2025/10/30

Punpaka (Ziztada & Rlantz, Komadü ft Mad Muasel)


Dancehall erritmo beroak, gorputza mugitzeko sortua! Instagram: / ziztada_rlantz Bandcamp: https://ziztadarlantz.bandcamp.com/​ Kontratazioak/ Contrataciones: ziztadarlantz@gmail.com Ahotsa 1: / irune.ziztada Ahotsa 2: / madmuasel Produkzio/Nahasketa: / rlantz.wav Saxoa: / inigo.komadu Bideoa: / anderprms Punpaka letra: (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehall-an dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila (Ziztada) Lasai, lasai, heltzekotan garaiz Errezetatik hiru sendagai Alai, alai, nor aterako zain Atzo ez zen eguna, gaur berriz bai (Mad Muasel) Igo bolumena, nire inguruan onena Gora gure sormena, dantzatzen gorabehera Iraupen lasterketa, banaka eta taldeka Hau ez da lehiaketa, jarri arreta Reggae dancehall-a da elkargunea, Gero ta habilago sortzen sarea, Ahizpekin dantza tokia da etxea, Lehentasuna da jende askea (Ziztada) Pikete onena jantzi dut ta gehiegi da, Ez dut ordurik burua galtzeko egina, Ez dut ardurarik momentua iritsi da, Mila gorputzen artean zurearen bila Basati bazara, gerturatu ta gozatu beheraino joanda Lotsari bizkarra, lagunekin gozatzeko duzun beharra (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehall-an dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda Gogoa baduzu hurbildu gure jaira Dantzatokietan hau da gure maila (Mad Muasel) ... Parrandan beti rimatzen korroan ... Pozik gaude gure artean partekatzen ... Poltsikoan daramat behar dudana Party party bai gaur da sound system Punpaka, paka, goazen gozatzera Punpaka, paka, dator datorrena Punpaka, paka, aire freskoa Punpaka, ziztada! Eh (Ziztada) Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko (Atmosfera sortzen, belaunaldi desberdinen arteko lotura) Abesten duen herria ez da inoiz hilko (Reggae music, errespetuaren kultura) Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko (Tenpo, tenpo mantendu tinko, tinko) Dantza askea ez bada ez naiz jeitsiko (Sendo, sendo, mantendu tinko, tinko) (Bis) (Estribi) Auzoa piztu da, danak batuta, Dancehallan dantzaren tanda heldu da Gogoa baduzu hurbildu gure jaira, Dantzatokietan hau da gure maila Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda Gogoa baduzu hurbildu gure jaira Dantzatokietan hau da gure maila

No hay comentarios:

Publicar un comentario