2025/08/19

Txoria txori (Moonshine wagon)


Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio

nerea izango zen,

ez zuen aldegingo.

Bainan, honela

ez zen gehiago txoria izango

eta nik...

txoria nuen maite.



2025/08/18

Txantxangorria (Streetwise)


Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria egia
Birigarroa gezurra
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria gaixoa
Birigarroa gogorra
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria gorria
Birigarroa zuria
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate
Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Zizaren buztan batengatikan
Preso daramate

Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara
Larailara, larailara
Larailara, lara

2025/08/11

Lau begi eder (Mirua & TOC)


MIRUA VS TOC Letra: Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Mattin Zeberio, Xabier Bilbao Produkzioa: Mattin Zeberio Mix: Pablo Martín Bideo zuzendaritza: Mattin Zeberio Produkzio laguntzailea: Uxue Zabala Miruaren estilismoak: Maria Sarriugarte Harri jasotzailea: Urdax Magunazelaia Figurazioa: Keltze Larraza, Beñat Urkola, Xanet Egiguren, Adam, Ane, Markel Eskerrak: Iker Etxeberria, Beñat Larrañaga, Ander Reviejo, Mikel Iturrioz Guapo noa kalera Zure begiradaz jantzia Lotsati kolorea Ta izerdiaren gazia Argitara sugandillak bezala etzatera Ziur txiki geratuko zaigula dena Itsu zatoz nigana Bi begiak estalita Ikus dezaket soilik Zure edertasuna zatika Maleta hartu etxea hustu Playlist bat egin didazu Argazki zahar bat ikusi eta Urrundik entzuten zaitut Elkarri begira lau begi eder dira Jaio nintzen mundu ezaguna Jada ez da existitzen Ta euskadin Rock and Rolak Ez du inoiz dirurik emanen Aurpegi berri bat behar dut Lur berria oin azpian Ahots berria garrasi bat Soinu banda berri bat Baina ez da aldatzen ezer Baina ez da aldatzen ezer Dena aldatzen da hemen Dena aldatzen da hemen Elkarri begira lau begi eder dira Triste dizila haina Nire burua garrasika Begietan kea baina Aurpegia malkoz estalia Arnasa hartu dut, barrua hustu dut Bizitza eman didazu Ikusitako guztia ahaztu Urrundik entzuten zaitut Elkarri begira lau begi eder dira

2025/08/10

Minik ez dago (Gari & Maldanbera)


BIDEO: IGNACIO SAEZ ERORITAKO AINGERUAK HAN DABILTZA EGAN GU BEZAIN APURTUTA EDER EZ DIRENIK EZ ESAN AZALPEAN GORDEA DUGU IRAGANA MAITALE AHAZTU BAT BEZALA BADAKIT ZU ERE NEGUTIK HELDU ZARELA NIGANA ESKUKO ARRAIAK ERE ELKARRI LOTUTA GOAZ BADAKIT LEKU BAT NUN MINIK EZ DAGOEN AMODIOA EGINGO DUGU HAREN EZPALAK SUTAN GU BEZAIN APURTUTA EDER EZ DENIK EZ ESAN LAZTAN BATEN SAKONERAN DAUDE GURE ORBANAK MAPA EZKUTU BAT BEZELA BADAKIZU NI ERE NEGUTIK HELDU NAIZELA ZUGANA

2025/08/09

Urtaroak (Korrontzi eta Xabier Amuriza)


URTAROAK
 
Udaberri, udaberri
zoroak ere igerri.
Zuhaitzak hostotu eta
odolak gora etorri
gorago ikusten ditut
Gorbeia eta Aizkorri.
 
Uda gori, uda gori
eltxoak ere erori.
Zein labetan errea da
eguzki biribil hori
izerdia dariona
Orhi eta Anbotori?
 
Udazkena, udazkena
kolorez aberatsena
orbelak airean eta
urak bueltan datozena.
Hego-haizeak badaki
nire maiteen izena.
 
Negu beltza, negu beltza
haserre da leiho ertza.
Elurrez eta txingorrez
hain beltza ere ez pentsa.
Olentzerok beteko du
otso txikien ametsa.
 
Korrontzi
Xabier Amuriza

2025/08/07

Denboran (Etxekalte & Habi)


ETXEKALTE & HABI - DENBORAN Irudiak: Sutxart ---------------------------------------------------- Denbora igaro arren, elkarrekin dena hobe ---------------------------------------------------- Hitzak: Behin bakarrik egongo da, zure aurrean Saiatu zara eskuekin heltzen, baina ez zaizkio zure mugak gustatzen Alde egin duzu, kea eskuetan, materializatuz etereoa dena Bidean aurkitu egin gara, halabehar honengatik, gurpila ez gelditzeko Eta horregaitik bizipen irudiak barrura doaz beti, hitzetan doaz berriz, Hala ere denboran ordenak aldatu zaizkit “zure ondoan” Lehenago gosaldu eta gero lotan hasi “zure ondoan”, bizitzen uztea baino, erail “zure ondoan” Baina normala izanda, badakit ezin dela egin, berdina banintz. Denboran ordenak aldatu zaizkit. ---------------------------------------------------- Esker bereziak bidelagunei: Unai Guenetxea, Nerea, Victor, Marcos, Ziortza, Mada, Naroa, Andrea, Alvaro, David, Rulo, Katu, Ibai, Nagore, Mai

2025/08/05

Axuri beltza (Oskorri)


Axuri beltza ona dut bainan
xuria berriz obea,
dantzan ikasi nai duen orrek
nere oinetara begira.

¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia."

2025/08/02

Oihanian (Botakantu)


                1
Oihanian zuiñen eijer
Txorriño bat khantari
Eskualdün arbolari
Zazpi probintzier
 
Amodio dio gazter
Eskuarari bethi exker
Jarraiki aiten ürhatzer
Ez zekülan bazter
Ez deia xarmagari
Nuri ez dü plaser
Txori bat khantan ari
Eskualdün aurhider
 
                2
O txoria hanitxetan
Zurekilan batian
Boztarioz khantatzia (bi aldiz)
Nian desiretan
 
Sarthü gira plaseretan
Egün plaza eder huntan
Nahiz boztario ezari
Eskual bihotzetan (bi aldiz)
Hots anaie maitiak
Bandera eskietan
Eskualdünak beikira
Nausi güzietan

Etxahun Iruri

2025/07/22

Arlote basatia The wild rover (Zutik euskal kantak)


Urteetan alderrai
egin dut bidea
dzanga-dzanga ardoa,
xurrut pattarra.
Halaxe batu dut
zaku-bete urre
Bideari agur
ta edan hil arte!

Tabernara joanda,...
Ei, aspaldiko!
Dirurik enuela
ta fidatzeko,
zuzenesan nion,...
neskatilari;
haren erantzuna:
bider-itzuli hadi!

Zazta! Hamar txanpon,...
atera nik;
horra neska begiak
argiturik:.....
txantxetan esan diat,....
hi mutila
badiat hiretzat,
hamaika botila.

Banoa etxera
gurasoenera
barka nazatela,...
eskatzera;
eta laztanez, hartzen
banaute,
enaiz berriro,
ibilko eskale.

Sekula berriz eskeko...
enauzue ikusiko.
Ahaztu dut bidea,
bide inpernuko!

2025/07/16

Elizondo (Naxker)


Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpena: Lucas Alves Argazki zuzendaritza: Iyán Altube Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino Ilustratzailea eta kredituak: Magu Grabaketa, nahasketa, masterizazioa eta produkzioa: Josu Erviti (Erviti Studio) Laguntza gitarretan: Eric Deza Laguntza teklatuetan: Ander Unzaga naxkertaldea@gmail.com LETRA: Isiltasunean murgilduz, bakar bakarrik doa Zeruaren erdian, nire bihotzarekin dantzan Egunez zerua estaltzen, gauean xuxurlaka Zure izpiak nire barrenean saltoka doaz Taupaden ametsa, nirekin zatozen esan Beti da zurea argia, gauaren bidean Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du importa, zure begi argiek Egia islatuko dute Zure inguruko sua ezagutzen dute besteek Utzidazu neri sentitzen barnean duzuna Hodeien atzean bada ere, beti zutik zaude Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute

2025/07/12

Agur Atxabalta (Kaparrak)


Bideo originala:    • KAPARRAK - Agur Atxabalta (feat. Glutenbak...   Irudi grabaketa: Zuk in zuk jan @zukinzukjan Edizioa: Kaparrak ediciones @k.art04 Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria LETRA: Agur Atxabalta, Debagoieneko herririk ederrena Agur Atxabalta, barrara goiaz tragotxo bat hartzera Txikito pare bat, 10, ez da azkena ezta azken bigarrena Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik