2025/03/16

Gazte betiko (Audience)

Jainkoak babes zaitzala zure ametsak beteaz, besteei lagundu eta zuri laguntzen lagaz. Izarretara eskailera mailaz maila igo. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko. Artez hazi zaitezela, hazi zaitez egiaz, beti egia jakinda, jabetu zure distiraz. Izan beti kementsua, eutsi tente eta tinko. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko. Lana falta ez dakizula, ez biderik aurrean, izan oinarri sendoak, haizea aldatzean, bihotza alai mantendu, kantu hau izan begiko. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario