2026/06/29

Niagara (Nehor)


 


Bideo originala: https://youtu.be/eukG469whr8?si=dfGmuhLmB5Ue_weF Abestia, ekoizpena, nahasketa eta masterizazioa: NEHOR Bideoklipa: Anje Arlan eta Asier Corchete Eskerrik asko Aitor eta familia bideorako baserria utzi izanagatik. Eskerrik asko zuri. Hitzak: Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara. Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak ikusi nahi ez den egia baten ikara. Ez naiz damutzen ikaraz Begiz-begi neukala kendu izanaz begirada Izutzen nau gabak, hego haize boladak Me siento majara y te siento tan rara... Idatzi ditut baladak Ito naiz beldurretan parrafadaz parrafada Y tanto pa' nada... Aspertu ditut kamaradak Olerkiz olerki, paradaz parada. Ta zu Taberna zulotan ez zaitut aurkitu Nahi baino gehiago bisitatu ditut Ta zu ez zaitut inondik aurkitu. Gogoan dut Ardo kopa baten isladan gu, Zerua oraindik laru. Gosez hil behar baina Bizia gugan daukagu. Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara. Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak ikusi nahi ez den egia baten ikara. Sestra-kurbak urdailean Dardarak jotzen nau hemen ez zaitudanean Baina esan egia, maitia, Kanta honek iraun bitartean. Itsasoaren bestaldean Ba al dago negarrik nire konpas berean? Urederra masailean Baina oroitzen dut nola zenuen... Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara. Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak ikusi nahi ez den egia baten ikara. Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara. Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak ikusi nahi ez den egia baten ikara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario