ta
harmailen zirrara
biak elkartzeko
sentimentu bat bada
herria bihotzean
ahoan euskara
galdutakoan ere
irabazle gara.
Euskaldunok euskaldun
izan gara beti
kirola ikur da
edozeinek badaki
zergatik itzal eman
geu ez garen bati
nor izan nahi genuke
ez inoren zati
2026/09/05
Kimi K (Odik)
"ZORRO/ZORRA" lanarekin hasitako istorioari jarraipena emanez, ODIK-ek "KIMI K" kaleratu du. Soinu elektroniko garaikidearekin, single berriak maitasun istorio baten bidez egungo testuinguru ekonomikoari begirada kritikoa eskaintzen dio. WEB: https://www.rundown-e.com/odik LETRA: egin ditut biderketak aspalditik nituenak kalkulu ikerketak egungo krisisarenak politikari txarrenak hanka sartze okerrenak grafiko teoriak hori galdetzen dutenak inork ez daki gure lehenengo muxua izan zela zehazki lehertu zuena merkatua IVA igo zen bat batean zu ta biok errudunak IVA igo zuen mundu osoan gure kimikak kimikak tik tak tik garestitzen tik tak burtsa erori zen poltsikuak hustu ziren dendatik paseatzen txanpon baten truke sonatzen zuri begira ordaintzen dut faktura inflazioa zu zara
2026/09/04
Betirako (Diraki)
Diraki - Betirako (Sugarretan Larrosak) Errepide luzea dut aurrean Ez uzte ta bihurgune andana bidean Bidegurutze bakoitzan aukera bat. Beldurra albora ezazu,Ez gaitezen uzkurtu. Itzal beltzaren mamua, dabil zelatan. negar malko bat dario aurpegian behera. Dominarik ez guretzat, bizitza hontan. iraganera iltzatuta ez da biharrik inoiz sortuko. Txuri beltzean dauden argazkiak Betirako izanen diren momentuak bidai luze honetan ekiñez aurrera hotzak kuzkurtuta, bihotza beroa Negar malko ta irrien artean. Bizitzan zehar oztopoak. Munduak emandako, ostiakada bakoitza, indartu egin nauela. Ez da izan uztekabean, zuen jokaera, zakar usain nabaria, nazkak akatuko nauela. Indarrez heldu zure lema! Pasioaz bizi bizitza osoa. Sua itzali artean.. Bidean nortasuna lema, enbataren aurrean tinko mantendu nauena, ondoratu ezean. Bizitzan orbainak testigu dira, ikaspen bakoitza, ez da izan erraza, ta ez da izanen geroan. Sound of Sirens estudioan grabatutako abestia. Zabalvision-ek egindako bideklipa. 2026ko apirileko Italiar biran grabatutako irudiak, Mezzago eta Padovako kontzertuak. Lunga vita a Sempre Peggio!