2024/10/19

Jauntxoak egin eban (Guggenheim Urdaibai STOP)


JAUNTXOAK egin eban

urrezko zubixe

bertora ekarteko,

PUPPY (e)ta GUGGENHEIN!!!

Ekartzen hasi ziren ...

jauzi zen zubixe...

Jauntxoak hartu eban

KRISTOREN OSTIXE!!!

 

2.

Gure OKA errekatik

irten zan bustirik,

gainera sikatzeko

ez zen eguzkirik🌞

Egindakoarekin...

guztiz damuturik...

EZ DAU BERRIZ EGINGO

URREZKO ZUBIRIK!!!

 

3.

Horrelaxe hil jako

makina bat asmo,

baina aurrera doa

moskieta Jauntxo!

Batzuei berdin jake...

buzti zein ez buzti...

Erreka zehar doa

museo eta guzti!!!

 

4.

Erreka basterrien

herrikoekin kexka,

lizentzi barik egin

ote dauen peskan!

Eskuek gora jasoz...

Jauntxoren protesta...

"Neure museue da ta

 arrain-kaixa ez da!"

 

5.

Astileru(e) pasa eban

berak osta-osta...

herritarrei esker...

MUSEUEK OSPA!!!

Jauntxoak bere atzetik

Mekaguendioska:

 "Erreka pasatzie

ez jazt gitxi kosta!

 

6.

Jauntxoren Gure Eugen

diruz hasikue,

beti negoziorako

holan pentsaikue.

Museuek alde egin da...

Hor ihesi doa...

AGUR SOLOMO ETA URDAIAZPIKOA!!!

 

7.

MUSEUE maite eban,

eta ez besterik,

munduen ez zegoen

beste halakorik.

Pentsetan dago hilda

ala dan bizirik...

Museue topau ezin...

Holako ostirik!!!

 

8.

Bere museuen bila,

behera ta gora,

ihesi egin deutso

(e)ta ez daki nora.

Horren pentsanendue...

datortzo gogora...

"Txerri-askaren baten

gordeta (eg)ongo da!!!

 

 LA LARALA LARALA....


No hay comentarios:

Publicar un comentario