2026/10/09

Etsipen kaletik (Markos Untzeta & Falcone)


 Etsipen Kaletik · Markos Untzeta & Falcone · Markos Untzeta · Falcone

Eraman bidaian hire ontzi birakarian. 1965-1966 Urkatzearen postalak salgai pasaporteakkafez tinda, apaindegian marinel anitz, zirkua herrian da, badator komisario itsua trantze betean, funanbulistari esku bat lotua, bestea hankatartean, istiluen aurkakoakgerakaitz, xede baten beharrean, Lady eta ni, gauez adi, Etsipen kalean. Errauskine, hain da sinplea, "Bagara bi", dio irriz, eskuak atzean gordeta horra Bette Davis Romeo sartu da, kexuka, "Nirea haiz, ene aburuz"; entzun du "gaizki habil, motel, hoa, kontuz". Soinu bakarra geratu da anbulantziak joatean Errauskine erratzarekin Etsipen kalean. Ilargia ostendu da, izarrak berdin hasiak andre igarleak ere gorde ditu traste denak, denak salbu Kain, Abel eta Notre Dame-ko konkordun hori. Denak amodio egiten edo euriaren zain, adi, zamariar ona jantzi da eta antzezteko prest da, gaueko inauterira doa, Etsipen kalera. Ofeliak leiho azpian eragin dit ikara, hogeita bi urte eta jada neskame zaharra da. Herio xarmantzat dauka, burdin txaleko bat du, erlijioa du lanbide, bizi-eza bekatu, begiak finko izan arren, Noeren ortzadarrean, beti dabil zelatari Etsipen kalean. Bestaldean iltzatu dituzte gortinak, Prest dute festa handia, Operako mamua, Apaiz baten isla garbia, Elikatzen ari dira Casanova, Seguru senti dadin, Hilko dute auto-konfiantzaz Eta pozoitu hitzekin. Mamua neskei oihuka dabil, “Ospa, jakin gainera, Casanova zigortu dutela, joan baita Etsipen kalera” Gauerdian agente denak Zein supergizakiak Heldu dira harrapatzera Gehiago dakitenak. Gero infartu makina Jartzea da asmoa, Denei jarriko diete, Eta kerosenoa guardiak ekarriko du Gazteluetatik Behera, ziurtatuz inor ez doala Etsipen kalera. Neronen Neptunori otoitza, Titanic goiz da abian Denak oihuka dabiltza Ni zeinen aldean? Ezra Pound eta T.S. Eliot Leman kapitain-dorrean, Kalipsoen abeslariak barrez Eta marinelak loreen aurrean, Sirenak goxo dabiltzan Itsas leihoen artean, Inork errepara ez dezan Etsipen kalean Bai, atzo zure gutuna heldu zen (maratila apurtzean), Txantxetanal zenbiltzan “Zelan” galdetzean? Aipatzen dituzun horiek Ezagun zaizkit, baina nekez Aurpegia konpondu nien Veste izen batzuk emanez, Baina ezin dut irakurri Eta ez dut nahi gutunik, Igorri ezean Etsipen kaletik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina