2026/10/13
Argia dugu gertu (Esanezin)
Argibideak topatu ditu Ianire Aranzabek kantuetan eta horiei segika ondu du Hormetan Idazten izeneko diskoa. Aranzabe eta Iñigo Asensio taldekideekin aletu dugu beraien lan berria Bigarren Kafean. Elkarrizketa, erreportaje eta musika gehiago hemen: Naiz Irratiko Bigarren Kafearen elkarrizketa akustikoetan musikariak gonbidatzen ditugu gauzak kontatzera eta kantatzera (eta batzuetan, sufritzera!). Astelehenetik ostiralera, goizero 10:00etatik 12:00etara NAIZ Irratian! Argia dugu gertu (letra) Idatzi ditut bi kantu, baina gaur ez ditut oroitu Minak aldatzen gaitu, baina gela beretik ari natzaizu Ari natzaizu Minak aldatzen gaitu, eta orain argia dugu gertu Ikusi ditut bi helduleku, eta orain heldu ditut estu Munstroak berriz gertu, eta orain dena dut ulertu Dena dut ulertu Minak aldatzen gaitu, eta orain argia dugu gertu Oraindik min ematen du, baina ez dago gure esku Eta orain helduidazu estu Minak aldatzen gaitu, eta orain argia dugu gertu Mina baduzu gertu, helduidazu estu
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina