2025/10/24

Sanguis martyrum (Imanol Larzabal)


Sanguis martyrum Ene herri on bakezalea, eliza zuriz bethea, Goizerritiko Jaungoikoaren herri hautetsi maitea. Hire zerua garbi duk, kheak Hegoak ditik ohildu; Oihartzun gabe hire ohoitzan auhenak dituk ixildu... Zuen auhenak, ene arrebak plazetan errhauts eginak, gizon beltz heiek erre zaituzten Euskalherriko sorginak! Dekula zuen martyrioa ez da khantatu euskaraz. Niketz orhoit naiz: dietzadala bertso berriak sortaraz. Zinez alpherrik hil zaretea? Galdu zarete orozbat? Ezin da...ezen zuen odola date pagano-hazi bat. Zuen odolaz erein 'tutzue Europako laur hegalak, zuhauiek eta zuen ahizpek, oi! aphez-eme aphalak. Belhaunik beklhaun zueri esker da begiratu azkarra

2025/10/23

Eraman nazazu (Herenegun ft Marte Lasarte)


Abestia: Herenegun Ahotsak: Herenegun x Marte Lasarte Produkzioa: Borja Antón Grabaketa: Haritz Harreguy (Higain estudioa) Masterra: Victor García Mauka Musikagintza BIDEOA Ekoizpena: MUGA Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso Zuzendaritza eta edizioa: Aitor Aranguren Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Kamera laguntzailea eta fokista: Julen Aldama Steadycam: Imanol Iraizoz Kolorea: Heli Suárez Rental: Epic Films FX: Yeray Lizarazu (Intxisu FX) Esker bereziak: Nestor Urbieta, Enara Urreta, Diego Montaña, Paloki. Begiak itxi eta burua itzali zenuen (?)iztik zegoen beharra Sinkronizatu eta eguneratu genuen Baina azkenean berdina da Dena aldatzen dela Biok bagenekien Ez ahal zen hori izan adostu zena Zeinena zen aukera Gutxienekoa zen Oraintxe daukagu ta azkena Nazkatuta zaudela ohiukatzen didazu Baina begiek ez diote hori Egia ote da dena amaitu dela? Mundua ankaz gora jartzen baduzu еre Itzuliko zarela zin egin Baina bеstela eraman nazazu zurekin Mundua ixiltzean hitz egiten hasi ginen Esateko genuen eta Hitzez ziurtasunez apustu egin zenuen Gehiegi zegoen jokoan Guztia amaitutzat beingoz eman nahi nuen Ez ahal duzu izan nahikoa? Irabazle ginela uste genuen arren Ospatzerik ez dago gaurkoan

Maite, maite, maitia (Urko)


Maite maite maitia Zu zara nerea Zu zara berria Zu zara negarra Zu zara irria. Maite maite maitia Zu zara mailua Zu zara aizkora Zu zara egurra Zu zara burnia. Hurbilduko banintz ta ikutuko ba zindut. Hemen, hemen zu ta ni bakarrik, bakarrik munduan, bakarrik maitasunean. Maitasuna. Zer da maitasuna? Zer da maitatzea? Zenbat irautzen du maitasuna? Zu ta ni bakarrik maitasunean. Maite maite maitia... Bainan, Beti dago maitasunean, bainan zerbait. Jadanik ezin dezaket maita. Hain laburra izanik nere zureganako maitasuna dagoeneko hillik da. Maite maite maitia...

2025/10/21

Goizian goizik (Imanol Larzabal)


Goizian goizik jeiki nunduzun

Goizian goizik jaiki nündüzün espusa nintzan goizian
Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelhki zenian
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
-Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik
Mündü ororen ixilik eta Jinko jaunari ageririk
Buket bat igorri ditadazü lili arraroz eginik
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

-Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian
Zitroi urez ürkhüzten nizün astian egün batian
Astian egün batian eta ostirale goizian.


2025/10/19

Ustela (Itoiz) ETB


Nire lagun xelebrena nire mailu urdina farretan irabazle usteltzen ari da da da inpotentzia aurrean lege onena izandakoa... ez dut sinisten legeaz lege-gizon mailu gabe naiz ni Usteldu bahaiz zer egingo didate mailu behar zaitut... ez usteldu Ez pentsa izarrak edo metaforak kolpatzea nahi dudana ezta ere poemak egin gaizki joatenzaidanean mahiak, kristalak... apurtzea baizik defentsa onena zara legeen gorilen aurrean. Usteldu bahaiz zer egingo didate mailu behar zaitut... ez usteldu

2025/10/18

Gauez bakardadean (Imanol Larzabal)


Gauez bakardadean, egoten naiz ni ez bazaude zu gauez bakardadean, suak hartzen nau ta behar zaitut zure uretik edan, zure gorputzez ase zure bular leunak laztanez bete Etzazu ezetz esan, urduri zabiltz kezkatsu zuk ere arratsean desioz beharko nauzu Ilunabarreko bakardadean maiteko zaituzten beso artean gozatuko zera joku batean eder zabaldurik lore artean zure begi urdiñak bi izar galdu izango dira zure bular leunak suak harturik lertuko dira desiozko zeruan, ta ni zure barruan gure sua euriak, itzuli arte Ilunabarreko bakardadean maiteko zaituzten beso artean gozatuko zera joku batean eder zabaldurik lore artean

2025/10/17

Rita (Olaia Inziarte)


Hitzak: Pantaila itzali dut musikak segitzen du azkazal luze bat burmuinera Ritaren ahots lodiz piztu zait sena berriz ez dago Paris posiblerik “Ez gara hain bereziak” kantatzen dut ausardiaz baino ez naiz ari gu biotaz Ikusten zaitut alde guztietan nahi gabe ere nahi gabe izaten da gainera Ikusten zaitut, ezin da ekidin alde egin beharko dut hemendik Zure ahotan beti denak errex dirudi itsutu ohi naiz horrelakotan Ez duzu aguantatzen ez banaiz irriz hasten Ona zara baino gizona Ikusten zaitut alde guztietan nahi gabe ere nahi gabe izaten da gainera Ikusten zaitut, ezin da ekidin alde egin beharko dut hemendik Agertzen zara kantu zaharretan kantu berrietan ere bai Agertzen zara, ezin da ekidin alde egin beharko dut hemendik alde egin beharko dut hemendik alde egin beharko dut

2025/10/16

Zure tristura (Imanol Larzabal) bideoklipa


Zure tristura nabari dut
keinu partikular gisan,
dintasunez hain tristea
nola nahi zenuken izan.

Dintasunez hain tristea
kaletan zoazean,
ezpainak krabelin xuri
bihotza oinazepean.

Desafiozko hauzitan
epai zorrotzen esale,
ezer ez daukazularik
maitasunaren eskale.

Maitasuna maitasuna
romantikoen uharte,
penak desegingo zaitu
odola izoztu arte.

Zure tristura nabari dut
keinu bakarzale gisan,
etsipenean hain harro
nola nahi zenuken izan.

2025/10/13

Abandoko geltokian (Gontzal Mendibil)


Abandoko geltokian zorabio zoratuan gizarte honek dakarren presa mada/rikatuan. Abandoko geltokian mundua ez dago geldi tren bat aldendu orduko hona beste bat ageri. Ai/zak a/dis/ki/de ai/zak e/mai/dak e/hu/ne/ko/txo bat har/tu be/ha/rra bait dau/kat no/ra/bai/te/ko tre/nen bat. Andenaren bestaldean iruditxo dotore bat trena bazihoak eta berarekin aukera bat. Arre arre mandoko geltoki Abandoko salto beste trenari bat gelditu orduko. Arre arre mandoko geltoki Abandoko salto beste trenari bat gelditu orduko. Gora bidea behera bidea nolako mina halako griña. Bada bidea bada ba laguna garai denean datorkiguna. Gora bidea behera bidea nolako mina halako griña. Bada bidea bada ba laguna garai denean datorkiguna. Abandoko geltokian zenbat laztan eta musu joanak eta etorriak ibil eraziko zailu. Abandoko geltokian gogoak dira biluzten ametsera/ko bideak ez dira inoiz zapuzten. Arre arre mandoko geltoki Abandoko salto beste trenari bat gelditu orduko. Arre arre mandoko geltoki Abandoko salto beste trenari bat gelditu orduko. Gora bidea behera bidea nolako mina halako griña. Bada bidea bada ba laguna garai...

2025/10/12

Gure zauria (Esanezin ft Sara Zozaya)


   • Esanezin - Gure Zauria ft. @sara.zozaya   _______________________________________ Ianire Aranzabe: hitzak, ahotsa eta gitarra akustikoa Sara Zozaya: hitzak eta ahotsa Iñigo Asensio: pianoa, sinteak eta baxua Imanol Rubio: gitarra elektrikoa Igor Telletxea: bateria Ekoizpena: Esanezin Grabaketa: Mecca estudioa Nahasketa eta masterizazioa: Aberin estudioa _______________________________________ Hitzak: Ez naiz hau esateko gai, kanpoan denok gure zain Mila bider esan nizun hemen ez da ezer orain, eta hala ere saiatzen naiz Etorkizuna gure zain eta gure etsai Begietan ikusi det egia berriz iltzatuta hemen erdian, baina hori ez zen gure zauria Batek utzi zidan min hau zuri ikusi dizut ta, zure egin baino lehen ezkutatu nahiko nizuke Arin aurkitu duzu (hemen) non aurkitu-zu laguntasuna, aukeratu gabe, denboran eztanda, aukeratu gabe Etorkizuna gure zain eta gure etsai Begietan ikusi det egia berriz iltzatuta hemen erdian, baina hori ez zen gure zauria Mundu hau ez da guretzat maitia, baina hori ez zen gure zauria Berriz harrapatu gaitu euriak, atertuko du egunen batian Hau da oroitu nahi dudan guztia

2025/10/11

Alegrantzian (Xalbador eta Ihidoi)


 Alegrantzian bizi guzian egon behar
 ginitaizke beti gazte denak azkar
 tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
 hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.

 Kantu xaharrak ez ahantzi
 eta berriak ditzagun ikasi
 horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
                     
 Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
 anai-arrebak denak gira gu euskaldun
 idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
 bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
                           
                           Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
                           elgarrekilan eginez lan gauden uros
                           herriko bestak antola beti urte oroz
                           alaitzekotan beharrezko direlakotz.

2025/10/10

Lo egin (Itoiz) bideoklipa


Baloi kalboak direla agentzien berri "Maradona productions" orrazien egilea off siden geratu eta sheriffa Wembleyko belarra erre zuten rasten atzetik dabil lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo Lemoiz inguratu pirata eta sioux Bizargorri ta Asterix jake erregeari ontzi eta zaldiz tronpetak "under my thumb" airean Jeriko hautsi lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo Mafalda eta Zakili enamoraturik zine baten atarian diskutitzen ari dira zer pelikula ikusi hori da kuestioa "El Gran Dictador" edo "Emmanuelle en el frontón" lo egin lo egin lo egin... kume txalo pintxalo