2026/05/06


 2026ko ekainaren 7an Santurtzin ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren kantua.

IZAN NAHI DUGUNA - LETRA Ehunak sortu, sareak lotu, elkar ehundu, ehunduz errotu. Eman diezaiogun elkarri eskua sare honek badu denontzat lekua. Ikasi, bizi, jolastu euskeraz goazen amestu dugunera hegaz. Balorez balore forma ta kolore udaberri anitz baten mila lore. Ez zarete zuek denok gara gu fobiarik bako mundua eredu. Berdinen arteko hartu-emanak eraiki nahiari gaude emanak. Gutako bakoitzak osatzen du mapa mugak apurtuko dira tipi-tapa Pertsona libreen sarea, ehuna hobea izan dadin etorkizuna. Estribilloa SAREAK EHUNDUTA EUSKARA SARETUZ ETORKIZUNERAKO BIDEAK EDERTU. ESKOLA PUBLIKOA ETA EUSKALDUNA IZAN GAITEZEN IZAN NAHI DUGUNA KREDITUAK: Hitzak: Onintza Enbeita Musika: Mikel Inuntziaga Grabaketa: Altamira Estudioa Nahasketa eta masterizazioa: Estudio Durango Instrumentuak: · Anton Calleja: albokote, whistle, txalaparta · Itziar Ituño: panderoa · Mikel Inuntziaga: gitarra akustikoa, baxua, bateria, armonika Oinarrizko ahotsak: · Jone Laspiur · Onintza Enbeita · Joxe Mari Agirretxe (Porrotx) · Itziar Ituño · Roberto Moso · Yogurinha Borova Koroak: Santurtziko eskola publikoetako ikasleak Argazkiak: Ilara Bideoklipa: Urko Olazabal Ekoizpena: eidabe

No hay comentarios:

Publicar un comentario