2024/10/03

Lehia ez da nahia (Imuntzo eta Beloki)


Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/    / @gabidelamaza      / euskalkaraokeak   Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Herri ttiki batekoa nintzen herri-kirolen morroia lehiaren maitale itsua ikutu nahi nuen goia neska kontuak ere tarteko apustu eta orroia. Destinuak berak nahi bezala, ordea idatzi zidan gidoia. Zainetan nuen lehiarako grina maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina. Zainetan nuen lehiarako grina denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina. Neska batetaz txoratu nintzen nola txoratu gainera gau eder batean esan zidan “gurea doa haustera” ilargipean etzan ginen eta belaunetik izterrera behatza laster irristatu zen desio nuen oihanera ez nuen uste gaur iristerik zure ihintzetan bustitzera. Zainetan nuen lehiarako grina maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina. Zainetan nuen lehiarako grina denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina. Gozatzea eta sufritzea ere nabari ziren arnasan gure azken amodio gaua zen hura amodioa bazan maitasuna lehia bihurtu zen lehia maitasuna ez zan Ameriketara alde egin nuen ezin bainuen hura jasan. Zainetan nuen lehiarako grina maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina. Zainetan nuen lehiarako grina denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario