2024/09/27

Ederlezi (Xiberotarrak) Ekialde


Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe Beti nor ekialdean Edireiten da bidean Kantu bat gogoz aidean Biziaren izenean Rom Sinti Buhame Gipsy Ber koloreko irrintzi Atzo egün bihar etzi Goiz ekiari ez etsi Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe Jin baledi oren latza Hunaintiko akabantza Arrahas dezagün dantza Bizi nahiaren hatza Hi tzigano entzün ezak Golikeatüko deiat Bidez bide hebentik harat Honki jin hire etxerat Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe

Ez dut bilatzen (Pantxoa eta Peio)


Ez dut bilatzen aberatsen
bidetarik ibiltzea!
Ez dut bilatzen haundiekin
nik jokoetan hartzea!
Jende gehienak bezala sortua
Aitamen lurrari lotua!
Behardunekin bizitzea:
hori da neure hautatua!

Jende oro dira behardun
ukanik ere ontasun...
baina aberats guti jartzen
jende xelebre lagun!
Aberatsen eskua urrun heltzen,
zer nahi non-nahi tinkatzen...
Gure herriaren geroaz
dute tratu merke egiten!

Otsoak bordan otsoekin,
gaixo bildotsak hoiekin!
Bainan bordazainak non dira?
Ager dite(ze)la argira!
Euskal Herria euskaldunendako:
berek erran behar hau nolako!
Gaurko gidariek baitute
hori onartu beharko!

2024/09/26

Sin vis pacem parabellum (Hertzainak)


Egun guztia irauten duzu
Zure kainoari lotuta
Beldurrak zaitu maskaratueta
Enork ez daki nor zeran
Ez du inporta galant ederra
Mundu guztiak izena dauka eta
Zurea, txakurra!
Odolaren usaina, biolentziaren erresumena
Si vis pacem para bellum
Dio zure brigada txuskeroak
Si vis pacem para bellum
9 mm. zuretzat
Zure omenez negarren gainetik
Gorrotoko ohiuak dabiltza
Protokolo guztia ta azkenian
Erakusteko zer zeran
Bat gutziago edo agian
Derrigor ondeztu behar den azken
Numeroa
Si vis pacem para bellum
Noiz arte jarraituko du dantza
Si vis pacem

Ezin dut sinetsi (Naxker)

2024/09/25

Ekialde (Alaiak)


Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe Beti nor ekialdean Edireiten da bidean Kantu bat gogoz aidean Biziaren izenean Rom Sinti Buhame Gipsy Ber koloreko irrintzi Atzo egün bihar etzi Goiz ekiari ez etsi La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe Jin baledi oren latza Hunaintiko akabantza Arrahas dezagün dantza Bizi nahiaren hatza Hi tzigano entzün ezak Golikeatüko deiat Bidez bide hebentik harat Honki jin hire etxerat La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la, la Ekiaren ekialdean Ekialde Sortaldearen sartaldean Mendebalde Hegoaren bide bürüan Iparralde Eta ni bideen artean lau haizen jabe La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la La, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la, la la, la, la, la, la, la

2024/09/24

Bidelagun (Naxker)


Musika eta hitzak: Naxker Grabazioa eta nahasketa: Josu Erviti (ErvitiStudio) naxkertaldea@gmail.com

Uxoa (Burutik)


Zerua eta Zorua: Hiru Kanta Bakardadeari (III. etapa) Musika: Burutik Grabazioa eta nahasketa: Josu Erviti Diseiñua: Iraitz González Bideoa: Jokin Barriola Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ / @gabidelamaza / euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Usoa hegaka doa Heldu zen gailenera baina nabari du Haizea erortzerakoan Bortitzagoa da. Begiak itxi ditu Saiatu zen, ez zuen lortu Ta oraino ez da ohartu Barneraka dio: "zoruak maite zaitu..." - Zoruak maite zaitu - Ostrukak ikasi du hegan Orduan ikusi du, bertan Ez zarela izan inoiz hain urrun zorutik Zaren bezain txiki ikusi zaitu gertutik Hala ere, zure hortan beti Ez duzu zeru hontan eki Hortara hurreratzen utziko inor ez Aukeran ez zenuke etsiko Hegaldi dena eta ez denari epaila еmanez - Zertan behar dut haizеa kontran Hilko banaiz arrakastak jota? Soa goratu hemen naizen hontan Hemen naizen hontan... Ez banaiz amiltzekotan

2024/09/18

Denok batera (Gorka Knörr)


Edan dezagun bai, edan gogor
edan dezagun batera.
Edan dezagun  bai, edan gogor
edan dezagun batera.
Bakarka baiño hobe da!
Bakarka baiño hobe da!
Edan dezagun  bai, edan gogor
edan dezagun batera.

