2024/09/27

Ez dut bilatzen (Pantxoa eta Peio)


Ez dut bilatzen aberatsen
bidetarik ibiltzea!
Ez dut bilatzen haundiekin
nik jokoetan hartzea!
Jende gehienak bezala sortua
Aitamen lurrari lotua!
Behardunekin bizitzea:
hori da neure hautatua!

Jende oro dira behardun
ukanik ere ontasun...
baina aberats guti jartzen
jende xelebre lagun!
Aberatsen eskua urrun heltzen,
zer nahi non-nahi tinkatzen...
Gure herriaren geroaz
dute tratu merke egiten!

Otsoak bordan otsoekin,
gaixo bildotsak hoiekin!
Bainan bordazainak non dira?
Ager dite(ze)la argira!
Euskal Herria euskaldunendako:
berek erran behar hau nolako!
Gaurko gidariek baitute
hori onartu beharko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario