2025/05/28

Gora euskaldunak (Bordagarai anai arrebak)


JOJO BERNADETTE, (Elkar 1978) Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Munduko injustizia ari da beti handitzen eta gu hemen gira euskaldun seme-alabak Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gure euskaldun semeak Parisera joaiten dira bainan zer ote dute hemen baino agradable Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Historia gurea sinple sinplenetarik da kantatzeko unea etorri zauku egun bat Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria!

2025/05/22

Guk euskaraz zuk zergaitik ez (Urko)


2021/01/17an Donostian zuzenean grabatua "Victoria Eugenia"n. Guk euskaraz, zuk zergatik ez Gabriel Arestiren hitzekin osaturiko abestia da, Urko abeslariak famatu egin zuena 1970eko hamarkadan, euskararen aldeko ereserkia bihurtuz. Hitzak Euskara putzu sakon eta ilun bat zen. (bis) Eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Orain zuen birtutez zuen indarrez. (bis) Euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Euskara putzu sakon eta ilun bat zen. (bis) Eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/

2025/05/20

Aralarko Dama (Zetak)


ARALARKO DAMA Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Ihintzak busti du basoa AMAZEYE Etxejaunak ihesi ilargi argitan AMAZEYE Adarraren deia ta lamien kantuak debekatuta Nafarroan haren izenean Baseliza bat eraiki dute Egiarretan Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Urederra gorriz tindatu da AMAZEYE Zezengorriaren zauri emaria AMAZEYE Basurdekumeak dira noraezean Orbaizetako karriketan ta xoxoak hegan Kanpaiak ozen entzuten dira Amezketan Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Iruzki-sartzien galtzen den itzela Hortan biyurtuaa mendetan ta mendetan siñistetu duun guzia Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da
MUSIKA ETA HITZAK: Pello Reparaz EKOIZPENA ETA KONPONKETAK: Pello Reparaz MUSIKARIAK: Leire Colomo, Gorka Pastor, Iban Larreburu, Jon San Martin, Ion Garmendia NAHASKETA: Paxkal Etxepare MASTERING: Simon Capony ZUZENDARITZA: Arriguri EKOIZPENA: Badator ARGAZKI ZUZENDARITZA: Mattin Saldias EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Thomas Ibarrola ARTE ZUZENDARITZA: Iratxe Reparaz ESTILISTA: Martxel Montero MAKILLAJEA: Hiart Olea EDIZIOA: BADATOR eta ARRIGURI KOLOREA: Julen Arregi 1 AD: Ander Merino Etxebeste EKOIZPEN LAGUNTZAILEAK: Liam McDonell, Josu Lucas, Sergio Camino, Ane Escala 1AC: Unax Silva STEADYCAM: Unai Gomez de Segura GAFFER-RA: Aitor Arruti ELEKETRIKOA: Iñigo Salaverria ARTE ZUZENDARITZA: Iratxe Reparaz KOMUNIKAZIO ZUZENDARITZA: Julen Hernandez EGITURA EKOIZPENA: Ane Escala KATALAN ITZULPENA: Paula Egurbide DANTZARIAK: Kukai Dantza FIGURAZIOA: Jule Sarriegui, Noa Sarriegui, Ismael Peralta, Nestor Azcarate, Asier Peragon, Marcos Elizari, Telmo Gonzalez, Miguel Angel Reparaz, Ignacio Escala, Amaia Izar, Mitxel Leatxe, Fermin Leatxe, Kati Leatxe, Estitxu Larrea, Maite Garriz, Jon Leatxe, Oihan Iturria ESKER BEREZIAK: Pello Roteta, Yoli Arnedo, Luca Dapena, Juan Escala, Iban Larreburu, Mari Carmen Escala, Luis Escala, Miguel Escala, Lurdes Navarro, Mamen Navarro, Javi Sarriegui, Xabi Sarriegui, Unanuko Udala, Angel Auzmendi

2025/05/13

Mathematikoon biltzarra (Unidad alavesa)


Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Garikoitz Amondarain beldurrez beteta bizi behar orain
Euskaltzalearena eginez estatu sozialean gora
Harroputza lehenak gure hiru jainkoen aurka
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Estatu kolonialaren hatzaparretatik ihesi beti
Meritokrazia ur emankorretarantz eramanaz
¿Agosti xaoren? bandera ta matriarkia zaharrak
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra

2025/05/07

Bi t´erdi (Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K, ZETAK)


Hatortxu Rock 1999-2025 26 urte, 30 edizio eta agur bat. Preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan da Hatortxu Rocken helburua. Orain, ate itxi batek hamaika leiho berri zabaldu beharko ditu. Auzolana da gure ondarea; izan dadila etorkizunaren giltza. Izenburua: Bi t’erdi Artistak: Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K, Zetak Ekoizpena: Mattin Zeberio Grabaketa: Josu Erviti eta Mattin Zeberio Nahasketa: Pablo Martin Master: Pedro Viñuel Bideoklipa: Arriguri LETRA Zuk heldu bat, nik beste bat, orain abiatzeko bagara lau. Nahi beste gau. Nahi beste gau. Zuk ardoa, nik zilarra, elkar helduta bi t’erdi gara. Batera bi t’erdi gara. Argi printza bateko puntu urdin zurbil batean milaka milioi txiki dituzte handi gutxik jaten. Posible da beste mundu bat baina ez da esaten. Ez dago bakerik baldin badago gerra klaseen artean. Ezpainetan kolore falta, dardarka hezurrak. Piztia beti da piztia nahiz eta aldatu ikurrak. Bi t’erdi gara. Zuk heldu bat, nik beste bat… Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi… (x) Bat, bi, lau, zortzi, hamasei, hogeita hamabi. Bakoitzari bere beharren arabera, bakoitzak daukana jarri. Denak gara eta bakarrak, inor ez da bat bakarrik. Zure askatasunak askatzen nau ni. Zure berdina ez da zure etsaia, Lakuntzan gaude ahizpa eta anaiak. Inor bidean ez uzteko bide bakarra. Hator, auzolanaren indarra. Badator hotza. Bi t'erdi gara. Zuk heldu bat, nik beste bat... Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi… Bi t’erdi gara.

2025/04/28

Aurrera ez den alde batera (Mugan)



Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara goizaldean. Eta dena hain argi duzula, agertzen naiz. Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara gaualdean. Eta dena hain argi duzula, aurkitzen gara, aurkitzen gara. Baina, berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Pauso bat, pauso bat albora, eta begira zein hurbil nauzun, erreka honetan. Banoa, banoa, bagoaz. Erreka honetako urak jarraituz, garaiz baina berandu da.

2025/04/20

Goizaldean (Mocedades)


Hemen da goiztiria ilunpea urratu nahian jolea atarian lo beteak esna dadien. Oi epelaren zokoan utzi ditut nagiak. Argitu zaizkit begiak egun senti garbian. Bihotzez abesten det egun sentia lehioan gaur nere bizi goseak zabalik ditu hegoak. Zozoa gora ta behera ume irriak kalean mendi gainean gazteak amets bikainak airean. Bihotzez abesten det egun sentia lehioan nere herriaren giroa gaur oberatzera goaz. Utzi malkoak alboan zaindu begiak legor idekitzatzu besoak egun berria dator.

2025/04/19

Joseba Elosegiri (Etxamendi eta Larralde)


Ene haur eta ahaide Baita euskaldun haurride Zonbait zaituztedan maite Nehoiz nehork ez dakite Adios mendi ederrak Oihan ta itsas bazterrak Adios Donostiarrak Jauntziren ditut su-garrak Arras triste da bizia Askatasunik gabia Herriarentzat hiltzia Nuen nik neure lehia Donostiko medikiak Erien sendaltzailiak Utz otoi ene zauriak Dagoden oroitgarriak Ni hiltzen baniz huntarik Ez otoi egin nigarrik Ez baitut nigar beharrik Ez baitut jarraikilerik

2025/04/18

Ondo dago (Süne)


Ondo dago, ondo ez egotea Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea… Ondo dago, ondoez, ondo ez egotea Biluztea, erortzea, (e)ta oraindik ez jaikitzea Ondo nago, nahastuta ibili naiz Ni-arekin bat, minarekin bat Bakarrik sentitu naiz maiz Ereserki bat, bandera bi Abesti berriak garabi Zeruan hegan nabilen ustetan Erori berri zait mundua oinetan Tanta bakoitza itsaso (e)ta zatitutakoa jaso Ez det sinisten, agian pasako da Bakarrik sentitu naiz maiz Ondo dago, ondo ez egotea Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea Nola nago(e)n, begiratzen banaiz Mantso, baino garaiz Sendatzen ari naiz

2025/04/17

Mila goiz ditut aurretik (Markos Untzeta)


Mila goiz ditut aurretik · Markos Untzeta Abestia: Bob Dylan (One Too Many Mornings) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Kalean zakurrak zaunka eguna ahitzen ari da, gaua iritsi da. ala zaunkak galduko dira. Gau isila urratuko da ene barneko hotsetik mila goiz ditut aurretik eta mila atzetik. Nire ataurretik aitzin begirada lausotuz gibelean, maitearen gelara begiratuz, berriz kalera so nabil atearen ertzetik, mila goiz ditut aurretik eta mila atzetik.

2025/04/16

Zeruko atea joz (Audience)


https://txantxangorria.eus/autorea/audience/ Garaiak aldatzen baitira · Audience Abestia: Bob Dylan (Knockin’ On Heaven’s Door) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Bob Dylan berrikusia Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ama, kendu intsignia niri hustu baitzait balioz, ilundu da eta ezin ikusi, sentitu naiz zeruko atea joz. Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, Ama, gorde armak lurpean, ezin dut segi tiroz, hodei beltz hori hurrean, sentitu naiz zeruko atea joz Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz,

2025/04/14

Garaiak aldatzen baitira (Audience)


https://txantxangorria.eus/autorea/audience/ Garaiak aldatzen baitira · Audience Abestia: Bob Dylan (Blowin' in the Wind) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Bob Dylan berrikusia


Zaudeten lekutik erdu berehala eta onartu urak gora datozela, laster zaudetela denak mela-mela, gal ez dadin zuen garaia, hasi igeri arin edo ito bestela, garaiak aldatzen baitira. Idazle, kritikari, profeten erara erne ibili, hauxe azken aukera da. Ez mintzatu goizegi, unea ez bada jada, hurrena nor den jakin ezinda, gaur dena galtzaile, bihar garaile da, garaiak aldatzen baitira. Erdu senatariok, kongresuko jendea, ez geratu atean, ez eten bidea, azkena ez baita zauri gabea; kanpoko gerra hurbiltzen ari da, birrinduko du leiho-hormen tartea, garaiak aldatzen baitira. Lurraldeko aita zein amak, batu eta ulertezinik ez kritikatu. Seme eta alabak ezin menderatu; zuen bidea zahartzen ari da, onartu ezik, berririk ez hartu, garaiak aldatzen baitira. Marra bat da hor, zoriarena, azkarra izango da gaur motela dena, orainaldi hau, laster lehena; ordena galtzen ari da, gaurko lehena, bihar azkena, garaiak aldatzen baitira.