Bultza dezagun bai, bultza gogor
bultza dezagun batera.
Bultza dezagun bai, bultza gogor
bultza dezagun batera.
Bakarka baiño hobe da!
Bakarka baiño hobe da!
Bultza dezagun bai, bultza gogor
bultza dezagun batera.

Lan egin dezagun bai, lan egin gogor
lan egin dezagun batera.
Lan egin dezagun bai, lan egin gogor
lan egin dezagun batera.
Bakarka baiño hobe da!
Bakarka baiño hobe da!
Lan egin dezagun bai, lan egin gogor
lan egin dezagun batera.

2024/09/17

Aditu dut (GUK)


Aditu dut, ja/kintsu batek, nunbait erran zuela;
Euskaldun izan baino lehen gu erdaldun ginela.
Ixil hadi ahal baduk! Hi jakintsu ergela,
Ez erran guri arranoa beletik heldu dela

Aditu dut euskaldunak auzitarat goatzila
xapeldun baten ontasunak ondatu ditugula
Ixi hadi ahal baduk hi jaun juje ergela
Ez erran guri oker batek argi ikusten duela

Ikusi dut mamu beltza errexki mintzo zela
Gezur ala egi berdin erraiten zituela
Ixil hadi ahal baduk ordun datorren gela
Badakigu aintzinetik epaiturik dagola.

Euskaldunen gaixtakeri bakarra hau izan da
Beren bizia zaintzea den bezala
Xuti hadi euskalduna ta altxazak burua
Etorri duk lege tzarra errausteko ordua

2024/09/14

Maitia nun zira Amaia Uranga


Maitia, nun zira? Nik ez zaitut ikusten, ez berririk jakiten, nora galdu zira? Maitia, nun zira? Nik ez zaitut ikusten, ez berririk jakiten, nora galdu zira? nora galdu zira? Hainbat kanbiatu da zure deseina Hitz eman zenereitan ez behin, bai berritan, enia zinela, Ohikoa nauzu ez nauzu kanbiatu bihotzean bai nuen hartu eta zu maitatu eta zu maitatu Aita jeloskor batek dizu kausatu. Zure ikustetik gehiago mintzatzetik hark nizu pribatu Maitia, nun zira? Maitia, nun zira? Maitia, nun zira?

2024/09/12

Ez beti da ez (Alarma morea)


Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Alarma morea entzuten da kaleetan barna guztiok parrandan geure gorputzak geureak dira nahi bezain beste egin zazu dantza Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez Espazio libre, herri askea zure modura, zuk nahi duzun bezela errespetua landuz bagoaz aurrera harreman osasuntsua generoen artean txozna giroan, edo tabernan tekno, euskal-kantak edo regetoi zaleak gerria astinduz hau da gurea guztiak bat egin erasoen aurrean Alarma morea entzuten da kaleetan barna guztiok parrandan geure gorputzak geureak dira nahi bezain beste egin zazu dantza Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez Gurean dugu aukera gozatzeko inor mindu gabe denen ardura izango da etxera dantzan iristea Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez Paparaba pa pa paraba pa Paparaba pa pa paraba pa Paparaba pa pa paraba pa (bis)

2024/09/11

Toki bat Gorka Urbizu


Oinarrizko ezein eskubideren alde
Arraun egiteko elkartu beharko gara laister
Ezagutzen dut leku sekretu bat
Non deslilurak tokirikan ez duen

Koherente izan sortutako pertsonaiarekin
Zutaz espero dena da
Idiotak asko daki
Ezagutzen dut leku sekretu bat
Non deslilurak tokirikan ez duen
Ez duen
Ez duen

Errelebantzia zaunka dabil gure atarian
Inork ez du ireki nahi hotz egiten du kanpoan
Ezagutzen dut leku sekretu bat
Tori koordenatuak eta itxaroidazu han
Itxaroidazu han