2026/09/04

Betirako (Diraki)


 Diraki - Betirako (Sugarretan Larrosak)

Errepide luzea dut aurrean Ez uzte ta bihurgune andana bidean Bidegurutze bakoitzan aukera bat. Beldurra albora ezazu,Ez gaitezen uzkurtu. Itzal beltzaren mamua, dabil zelatan. negar malko bat dario aurpegian behera. Dominarik ez guretzat, bizitza hontan. iraganera iltzatuta ez da biharrik inoiz sortuko. Txuri beltzean dauden argazkiak Betirako izanen diren momentuak bidai luze honetan ekiñez aurrera hotzak kuzkurtuta, bihotza beroa Negar malko ta irrien artean. Bizitzan zehar oztopoak. Munduak emandako, ostiakada bakoitza, indartu egin nauela. Ez da izan uztekabean, zuen jokaera, zakar usain nabaria, nazkak akatuko nauela. Indarrez heldu zure lema! Pasioaz bizi bizitza osoa. Sua itzali artean.. Bidean nortasuna lema, enbataren aurrean tinko mantendu nauena, ondoratu ezean. Bizitzan orbainak testigu dira, ikaspen bakoitza, ez da izan erraza, ta ez da izanen geroan. Sound of Sirens estudioan grabatutako abestia. Zabalvision-ek egindako bideklipa. 2026ko apirileko Italiar biran grabatutako irudiak, Mezzago eta Padovako kontzertuak. Lunga vita a Sempre Peggio!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina