2025/03/12

Mundua eder (Mikel Urdangarin)


Mikel Urdangarinek bere 20. diskoa argitaratu du 2024an, Mundua eder izenburu pean. 15. estudioko lana da. 10 abestiz osatuta dago, ia denak Mikel Urdangarinen letrak eta musika dituztela. Mundua eder eta Udako gau epela kantuen letren egilea: Kirmen Uribe. Zerua izar jario kantuaren letraren egilea: Harkaitz Cano. ✅ Hau da Mundua eder abestiaren bideoklipa eta hemen fitxa teknikoa: Bideoaren egilea: Josu Venero Argazkiak: Juan Carlos Rodriguez Letraren egilea: Kirmen Uribe Musikaren egilea: Mikel Urdangarin Abesti honetan Izaro Andresek parte hartzen du Eskerrak: BilbaoTurismo Hotel The Artist ✅ Mundua eder. 2024. Abestien zerrenda: Gaur ez da nahiko Euripean Bart gauez Mundua eder Izurik ez gehiago Ilunabarra Zerua izar jario Udako gau epela Argira Edertasuna ✅ Mundua eder abestiaren letra: Mundua edertzen du bertsoak mundua edertzen du naturak mundua edertzen du arteak mundua edertzen du lagunak bai, lagunak edertzen du mundua Mundua edertzen du gauak mundua edertzen du ametsak mundua edertzen du larruak mundua edertzen du bihotzak bai, bihotzak edertzen du mundua mundua edertzen du justiziak mundua edertzen du begiruneak mundua edertzen du oroimenak mundua edertzen du berdintasunak Bai, berdintasunak edertzen du mundua Mundua edertzen du irriak mundua edertzen du biziak mundua edertzen du herriak mundua edrtzen du euskarak bai, euskarak edertzen du mundua

No hay comentarios:

Publicar un comentario