2026/09/19
Amildu arren (Mirail)
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa:: Oihan Lizaso.Kamera:: Anne Fernandez. Filmaketa-lekua:: Sarobe (Eskerrak Urnietako udalari). Gainontzeko guztia:: Mirail. Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da, damurik ez dut atzetik Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da, damurik ez dut atzetik Kristal beltza ilargi, bihotza elbarri Arima saldu diot goizeko kafeari Motxila astun honekin ohitu al naiz jadanik? Ez ditut harresi gehiago behar Begien atzeko ekaitz honek gogortu dit azala Bertan marraztuko ditut ireki ez ditudan ate zarratuen itzalak Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da Datozen erabakien galerna horrek Sortzen dituen galdera ikurretan amildu arren Zalantzak mugarri, lagunak ihesi Eguna libre hartzeko esan diot euriari Eguzki pixkat Urnietan batzutan ez dator bate geizki Betiko lez (ez ez) gaur dena ezbai Komeni arren ez ditut nahi zure bidezidorren markak Buruak ez ez ez bihotzak bai Amildu arren goraino igoko naiz Beti gaude garaiz Beltzez jantzita, samin hau ehorzten Betiko malkoek erreka dute etxe Ez al naiz desegin akaso behin ta berriro? Ta halere galdera hoiek pisu bera dute ia gauero Ez ditut harresi gehiago behar Begien atzeko ekaitz honek gogortu dit azala Bertan marraztuko ditut ireki ez ditudan ate zarratuen itzalak Damurik ez da, damurik ez dut atzetik Ez, damurik ez da Datozen erabakien galerna horrek Sortzen dituen galdera ikurretan amildu arren Damurik ez da, ez Damurik ez da Damurik ez da Damurik ez da, amildu arren ---------- Grabado y mezclado y masterizado por Oihan Lizaso en Noisestudioa durante 2025-2026.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina