Eramaten utzi dute
Oinez hunkitu dut lurra,
usainez bete sudurra,
gaurko bidaiaren sari,
zerbait nahi luke sarri.
Beharrik batzuk badute,
bihotz honetan bertute.
Ez da munduan aukerik,
lagunduko ez lukenik.
Esate bada lehenik,
oh, oh, oh...
Andre bat han da latzari,
Gizona kalamarentzari.
Bihotz ostatu truke,
neska prestu bat nahi nuke.
Hemen ez dago elgerik,
belar galgarri darririk.
Gurean urta segurra,
higatu gabe haitzurra.
Adi emazte zuhurra,
oh, oh, oh...
Beharrak ez du legerik,
ez goseak algerik.
Urrez tindatuz zimaurra,
bereganatu du haurra.
Gero doi bat mehatxari,
erran dio neskatxari.
Aitanek saldu haute,
auzate bat hartu dute.
Eramaten utzi dute.
oh, oh, oh...
No hay comentarios:
Publicar un comentario