2026/07/07
Esan ezin (Esanezin)
"Esanezin" gara eta 2021ean argia ikusiko duen lan berriaren aurrerapen gisa "Altzagarate" eta "Esan Ezin" abestiak aurkeztera gatoz. Hitzak eta ahotsa: Ianire Aranzabe. Musika Oriol Floresen laguntzaz sortua izan da, eta berak ekoitzi du Bartzelonako El Turonet estudioan Claudi Arimanyrekin eta Zestoako Gaztain Estudioan Eñaut Gaztañagarekin. Pianoak: Garazi Esnaola. "Esan Ezin" abestian Lain taldeko Leire Berasaluzek parte hartu du. Masterizazioa: Aberin estudioak. Esan Ezin Norbere haitzulo bihurtzen denean bizitzak zentzua galtzean zuek bide ilun hau argitzeko iparrizarra Espero gabeko begiraden lurrikara geldiezina da Esan ezin diren hitzetan aurkitu gara esan ezin diren hoiek abesteko Norbere gabeziak besarkatu kateak argiz puskatu Esan ezin diren hitzetan aurkitu gara esan ezin diren hoiek abesteko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario