2024/10/09

Udazkena (Iñaki Palacios ft Mikel Urdangarin)


Musika: Iñaki Palacios Letra: Karmele Jaio Ahotsa: Mikel Urdangarin Musikariak: Txistua: Iñaki Palacios Pianoa: Juan Sebastián Vázquez Gitarra: Javi Garay Biboliña: Xabi Martínez Otxagabia Trikitixa: Errando López de Luzuriaga Baxua: Eneko Espino Batería: Iñaki Alarcia Grabaketa eta nahasketa: Mecca Recording Studio Bideo zuzendaritza: Aiora Ponce Dantzariak: Marina Eskisabel Lena teme eskisabel DAB dantza konpainia Hodeiak bildu dira zeruan haizeak orbela darama udazkeneko argiaren altzoan babestuta jaka barruan ditut eskuak hotzetik dator arindua nire zauriak sendatzen laguntzeko ukendua zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala eguzkiaren printzen antzera barruan egin didazulako ziztada zoaz jada, zoaz uda nigan geratuko da emandako azken musuaren itzala zatoz ekaitz, euri zaparrada ezabatzera zuk utzitako orbaina zatoz haize zirimola eroatera laztana gure ezpainen dardara urrutira kolorez bete ditut begiak bihotza taupadaka hasi da eta nik lotan utzi behar dut behingoz oroimena egunak laburtzea behar dut zuhaitzek hostoa galtzea gorri horizko koloretan aurkitu gerizpea zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala eguzkiaren printzen antzera barruan egin didazulako ziztada hego haize bihots gabe hori eroan itzazu zurekin hasperenak zu ta ni, gu izan ginen umetxoak beheko su baten geroa jaio ta zaharra erre urtaro berri baten usainen zain sutan desegitea belarrira behin zuk esandakoa gainean daraman maite zaitut laztana eraman hintzen zama urrutira ------------------------------------------------- Musika: Iñaki Palacios Letra: Karmele Jaio Ahotsa: Mikel Urdangarin Musikariak: Txistua: Iñaki Palacios Pianoa: Juan Sebastián Vázquez Gitarra: Javi Garay Biboliña: Xabi Martínez Otxagabia Trikitixa: Errando López de Luzuriaga Baxua: Eneko Espino Batería: Iñaki Alarcia Grabaketa eta nahasketa: Mecca Recording Studio Bideo zuzendaritza: Aiora Ponce Dantzariak: Marina Eskisabel Lena teme eskisabel DAB dantza konpainia Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/    / @gabidelamaza      / euskalkaraokeak   Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music

No hay comentarios:

Publicar un comentario