2026/11/11
Aio maitia (Bidenabar)
Bidenabar - Aio, maitia Zuzendaritza: Oiher Urrutia Grabaketa eta edizioa: Oiher Urrutia Grabaketa laguntzailea: Gemma Gales Aktorea (gizona): Uxuri Etxegia Maindirearen egileak: Joanes Altxu eta Xabi Erratzu Jantziteria: Paula Gonzalez Grafismoa: Pello Fagoaga Eskerrak: Maren eta Maider Musika: Bidenabar Sarrerako kantua: "Maitia nun zira" (herrikoia) Mandolina: Ekain Alegre Perkusioa: Alazne Untxalo Grabaketa eta nahasketa: Iñigo Irazoki (Atala estudioa, Bera) Masterizazioa: Matthew J Barnhart (Chicago) Erratzun, 2026ko abuztuaren 15 eta 16an grabatua Maitia nun zira Nik ez zaitut ikusten ez berririk jakiten nora galdu zira nora galdu zira Herriko bestak eta ekaina Burua bero eskuan kaña berez abila naizela baina irentsi nian hire mingaina non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? nola belaian bazka ardiak Usna hituen nire begiak Orain zakizkit mundo erdiak Gezur bihurtu hituen egiak Egin genizkian hainbat sesio Sexua beti huen desio Solastatzerakoorduan baina, dedio! Horretarako ez duk batere balio non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? Xamurtasuna nahi nian ondu Sentitzen huen hortan sakondu Hi hor henbilen ezin konpondu Nahi banu gisara hirekin ezkondu Egun batean erantzun gabe Utzi ninduan hutsaren jabe Nahiz eta sentitu zozoen pare Negarrak alde Egin dik xuabe non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? Ni hain erregin, hi hain ameba Eta gibeletik ibili? Keba! Puto amoa hintzela? Benga! Nahiago diat hire arreba non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina