2026/11/26
Bost axola (Modus Operandi ft. ETS)
Modus Operandi eta ETS-ren "Bost Axola" singlearen bideoklip ofiziala.Videoclip oficial de "Bost Axola", el nuevo single de Modus Operandi y ETS https://www.txantxangorria.eus/autorea/modus-operandi/ https://www.txantxangorria.eus/autorea/en-tol-sarmiento/ Plataforma guztietan entzungai🔥: https://orcd.co/bost-axola ---------------------------------------------------------- Hitzak: Naizena naiz garbia eta gardena Milaka aldiz hanka sartzen lehena Irria da erantzunik zintzoena Eta gure garaipena, kolperik bortitzena Bost axola besteek diotena Usteak erdi ustelak Ez nau mintzen zure iritzi hutsal eta faltsuak Askea eta librea ,garbia nire arima, Gora nire askatasuna Inork ez dezala esan nola maite behar duzun Zure bidea ez du beste inork marrazten Ez eskatu baimenik zu zarena izateko eta bizi Bizi beldurrik gabe Eta goizeko lehenengo argi printzek Argiztatzen dituzte zure begiak Begiratzen duzulako maitasun berezi batekin Bihotz askotan dagoen egia Bost axola besteek diotena Usteak erdi ustelak Ez nau mintzen zure iritzi hutsal eta faltsuak Askea eta librea ,garbia nire arima, Gora nire askatasuna ----------------------------------------------- Circulo Mediaren ekoizpen bat Artista Modus Operandi Gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) Bideoklipean protagonista Aitzole Araneta Zuzendaria Gabriel Mozo Argazki zuzendaria Julen Arregi Milikua Kamera-laguntzailea Adrián Urzaiz Kolorea Mario Belgoz Diseinua Popatik Estudio Kreatiboa Jantziak Lur Ijurko Letra Iñaki Ortiz De Villalba (Modus Operandi) Iñigo Etxezarreta (ETS) Ahotsak Iñaki Ortiz de Villalba (Modus Operandi) Iñigo Etxezarreta (ETS) Gitarra: Joserra Mitxelena Baxua: Joseba San Sebastián Tronpeta: Xabier Arriola Tronboia: Diego Martínez Bateria: Daniel Olazarán (Dani Olaz) Produkzio artistikoa Chickjuarez Modus Operandi ETS (En Tol Sarmiento) Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa Musiikki Estudioak (Adrián Vallejoren gidaritzapean) Eskerrak bihotzez Jon Iza Gorospes Iontxu Sánchez David Hernández Kaioa Taberna
2026/11/25
Hawaii I atala (DUPLA, Alaitz eta Maiderrekin)
www.duplaofficial.com https://www.txantxangorria.eus/autorea/dupla/ Musika eta letra: Dupla, Alaitz eta Maider Musika Ekoizpena: Pablo Rouss Masterra: Slatin Trikitixa: Errando Lopez de Luzuriaga Txalaparta: Itziar Navarro eta Harkaitz Martinez de San Vicente Zuzendaritza, grabaketa, edizioa eta kolorea: Mario Lezaun Zuzendaritza kontzeptuala eta VFX: Zigor Samaniego Arte Zuzendaritza: Alba Murias Argiztapena eta kamara laguntzailea: Julen Aldama Free tour: Iker Ortiz de Zarate Kamarero: Koldo Cienfuegos Kafetegian: Unai Martin Repartidoria: Txonan Turistak: Lorena Chou Zhang eta David Lopez de Landache Piparrak: Feli Madariaga (Igertu Baserria) Janaria eta edaria: Iñigo Lezaun Produ: Julen Caminos, Txetxo, Iban Zubeldia, Peko eta Elena Lezaun Smooth operator: Iker Pastor Esker bereziak: Amatter Kafetegia RuralKids 2026 LETRA: Ordu beteko kola pa una coca cola ta inori ez zaio ajola Azken aldian giroa arraro Igandea da ta dena irekita dago AI OI AI Euskal Herriak ematen du Hawaii AI OI AI Etorri ai Kalera atera zerbait hartzera Ez dut nahi starbucks, ez dut nahi brunch Hirian galduta nabil Dena ingelesez baina I don't espik inglix Bon appétit monsieur dio gazte batek Ta ni sabela bete gabe Gosetuta ta triste Ilara egiten pa un Cheesecake Kalea bihurtu da pasarela Boutique, souvenir eta akuarela Txanponik ez neukanez Giltzurruna saldu dut pagatzeko logela AI OI AI Euskal Herriak ematen du Hawaii AI OI AI Etorri ai AI OI AI AI OI AI Kolonia bat garela konturatu naiz
2026/11/24
Durangoko Palentinoan (Peiremans)+ 2026
PEIREMANS+ 2026 'Durangoko Palentinoan' Peiremans+ taldearen hirugarren diskoaren aurrerapen kanta da. Durangoko Palentinoan bertan grabatu zuten bideoa joan nahi ez zutenek, enrollatuenek eta super kolegek. Ordu extrak sartu zituztenak ere izan ziren: • Zuzendaritza: Arriguri • Muntaia: Anje Arlanzon • Ekoizpena: Labie • Ekoizpen burua: Martin Loizate • Ekoizpen eta zuzendaritza laguntzailea: Amets Aranguren • Argazki zuzendaritza: Ander Urrosolo • B kamara: Hasier Goikolea • Argiztapen burua: Cesar Fernandez 'Durangoko Palentinoan' kanta: -Hitzak eta musika: Gorka Urbizu -Gitarrak: Imanol Ubeda -Bateria: Haritz Beristain 'Txiki' -Ahotsa, gitarra eta baxua: Gorka Urbizu -Nahasketa: Jordi Mora -Masterizazioa: Víctor García (Ultramarinos Mastering) -Paco Locoren estudioan 2026ko uztailean grabatua (Puerto de Santa María, Kadiz) -Ekoizpena: (c) Only In Dreams, 2026 https://www.txantxangorria.eus/autorea/peiremans/ Letra: Durangoko Palentinoan Durangoko Palentinoan elkar agurtzen, elkar egurtzen Atera bost kriantza nahikoa saldu dugu antza eta pikatzeko zerbait baita Hemen daude idazle onenak outsiderrenak etorri nahi ez zutenak Mursegoren hit horretan zeuden gehienak okerrera egin du denak Durangoko Palentinoan elkar agurtzen, elkar egurtzen Salba dezagun eszena nola zen zure izena? Beti pasatzen zait, benaz Hemen daude salduenak saltzen zutenak laster salduko direnak musikari eta estrategak superkolegak sailburu enroilatuenak Durangoko Palentinoan begira hori, nola doan Ai, gure poetak... Sateliteak, izarrak, lagun zaharrak batu ditzagun indarrak desagertzeko zorian da gure lana ez gara izango bakarrak Durangoko Palentinoan elkar agurtzen, elkar egurtzen, Durangoko Palentinoan ordu estrak sartzen doan Azkena eta etxera... espuela!
2026/11/23
Arrakala (Ainhoa Urteaga)
Kolpe ugari bularrean Lanbroa ene begi barnean Gaur ere eguna hasi egin da baina Berriz ohetik altxa ez-ean Burua azkar noraezean Ni errudun ustekabean Zer gertatzen ez dakidan bitarte honetan Malko jarioa, euripean Ongizateak bihotzean arrakala pairatzen duenean Gaitza isiltasunean amiltzen da Lotsa gailendu, ikusarazi Azaleratuz, elkar lagundu Zeure burua desgatibatu Bizi lezioak jasotzean Zoriontasuna delakoan Polita dena iluna, beltza, arrotza bilakatzean Sendatuko da zauria ixtean Ongizateak bihotzean arrakala pairatzen duenean Gaitza isiltasunean amiltzen da Zeure burua desgatibatu https://www.txantxangorria.eus/autorea/ainhoa-urteaga/
2026/11/22
Esperantzan (Pantxoa Carrere-Eñaut Elorrieta)
Pantxoa Carrereren "Esperantzan" abesti berriaren bideoklip ofiziala.Videoclip oficial del nuevo single de Pantxoa Carrere, "Esperantzan".
2026/11/21
Zerbait ba al da aski? (Bidenabar)
Bidenabar - Zerbait ba al da aski?
Zuzendaritza: Oiher Urrutia
Grabaketa eta edizioa: Oiher Urrutia
Grabaketa laguntzailea: Gemma Gales
Aktorea/dantzaria: Uxuri Etxegia
Jantziteria: Paula Gonzalez
Grafismoa: Pello Fagoaga
Eskerrak: Maren eta Maider
Musika: Bidenabar
Koroak: Joanes Altxu, Lizar Elexpuru, Maddi Armendariz eta Maialen Jaurena
Biolina: Idoia Olaizola
Grabaketa eta nahasketa: Iñigo Irazoki (Atala estudioa, Bera)
Masterizazioa: Matthew J Barnhart (Chicago)
Erratzun, 2026ko abuztuaren 15 eta 16an grabatua
https://www.txantxangorria.eus/autorea/bidenabar/
Zerbait ba al da aski? zer egiten ahal dut egiazki? Bikaintasunaren balada Zu zapaldu gabe dantzatzen ahal bada dena ez nuke egin nahi gaizki dena ez nuke egin nahi gaizki Ez dut izenik, izanak saiakeran bakarrik nitaz ba al da oroitzapen zaharrik? Modox, altzorik altzo Atzokoak atzo Zerbait ba al da aski? zer egiten ahal dut egiazki? Bikaintasunaren balada Zu zapaldu gabe dantzatzen ahal bada dena ez nuke egin nahi gaizki dena ez nuke egin nahi gaizki Zerbaitean berexi izan banaiz jakinen al dut noizbait garaiz
2026/11/20
Euskaraz jolasten (Etxaurren ikastola)
EUSKARAZ JOLASTEN
EUSKARAZ JOLASTEN IKAS DEZAGUN, EUSKARAZ JOLASTEN GAU ETA EGUN. EUSKARAZ JOLASTEN LAGUN ARTEAN, EUSKARAZ JOLASTEN GELA ETA KALEAN.
Etsaiak (Silitia)
Silitia - ‘Etsaiak’ kantaren bideoklipa.https://www.txantxangorria.eus/autorea/silitia/
2026/11/19
Lotsatira (Esanezin)
ttps://www.txantxangorria.eus/autorea/esanezin/ Lotsatira Urrutira ikusten ez bada, gertuago saiatu al zara? Dena erortzear dago jada Maitasun eske nator bada, gehiegi eskatzea ez bada. Gaur ez naiz iritsi zugana, zugana Lotsari tiraka esango dizut maiz, ez dudala beste inun egon nahi "Dena aldatzen bada" esan didazu badaezpada, lausotu zaizu begirada Dena agortzen bada, denbora da gure azken bala; tristea bezain ederra da Lotsari tiraka esango dizut maiz, ez dudala beste inun egon nahi (ez dudala nahi, beste inun egon nahi) Lotsari tiraka esango dizut gaur, ni ere beldur naun
2026/11/18
Onak eta txarrak (Nøgen)
Nøgen - Onak eta txarrak https://www.txantxangorria.eus/autorea/nogen/ Aktoreak: Cecilio Rioja, Sara, Marta, Leire, Jone, Maialen, Zeatikezeko Beñat, Urbe, Telmo eta June, eta Nekane. Zuzendaria: David Olariaga Argazki zuzendaria: Adrián Urzaiz Edizioa eta kolorea: Adrián Urzaiz Esker bereziak: Lurraldebus, Koru films Abestiaren produkzioa: Nacho Mur, Iñigo Serrulla & Nøgen Soinu grabaketa: Mikel Eceiza Soinu nahasketa: Panxii Badii Masteringa: Jacobo Naya Onak, txarrak eta tartean zeuden gris danak Eta orain… Kristaletik begira Mendiak zintan korrika, geldirik baina korrika Eta ni atzetik Agure bat galduta Gidariari galdetuz etxera nola heldu Jada ez daki Lehen bai baina orain ez, lanbroak estali aurretik ikusi nahi det eta kristalean idatzi ez nagoela bakarrik Gaua, alkohola, mina eta odola, lagunak, ura, goiza eta mobida Bartzelonan Honaino iritsi naiz Ez dut esan gezurrik, Mututu dudan egiak zimurtu dit aurpegia Ihesi doa astiro, aldiro, “me piro” Eta disko berde hartan esan ziguten bezala, Ezer ez bada betiko (“ezer ez da betiko”) Hasi nahi nuke berriro Gaua, alkohola, mina eta odola, lagunak, ura, goiza eta azken minutuan gola Honaino iritsi naiz Ikusi ditut onak, txarrak eta tartean zeuden gris danak Eta orain horrekin hilko naiz, orain horrekin hilko naiz
2026/11/17
Zurekin (Eider Saez ft Mr Luken)
SORGINKERIA diskoa out urriak 30! LETRA EUS Etxe azpian txikitan betiko lagunekin gure munduak asmatzen zer izan gean ta zer izan nahi degun berriz galdetu dute ta ez dakit erantzuten dena azkarregi doa ta ni izarrei galdezka lehen ginena non geratu da? zurekin, zu gabe ez dakit nun zauden ta ni hemen euritan zutaz idazten zurekin, zu gabe hau dena noiz arte izango dan erantzunik gabe guk sortutako erreinuak bizirik dirau buruan ta ahaztuta nun izarrekin jolasten gabiltzala momentu asko ditutela gogoan umetako lagunei agurra eman ezinean begira gora, argiak dira gure bizitzen testigu ederrenak begiratu hona, ur bazterrera bidaia amaigabe hau betirako da https://www.txantxangorria.eus/autorea/eider/
2026/11/16
Eraikin handi bat (Txopet)
TXOPET - ERAIKIN HANDI BAT https://linktr.ee/txopet --------------------------------------------------- Zuzendaritza: Maitane Campos Zuzendari laguntzailea: Aitor Abio Ekoizpen Zuzendaritza: Liam McDonnell Ekoizpen Laguntzailea: Lucas Alves Argazki Zuzendaritza eta kolorea: Iyan Altube Gaffer: Maider Gartzia Arte Zuzendaritza: Paloma Merino Arte laguntzailea: Alba Murias Jantzitegia: Argiñe Ceballos Aktoreak: Dantzari bertikala: Aitzol Iraola Maketarekin: Mikel Gate eta Jon Fernandez Lehenego pisua: Sua eta Lea Bigarren Pisua: Iñigo Güemes, Leire Agirrebeitia Moro, Andoni Barinaga-Rementeria,Carmen Íñiguez, Alain Azabal Forcada, Maite Gandia. Hirugarren Pisua: Lara Hunting, Aitor Campos, Lores Fundazuri. Laugarren Pisua: Javier Barandiaran Melero Dantzari bertikalaren laguntzailea: Naia Negredo Kredituak: Ibai Silicato Eskerrak: Bilbao Bizkaia Film Commission eta Zelaieta kultur etxea Musika eta letra: Txopet Musikaren grabaketa eta nahasketa: Urtzi Iza Masterra: Jacobo Naya --------------------------------------------------- Eraikin handi bat Leihoak zerura Handia da itzala Handiegia agian Bat bi hiru hamaika Dorrean goraka Bat gehiago naiz Berdina banaiz Ez naiz zuk nahi zenukena Bide okerretik noa Baina ez naiz egongo inoiz Goiko azken pisuetan Ez naiz zuk nahi zenukena Bide okerretik noa Baina ez naiz izango inoiz Zure ezpata leuna Ugari ateak Gela bakarrean Denak nire azpian Ni beraien gainean Urrezko zapatak Aingura oinetan Min egiten dutenak Odola behatz artean Ez naiz zuk nahi zenukena Bide okerretik noa Baina ez naiz egongo inoiz Goiko azken pisuetan Ez naiz zuk nahi zenukena Bide okerretik noa Baina ez naiz izango inoiz, Izango inoiz polizia
