2026/07/06
Mielotxin folk taldeak, beste aurrerapauso bat emateko asmoz, errepertorio zein ikuskizun berri bat aurkezten du. Lan honen gosegarri gisa, Urdiaingo San Juango kantaita duzue honakoa, kanta herrikoia eraberrituta. "Kantatzen eta dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko" entzun dugu maiz, eta horregatik gure herriko kantak eta dantzak luzaroan mantentzeko aldarria egiten dugu abesti honen bidez. Balaunaldi ezberdinen arteko transmisioa islatu nahian, Urdiaingo neska gazteekin zein emakume helduekin kontatu nahi izan dugu. Mielotxin sugarretatik berpizten den era berean, Urdiaingo herria ere urtero berpiztuko da. Orain arte belar, hemendik aurrera, gari! Egu bai egun honek San Juan diruri Ez da San Juan bañan hala alunbra bedi. Guazen San Juanera gaur arratsian Etorriko gerala biar goizian. Guazen San Juanera berduratara Berduratara eta han egotera. Juan nintzan Fraintziara etorri maiatzian Zalditxo urdinian astuaren gainian. San Juango iturriaren ondotik Zazpi iturri urre kainuetatik, Zortzigarrena metal zurietatik Zortzigarrena metal zurietatik. San Juango iturrien dago ura berde Amurraitxo freskuak hantxen dirade, Lernizko eskuak eta gero musua San Juango iturriaren freskua! Jesukristoren lengusua da Aita San Juan Bautista, Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza! Andra mutur maketsa Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza. San Juan garagarrilian Denbora galantian! Maizik eta garik ez dagonian etxian! Orain arte belar hemendik aurrera gari!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario