2024/09/17

Aditu dut (GUK)


Aditu dut, ja/kintsu batek, nunbait erran zuela;
Euskaldun izan baino lehen gu erdaldun ginela.
Ixil hadi ahal baduk! Hi jakintsu ergela,
Ez erran guri arranoa beletik heldu dela

Aditu dut euskaldunak auzitarat goatzila
xapeldun baten ontasunak ondatu ditugula
Ixi hadi ahal baduk hi jaun juje ergela
Ez erran guri oker batek argi ikusten duela

Ikusi dut mamu beltza errexki mintzo zela
Gezur ala egi berdin erraiten zituela
Ixil hadi ahal baduk ordun datorren gela
Badakigu aintzinetik epaiturik dagola.

Euskaldunen gaixtakeri bakarra hau izan da
Beren bizia zaintzea den bezala
Xuti hadi euskalduna ta altxazak burua
Etorri duk lege tzarra errausteko ordua

No hay comentarios:

Publicar un comentario