2026/11/15
Gure biziko adera (Fabien Oyhanetche)
- Kantuaren egilea. Fabien Oyhanetchek sortu eta argitaratu du abestia. YouTube plataforman entzun daiteke, Izaren emaitza (Roberto Urrutia) Fabien Oyhanetche bideoaren gomendioetan eta kanal berean agertzen den bezala. [1]
- Esanahia zubereraz. Zuberoako euskalkian, adera hitzak "era", "modua" edo "itxura" adierazten du. Beraz, esaldiak gure bizitzeko moduari edo bizimoduari egiten dio erreferentzia.
Argian heltü, Bexte mündübatik. Argian heltü, Bexte bizizalik.
Ader lehenan, Atzoko igaran. Ader idaski, Bihar joanik. Edan biltzeko lagüna, Edan adixki hona. Altxagün gora godaletak, Bere amodioar. Goïzuntan jinkuaren aldean, Joanik da (gure) Poeta. Zeiniak eliza gainean, Argian ekialdean, Denetan oillaren kantüak, Ez nuen habo entzüten. Beren betiko hatsarla, Bexte mündian (egün) joantzen. Ez dügü nahian xinexten, Ez düt nahi gogoatzer, Gizonen biziko hobena, Bihar galduik betikoz. Bena ainhera bezala, Bihar gibel oritzen. (Oritüko da.) Idor denetan nigarak, Beillo gure arimak. Bila amaren sehaska, Berri Jinkuaren da haita. Gure egün modearin, Biziko esperanza. Argian heltü, Bexte mündübatik. Argian heltü, Bexte bizizalik. Ader lehenan, Atzoko igaran. Ader idaski, Bihar joanik.2026/11/14
Entzun dadila (Mirari ft Alaitz eta Maider eta Aralar Udal Eskolako Abesbatza gaztea)
Mirari taldearen "Entzun dadila" abesti berriaren bideoklip ofiziala.Videoclip oficial de "Entzun dadila", nuevo single del grupo Mirari. https://www.txantxangorria.eus/autorea/mirari/ https://www.txantxangorria.eus/autorea/alaitz-eta-maider/ ----------------------------------------------------------- Hitzak: Askoz gehiago da maite zaitut bat euskaraz! Itsasora heltzen den lurralde zaharrean Arrano baten hegaldiak babestutako herrian Arbasoek utzitako nortasuna argia da bidean Lurperatuta inoiz egon ez den altxorra dugu ahoan Bardeetako zeru urdinean Irati oihanean Sorginen leze ilunetan Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila Askoz gehiago da "maite zaitut" bat euskaraz! Atturritik Ebrora dezagun erabili Hiri haundi, herri txiki eta txoko guztietatik Negar edo irri egin, beti ahoa bizi Euskaraz politagoa da eta musu bat beti Bardeetako zeru urdinean Irati oihanean Sorginen leze ilunetan Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila Askoz gehiago da "maite zaitut"; bat euskaraz! (Aaaaa) Lau haizeetara (Aaaaa) Entzun dadila (Askoz gehiago da “maite zaitut” bat euskaraz) Bardeetako zeru urdinean Irati oihanean Sorginen leze ilunetan Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila Askoz gehiago da "maite zaitut" bat euskaraz (x2) Entzun dadila! ----------------------------------------------------------- Musika eta letra: Urko Milagro Ekoizpena: Adrián Vallejo eta Mirari Kolaborazioa: Alaitz eta Maider + Aralar Udal Musika Eskolako Abesbatza Gaztea
2026/11/13
Ontasunaren lema (GAR)
Ontasunaren Lema Konposizioa eta letra / Composición y letra: Jon Garcia Zabala Abesti honen grabazioan parte hartu dute / En la grabación de esta canción participan: Liher Granados Lauzirika (baxua/bajo) Asier Ardanza Cuevas (batería) Martzel Vargas Zabala (gitarra/guitarra) Daniel del Valle González (teklatua/teclado) Jon Garcia Zabala (gitarra eta ahotsak/guitarra y voces) Erreala den hitzen trukean Misterioa haserre dago Konfiantzaren arkitektoa Kantuan baitago Pozoitasunari kolore gorria erakutsi Ta laguntasunaren kartak Erabiltzen irakatsi Ontasunaren lema mugitzera ausartu Kantu ta barre egin dezagun Gardenak direnekin Altxa ta topa egin dezagun Gardenak zirenengatik Uharte batean galduta bizi nahiko nuke Kantu ta barre egiten duten Pertsona guztiekin Inozentziarekin jolasten hazi ginen Kate amaigabe baten bihurtu ginen Fitz Royaren erregeak mantentzen ditu Gure laguntasunaren kartak Ontasunaren lema mugitzera ausartu Kantu ta barre egin dezagun Gardenak direnekin Altxa ta topa egin dezagun Gardenak zirenengatik Uharte batean galduta bizi nahiko nuke Kantu ta barre egiten duten pertsona guztiekin
2026/11/12
Animaliak solte III atala (Dupla)
2026/11/11
Aio maitia (Bidenabar)
Bidenabar - Aio, maitia Zuzendaritza: Oiher Urrutia Grabaketa eta edizioa: Oiher Urrutia Grabaketa laguntzailea: Gemma Gales Aktorea (gizona): Uxuri Etxegia Maindirearen egileak: Joanes Altxu eta Xabi Erratzu Jantziteria: Paula Gonzalez Grafismoa: Pello Fagoaga Eskerrak: Maren eta Maider Musika: Bidenabar Sarrerako kantua: "Maitia nun zira" (herrikoia) Mandolina: Ekain Alegre Perkusioa: Alazne Untxalo Grabaketa eta nahasketa: Iñigo Irazoki (Atala estudioa, Bera) Masterizazioa: Matthew J Barnhart (Chicago) Erratzun, 2026ko abuztuaren 15 eta 16an grabatua Maitia nun zira Nik ez zaitut ikusten ez berririk jakiten nora galdu zira nora galdu zira Herriko bestak eta ekaina Burua bero eskuan kaña berez abila naizela baina irentsi nian hire mingaina non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? nola belaian bazka ardiak Usna hituen nire begiak Orain zakizkit mundo erdiak Gezur bihurtu hituen egiak Egin genizkian hainbat sesio Sexua beti huen desio Solastatzerakoorduan baina, dedio! Horretarako ez duk batere balio non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? Xamurtasuna nahi nian ondu Sentitzen huen hortan sakondu Hi hor henbilen ezin konpondu Nahi banu gisara hirekin ezkondu Egun batean erantzun gabe Utzi ninduan hutsaren jabe Nahiz eta sentitu zozoen pare Negarrak alde Egin dik xuabe non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? Ni hain erregin, hi hain ameba Eta gibeletik ibili? Keba! Puto amoa hintzela? Benga! Nahiago diat hire arreba non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia? non galdu zira? non galdu zira? non galdu zira, ene maitia?
2026/11/10
Izarapean (Kamila Zubeldia eta Aguxtin Alkhat)
Orhoit Hilcia' diskoan, iraganeko ahotsak eta gaurko sorkuntza uztartu dituzte bi musikariek, heriotzaz, oroimenaz eta bizitzari eusteko beharraz kantatzeko. Aguxtin Alkhat · Kamila Zubeldia · Joxerra Garzia Izar azpian mundua dago izarapean zerua zure laztanen haize hegoan galtzen da nire burua. Errekastoak ur murmurio itsaso handiak orru zentzu guzien zoramenera muxuz-muxu, larruz-larru. Kimuarena ote lorea ta fruitua lorearen? elkar urtuz jakin nahi dugu ni zu naizen, zu ni zaren. Su gar harroa iraungitzean ilintiak gori dirau ase ondoko lotan gautzala ailedi betirako gau!
2026/11/09
Itsas handiak aho zabal [Natxo de Felipe (NDF) Kuarteto Philiperena]
Itsas handiak ahoa zabal · Natxo de Felipe "NDF" · Kuarteto Philiperena · Natxo de Felipe · Koldo Izagirre (Abandonatuak) https://www.txantxangorria.eus/autorea/natxo-de-felipe/ Itsas handiak ahoa zabal portutik urrun irtenda mundu berririk ez dago eta loturik hobe omen da halere bihotz duenak badu barkua non bete berba arruta sarri huts egin ohi dut oker zuzenduta lema ahula baita bizi-faroa argitzen duen linterna halere garaiz ikasi nuen barkua non bete berba orratza galduta nork dezake portu onean azerta laguna uste nuenak maiz du nire kontra jo alerta halere beti aurkitu ohi dut barkua non bete berba munduko zazpi putzu gaziak ez dira inoiz ur bera gu garamatzan ontziak orain gorria dakar ubera halere jator eskaintzen dizut nik barkua bete berba hautsiko zaigu erdiko masta urratuko zaigu bela beldurrak digu bilakatuko ahoa hitzen logela halere ez dut galtzen utziko nik barkua bete berba itsas hondotik datorren baga harkaitzak lezake ema inoiz isilduko ez nautenik ez dezaket zinez berma halere beti ekarriko dut nik barkua bete berba
2026/11/08
Popera (Janus Lester)
P*OPERA 🟣 P*OPERA 🔵 P*OPERA 🟢 P*OPERA 🟡 P*OPERA 🟠 P*OPERA 🔴 P*OPERA 🟤 P*OPERA 🟣 P*OPERA 🔵 P*OPERA 🟢 P*OPERA 🟡 P*OPERA 🟠 P*OPERA 🔴 P*OPERA 🟤 P*OPERA 🟣 P*OPERA 🔵 P*OPERA 🟢 P*OPERA 🟡 P*OPERA 🟠 P*OPERA 🔴 P*OPERA 🟤 P*OPERA 🟣 P*OPERA 🔵 P*OPERA 🟢 P*OPERA 🟡 P*OPERA 🟠 P*OPERA 🔴 P*OPERA 🟤 Jarraitu / Síguenos / Follow us Instagram : / janus.lester Tik Tok : / @januslester Twitter : / janus_lester Facebook : / januslesterr Website : https://januslester.com POPERA (04:10) Egin kasu bihotzari Ez hainbeste buruari Besteen atzetik joan beharrean orain izan Opera honen gidari Bizilagunak gaur Berriro esan dit Nora zoaz zure Arropa gorri horiekin Bere keinuetan Zenbat elegantzi Gaurkoan ez dizkit Ziurtasunak erantzi Egin kasu bihotzari Ez hainbeste buruari Besteen atzetik joan beharrean orain izan Opera honen gidari Ikusi nahi ditut Gure herrietan Arrakalak kantuz Izar hautsak begietan Minak urrez jantzi Muxu bat amari Kostata baina Ez gara brometan ari Egin kasu bihotzari Ez hainbeste buruari Besteen atzetik joan beharrean orain izan Opera honen gidari