Hil, ez da deus hiltzen,
labanean doa eguzkia.
Ez da hiltzen eguna, iragan baino.
Zimeldu arren liliak, zu gorpu zaren arren,
zimeldu arren liliak, ez da eguna hiltzen,
iragan baino. Labanean doa eguzkia,
ez da deus hiltzen, hil!!
............................................................................................
Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz.
Juantxo Garzia, ahotsa
Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa
Fernando Unsain, ahotsa
Marco Jossie, ahotsa
Jakes Etxeberria, musika
Benito Zubeldia, musika
Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea
J. Markos Juaristi, baxua
Iñaki Peña, akordeoia
Nelly Agirre, biolontxeloa
J.M. Txilibeia, klarinetea
ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. Atzerrian kantatzera maiz atera ziren, birritan aritu zen Antwerpen hirian (Flandria), baita Herbehereetan, Frantzian, Suitzan, Espainian, edo Katalunian. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta.
Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.
Lehergailuaren hotsak,
ekintza zorrotz arrotzak,
zuen gorputzak xehaturik,
mutuerazi ahotsak.
Nafarroatik Lapurdira,
Baionatik hilerrira, malko dardar,
ezintasuna lurperuntz begira.
Askatasun egarriak,
erreka asegarriak, bat batean,
bihur zaizkigu odol iturriak.
Azkenik amorrazia, gure uzta eragotzia,
belarlandatuko dugu zuen mezuaren hazia.
Atxik azkeneko hatsa zuengan bait garamatza,
zabal dadin zuen eskaintza eta esperantza,
nahiz eta gu preso eman,
herriak hori lor dezan.
Abertzaleek azkeneko hitza
oraino ez dugu erran!!
..............................................................................................
Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz.
Juantxo Garzia, ahotsa
Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa
Fernando Unsain, ahotsa
Marco Jossie, ahotsa
Jakes Etxeberria, musika
Benito Zubeldia, musika
Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea
J. Markos Juaristi, baxua
Iñaki Peña, akordeoia
Nelly Agirre, biolontxeloa
J.M. Txilibeia, klarinetea
ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta.
Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.
Hitzak:
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Goizeko eguzki izpi berotan
Besarka nazazu
Bidearekin amestu duzula
Berriz esaidazu
Biharrak zer dakar
Iragarpenek asmatzen ez badute
Nola jakingo dugu ?
Noraeza ipar
Aurreikuspenik gabeko bidai hontan
Galdu nahi al duzu ?
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Begiradekin hitz egin dezagun
Ulertuko nauzu
Ederra dela hemen esnatzea
Ez dezagun ahaztu
Biharrak zer dakar
Iragarpenek asmatzen ez badute
Nola jakingo dugu ?
Noraeza ipar
Aurreikuspenik gabeko bidai hontan
Galdu nahi al duzu ?
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Bi begi bi lore
Beldurrik gabe
Dena ongi dago
Zu bazaude
Zuzendaritza: ArriguriEkoizpen burua: Xabier FernánArte zuzendaritza eta Jantzigintza: Paloma MerinoArgazki Zuzendaritza: Adri NogalesKamara laguntzailea: Unax SilvaKamara auxiliarra: Aitor DañobeitiaGaffer: Borja Herrán, Sandra ApausaElektrikoak: Ander Beizama, Maider Gartzia, Pablo Santurde, Iker ArangurenGrip: Iñaki Agirrezabalaga, Cesar Fernandez LauciricaKredituak: Markel UrrutiaGatibu gaztetan: Xabier Paz, Unai Benguria, Mario Abad, Albar CirardaExtrak: Iñigo San Anton, Xanti Salvador, Jorge Pacheco, Ekain Alzola, Xabier Bengoa, Artzai IraurgiEskerrak: Cinelab Rumania, Musta Producciones, Zinealdea, Panda Artist, Popatik Estudio Kreatiboa
Bidai honetan barriro
maletak hartu behar
agur eta kitto
gaba da portuen
ilargia uretan muga begixetara
amaitu bako azken kantuan
Gora kopak zugatik
Ze momentu onak,
parreak algarak
da lainoak ur tartean
maite_eta bizi bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Joan arte
Haizea soberan,
askatu txikotak
bela gaindien,
abante iparrera
Agur kapitaina
Hemen batute gauz
kitarra zaharrekin
Ron botilak eta oroimenak
hiru trago zugaitik
Berriz ikusiko gara
edo agian ez
Baina hor gelditzen dire
bizitzako momentuek
Maite_eta bizi
bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Maite_eta bizi
bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Joan arte
Hitzak:
Honaino iritsi zaren ulertzen
pauso bakoitza neurtzen
ustez galdutako trenak zenbatzen
zenbat aukera merezi dituzte ametsek?
Bideak esan dizu hau ez dela uste zenuena
Ezta nahi zenuena, zarena besterik ez
Gauzak ez direla zerutik erortzen
dena ote da lorpena hemen
baita lortu ezin daitekena
ez jo segurutzat gertatutako dena
Bideak esan dizu…
Gertatzen dena
merezi edo merezi gabe
bilatu edo bilatu gabe
uste ala ustekabe
Baina batzutan besterik gabe, hor ez zaude
Une horretan, hor ez zaude
Besterik ez, hor ez zaude
Bateria🥁: Oihan Agirretxe
Gitarra eta baxua🎸: Beñat Bobillo
Ahotsa🎤: Jagoba Mendizabal
Ezingo dut aurrera egin, ez baldin bada zuekin
zenbat urte, zenbat bizipen,
iluntasunean argi
Urte asko pasa dira, dena polita zen
egun osoa kalean, zoriontsu nintzen,
garai hartan ez nuen kezkarik
belaunak zartatu, gureak egin du
iluntzen hasi da, etxean zain ditut
ezin baitut, denbora gelditu...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
Ostatuko hormetan zailduak,
zenbat ume eta gazte, bidean galduak
bizitza halaxe delako
garai haiek ez dira inoiz itzuliko
Guztia aldatu da, hori badakit
dena galdu arren, ez nago bakarrik...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin,
zenbat urte, zenbat bizipen
iluntasunean argi...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin...
Bideo originala: • Esanezin - Kanturik Ez Bada
Hitzak eta musika: Ianire Aranzabe
Pianoa, sinteak, baxua eta kontrabaxua: Iñigo Asensio
Gitarra elektrikoa: Imanol Rubio
Ekoizpena: Esanezin
Grabaketa: Iñigo Asensio
Nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Llarena
Bideoa: Imanol G. Gurrutxaga
Aktorea: Leire Berasaluze
Estilismoa: Maren Caballero
Alokairua: Cesar Hernandez, Ogeitalau camera solutions
Eskerrak: Korima Films, Adri Nogales, Aitor Arruti, Maddi Pecharroman
-----------------------------------------
Hitzak:
Aspaldi jeiki zara
ohean utzi dituzu izarak
Gaur kanturik ez bada,
nundik hasiko gara
Gaur dena bete du hotzikarak,
bihar akaso gai izango gara
Gu ta gure ikarak, gai izango gara
Nundik hasiko gara,
gaur kanturik ez bada
Egun berri bat, pauso berri bat
Udara amaitu denaren seinalea
Dena aldatzen dela esan zenidan
Bitartean, nik zure ametsetan
ikusten duzun hori izan nahi nuke
Soilik gaurkoz bada ere
Poetikoa al da pentsatzea
guztiok zerbaiten bila ari garela
Nahi dugun hori zer den jakin gabe?
Gure burua aurkitu, bidean zentzua galdu
Bukaerarik ez du
Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek
Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu)
Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria
Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan)
Neguan
Behin esan zenidan eta betiko gorde nuen nigan x4
Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek
Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu)
Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria
Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan)
Neguan
Imajinatu peña bat Pirinio artean
joaldunak herriz herri Kantauriko partean
Marijaia almadian Zeledon Orhipean
imajina kuadrilla bat herri libre batean
Imajina konpartsa bat Aralarko parkean
Mielotxin eta Mari Kontxan izarpean
piratak libertimenduz kantari gizartean
imajinatu sorgiñak herri libre batean
Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio
Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San Fermin eguna txupinazo eguna bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai bai!
Imajinatu herri bat gasna zati batean
burujabe eta aske Europako atean
maskarada erraldoia dantzan giza-katean
imajina gure esku dagola bat-batean
Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio
Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San fermin eguna txupinazo eguna, bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai!
Bizi gaituen lurra Eskual Herria da
sortzen gaituen hitza mendetan euskara
esku denak bidean elkartzen bagara
libre ginenak berriz libre izango gara
-----------------------------------------------------------
Ainhoa Gozategi: panderoa.
Alaitz eta Maider: ahotsak.
Sua Enparantza: ahotsa.
Pirata: saxoa, tronpeta, tronboia.
Víctor Sánchez: grabaketa teknikaria.
Asier Erzilla: soinu teknikaria, produkzio musikala eta nahasketak.
Mikel F. Krutzaga: masterizazioa.
Aitor Altzibar: produkzioa.
Unai Olabarri: bateria.
Imanol Goikoetxea: kitarra akustiko eta elektrikoak.
Iñigo Goikoetxea: baxua, txarangoa eta ahotsa.
Asier Gozategi: triki eta ahotsa.
Xabier Sukia: letrak.
Adunako Elkar estudioan grabatua, Arantzazuko Balea Estudioan nahastua eta Amezketako Musikart estudioan masterizatua, 2025eko maiatzean.
Bideoaren grabaketa eta edizioa: ZAP! bideogintza.
Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztiei.
Mirua Erromeria Taldea
Triki: Maixa Lizarribar
Pandero, bieira, eltze eta motrailua: Hekthorfolk
Bajua: Joxe Zeberio
Gitarrak: Jorge Gonzalez
Bateria: Peru Altukaz
Produkzioa: Mattin Zeberio
Estudioa eta teknikaria: Haritz Harreguy
Mixer: Pablo Martin
Master: Pedro Viñuela
Eskerrak: Mikel Amunda, Oso Polita, Maria Sarriugarte
Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde
Frenorik gabe aldapan behera
norabiderik gabeko bela
batzutan negar, bestetan algara
dudan egunaren arabera
Goizero goizero
batzuetan ero ta bestetan bero
onddotan bezela
txarra den lekuan ona ere bada
Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde
Pinpirin jantzi naiz gaurko zitako
Santa Mañako festetarako
motoz iritsi gera lokatzez lepo
ta plazan arimarik ez dago
Ni kontentu nago
Zelatunen bezela salda badago
onddotan bezela
txarra den lekuan ona ere bada
Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde
Bizitza korapilatzen den arren
dena iristen dela sinistu nahi det
behingoz inaguratuko dutela
abiadura haundiko trena
Batzutan txintxo
bestetan ihesi gorriontxu bezela
batzutan bakit
nere baitan kabitzen ez naizela
Daonean dale ez daonen bale
JOJO BERNADETTE, (Elkar 1978)
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Munduko injustizia
ari da beti handitzen
eta gu hemen gira
euskaldun seme-alabak
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gure euskaldun semeak
Parisera joaiten dira
bainan zer ote dute
hemen baino agradable
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Historia gurea
sinple sinplenetarik da
kantatzeko unea
etorri zauku egun bat
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!